Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza santu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

santu
1 iz. Erlijio katolikoan, bizitza bertutetsu eta eredugarriagatik, hil ondoan Elizak gurtza ageriko eta unibertsala ematen dion pertsona. Ik. santa; done. Agustin santu handia (Ik. san). Elizako doktore eta santu handi San Atanasio. Norbait santu aitortu. Santuen bizitzak. Santuen elkartasuna. Santu, dohatsu eta agurgarri guztien bizitzak idatz zitzala. Deabru franko badela santu itxura hartzen duenik.
2 iz. Santu baten irudia. Elizako santu bat bezain geldi dago.
3 adj. Jainkoari, erlijioari, Elizari dagokiona. Ik. jainkozko; sakratu. Aingeru santuak. Gurutze santua. Jerusalemgo leku santuetara. Gure erlijio santua. Jaunaren hitz santua. Fede santuko gauzak irakasteko. Gure lege santu eta garbia. Aldareko sakramentu santuaren erakustaldiak. Loiolako etxe santuan. Hirutasun santua. Idazki santuak (Ik. Biblia). || Bekatu egiteko beldur santu bat. Gorroto santu bat.
4 adj. Elizak santutzat aitortu duena. Arsko erretore santua.
5 adj. Kristau bizitza ereduzkoa daramana. Bere burua santutzat daukana. Apaiz jakintsu eta santua.
6 adj. Kristauentzat ereduzkoa dena. Bizitza santua eraman. Pazientzia santu batekin hartzea.
7 adj. (Kritika edo asperdura adierazten duten esaldietan, ezkerrean duen izena azpimarratuz). Norbaitek behingoz probetxuzko zerbait egiten duenean etxe santu honetan! Zergatik ez dute bake santuan uzten? Egun santu guztian gelan sartuta zaude!

Aztergaia: santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-07-03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

hori da B eta G batera, eta, beraz, hobestekoa; bigarren mailan onartzekoak dira saindu (L-BN) eta sandu (Naf.).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: Santu Guztien Egun .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): santu onartu da; alboan saindu Ipar. eramango du. Espiritu Santu onartu da. // Ik. EArau125: 'Santo ere ez bedi erabil: San Domingo, San Tomas, San Toribio / [OinOh] Santo duten toki eta herritarren izenetan (Santo Domingo, santodomingoar) forma hori ontzat emana da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.