Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sekundario bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sekundario
1 adj. Ordenan edo garrantzian, bigarren mailakoa. Horrenbestez, lau ezaugarri horiek primarioak ziren eta gainerako guztiak sekundarioak.
2 adj. kim. Karbono atomoez mintzatuz, molekula organiko batean beste bi karbono atomori zuzenean lotua dagoena. Karbono sekundarioa.
3 adj. kim. Alkoholez, amidez edo aminez mintzatuz, karbono sekundario bat ezaugarri duena. Alkohol sekundarioa.
4 adj./iz. elektr. Transformadore edo indukzio-makinetako harilkatuez mintzatuz, sareak zuzenean elikatzen ez duena, primarioa ez dena. Transformadore horietan, zirkuituaren korronte guztiak primariotik zirkulatzen du eta, aldi berean, intentsitate txiki bat sortzen du sekundarioan.
5 iz. geol. Era Sekundarioa. (S larriz). Saurioak Sekundarioan bizi izan ziren.
Azpisarrerak

Aztergaia: sekundario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sekundario 45: J.M. Torrealdai 2 ("Druon jaunak Elizari eskatzen diona bigarren mailako eginkizuna da, sekundarioa, dio Daniélouk", "Baina, bene-benetan egungo literaturgintzan arazo sekundarioak ditugu"), NZ ("Goimailako landaretan aparatu begetatiboaren zati, meristemo primarioak eta sekundario edo berriak dituzten zati batzutatik eratzen da lagun berria"), I. Sarasola ("Halaber gramatik kategoria, maila, eta esannahi nagusia, sekundarioak eta figuratuak, definizio ahalik zehatzenen bidez"), Kolorea 2 ("Uhin-fronteko puntu bat momentu batetan uhin sekundarioen iturria da, eta honen frekuentzia uhin primarioen berdina da", "Uhinaren elongazioa edozein puntutan uhin sekundario guztien super-posizioa da, elongazioa eta fasea kontutan harturik"), J. Arzubiaga 3 ("prebentzio primario eta sekundario gehiago egin behar dugu", "Prebentzio primario eta sekundarioa ongi beteko lukeen alternatiba sanitario berri batek, hiru ondorio hauek ekarriko dizkigulakoan gaude", "hortik hasi beharko luke sendakuntzak eta ez garrantzi sekundarioa duten ekintzetatik"), J. Iturbe 3 ("Amina primarioek eta sekundarioek hidrogeno atomoak dituzte nitrogenoari lotuta, eta Grignard-en erreaktiboekin gatz halomagnesianoak formatzen dituzte", "Alkano honen bolumena neurtuz, amina primarioen eta sekundarioen hidrogeno-kopurua neur daiteke", "Amina primarioek eta sekundarioek azidoen halogenuroekin, azidoen anhidridoekin eta estereekin erreakzionatzen dute, N-alkil eta N,N-dialkil aminak emanik"), I. Antigüedad ("2. taulan lagin bakoitzean egindako gainerako determinazioak agertzen dira: osatzaile sekundarioak, behe-mailako osatzaileak, trazak..."), I. Irazabalbeitia 4 ("kasu hauetan emaitza sekundarioak agertuko zaizkigu, eta erreakzioa, konpetitiboa dugula baiezta dezakegu", "Sustratoak / Erreaktiboak / (konposatu artekariak) / emaitzak / emaitza sekundarioak", "Haluroen analisirako bi entsaio interesgarriak, bromuroak eta kloruroak primario, sekundario edo tertziario bezala sailkatzen dizkigute", "Haluro sekundarioak denbora gehiago behar du biotako edozein kasutan"), OinEntz/5 ("Deskonposaketa organismoak —bakteriak—; kontsumitzaile sekundarioak — arrain haragijaleak"), Azurm ("Problema normalizazioarena da, ez UZEIrena — hots, UZEIn hainbat langile dagoela, dirua behar duela, ofizialtzea ondo etorriko litzaiokeela, etab., sekundarioak dira erabat"), Gipuzkoako geografia ("Adar nagusi hauetatik, beste sekundario batzu irteten dira, bai I-H norabidean [Zumaia-Azpeitia-Azkoitia-Zumarraga-Legazpia - Elgoibar-Bergara-Lenitze] edo E-M norabidean"), UZEI 4 ("Garai prekanbrikoak / Koaternarioa / Tertziarioa / Sekundarioa / Primarioa"; "Bigarren mailako kontsumitzailea Ik. Kontsumitzaile sekundarioa", "Ostalari primario edo behin-betikoak deitzen zaie batzuei [...] eta sekundario edo bitartekoak besteei — hauetan parasitoa bere egoera larbarioan edo sexuatuan egoten da", "indize sekundario. Ik. bigarren mailako indize"), HezkSaila 1984 ("Kolore primarioak, sekundarioak, osagarriak, beroak, hotzak, e.a. ezagutu"), J.A. Irabien ("Eckenfelder-en testuan aipatzen denez, oinarrizko operazio batzu hondar-uren tratamenduari aplikatu zaizkio, hiru etapa desberdinak osotuz: tratamendu primarioak, sekundarioak eta tertziarioak"), K. Navarro ("Horrela, pentsa liteke egitura lexiko horretan badirela egitura primarioak —orokorrak— eta egitura sekundarioak — bereziak"), Elhuyar 7 ("Zirkuitu elektrikoei primarioa eta sekundarioa deitzen zaie [...] Hona, adibide batzuk [...] Primarioa zutabe batean eta sekundarioa bestean [...] Bai primarioa eta bai sekundarioa, biak bi zutabetan erdibiturik...", "Hauei esker gaixotasuna gehiago zabaltzen da, eraso sekundarioa deituriko fasean", "Ingurune berri honen eta urbanizatzearen efektu sekundarioen —hirien hazkunde anarkiko, gainpopulazio eta era guztietako poluzioaren— eraginez hirietako biztanleen portaera eta baloreak aldatu egiten dira"), J. Agirre ("Ikuspegi etiologikotik: diabete primarioa eta diabete sekundarioa"), J. Madariaga 2 ("Hori horrela izango balitz, nanoplankton-frakzioari esker dugun ekoizpen primario eta sekundarioa estimatzekotan, kontutan hartu beharko genuke", "Orokorki, sare trofikoetan pikoplanktona kontsumitzen duten protozooen zeregin ekologikoa, itsasoan hauen oinarri den materia organiko disolbatua eta ekoizle sekundario txikien arteko katenmaila izatea da"), GAO 1990 ("Suteen Aurkako Araudiaren betetzea garantizatu beharko da, kasuan-kasuko ihardueraren espezifikotasunak eskatzen duen behar hainbat neurri hartuko delarik, eragin sekundario posibleak kontutan hartuz"), L. Rada ("Aldatzen den gauza bakarra bere statusa da; eskola sekundarioetan irakasten den hizkuntz atzerritarretako bat izatera pasa da eta komunikazio politiko, ekonomiko eta kulturalerako hizkuntza gisa funtzionatuko du"), Txepetx/6 2 ("Aro sekundarioan ez zen barneko mugimendu geologiko handiegirik izan; baina itsasoaren eta ibaien ekintzei esker higalan eta sedimentazio prozesu ugari eta sakonak izan ziren", "Aro sekundarioa"), OinElektr/BBB ("Irteerako tentsioaren balioaren arabera, artezgailu honen korronte alternoko sarrera transformadorearen sekundariotik ala zuzenean sare elektrikotik jaso daiteke"), GeolBiol (irudi batean, "Sinergidak - Nukleo sekundarioak - Antipodak"), Nortasunaren psikologia ("Ikus ditzagun orain niari inguruan moldatzen laguntzen dioten hiru printzipio sekundarioak; esan dugun bezala, autoerrealizazioa, autokontserbazioa eta autohobekuntza dira"), M.L. Odriozola ("Elgoibar-Donostia trenbide sekundarioa, Ipar kostaldeko sare zirkular edo ingurabidean eraiki zuten azken zatia izan zen"); sekundarioki 1, K. Altonaga ("Oligoketoek normalki metanefridioak dituzte, nahiz eta batzutan, eta sekundarioki, nefrostoma galdua izan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sekundario : AB50 3, AB38 16, HiztEn, LurE, Euskalterm 68; sekundariotasun : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sekundario : HiruMila (secundario), ElhHizt (1 Biol. secundario; 2 Kim. secundario; 3 Psikol. secundario; 4 Elektr. secundario: circuito; 5 Geol. secundario) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Sektore jakin bateko informazioa

sekundario: EIMA ("Era Sekundarioa"); Berria Eskulib s.u. era geologikoak ("Mesozoikoa edo Era Sekundarioa").

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk (1999-05): hurrengo itzulirako utzia.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da

lantaldeak proposatua du bigarren itzulikoetan, Geol. arlokoa ere onartzekoa iruditzen zaiola ohartaraziz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ario.

Izenondo erreferentzialak

-ario izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hainbat arlotan beharrezkoa dirudi, teknizismo gisa: cf. Biol., Kim., Psikol., Elektr., Geol.

Formatu erabaki gabeak

aipatzeko moduaz, cf. primario (eta era sarrera berria).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): sekundario 1 izond. 2 iz. eta izond. Geol.: Era Sekundarioa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.