Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza progresibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

progresibo
1 adj. Mailaz maila aurrera egiten duena edo gehitzen dena. Ingurumenaren hondatze progresiboa galarazteko. Zerga-sistema progresiboa.
2 adj. Leiarrez mintzatuz, goiko aldetik behekora graduazioa aldatuz doakiona; betaurrekoez mintzatuz, era horretako leiarrak dituena. Ik. bifokal. Presbizia konpontzeko, betaurreko bifokalak edo progresiboak jarri behar izaten dira.

Aztergaia: progresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2001-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

progresismo MEIG 2 ("Spencer eta horrelakoen progresismoa malda behera omen dabil mundu guztian", "Progresismoa zokoratu baldin badute azkenean, gure xinplekeriari egingo diote farre, eskua luzatze hutsarekin ilargia harrapatu ustean genbiltzan haurrak ginelakoan"); progresista MEIG ("progresistak badira, okerrago, gu geurok baino askozaz jakintsuago eta ikasiago izango baitira"); progreso Arti Tobera ("... erreboluzioak eztuela oihartzun faboregarririk eduki, progresoaren eta libertatearen etsai direlako").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

progresibo (eta ezprogresibo 1) 20: LMuj ("C eta g fonemek latinean bustidura progresibo bat jasan zuten e/i bokaleen muturrean"), Y. Elorriaga ("Egitura baten errepikamena eta egiaren agertze progresiboa"), Osabide Hezkuntza 1989 ("Hitz jarioaren gehitze progresiboa"), I. Aldabe ("tamainu haundia erdiesten duten larbetan, nagusien habitat-erainoko larben jaitsiera progresiboa eta graduala da"), EHAA 1992 7 (adib., "Oroimena lantzeko ariketa iraunkorra eta progresiboa", "estudio eta obren zailtasun-mailari dagokion hautaketa progresiboa"), Ikastola 1992 ("Kirola modu progresibo batez ikasi behar da"), Erlajazioa ("Aplikatzen dugun metodoa Jacobson-en "erlajazio progresiboa" da"), P. Iztueta ("Izateko arrazoiak geroz eta gehiago galtzen ari den ondarearen erreforma progresiboan murgilduak"), J. Garzia ("Akitze-lan progresibo baten bitartez"), J. Kortazar ("Mezua geldi egon eta diskurtsoa aurrera doanean deitzen zaio hitz jario bati ezprogresibo, aurrerapenik bakoa"), UZEI ("Programazio horiek aurreko dokumentuetan [OKD, IIP] onartutako erabakiekin koherenteak izan behar dute — haien konkrezio-maila progresibo bat inplikatzen baitute"), J. Iturbe 2 (adib., "Eraikitze Progresiboaren Printzipioak"), Ararteko 1998 ("Nerabeen hezkuntza-prozesua urratsen sistema progresiboan ezarritako hezkuntza-kontratuen bidez bilakatzen da"); progresiboki (eta progresibuki 1) 11: Hitz 1974 ("pedagogiak hizkuntza batetik besterako iragantea progresiboki eman dadila eskatzen du"), P. Alkain ("De Saussure-k tamaina desberdinetako beirazko bost kaxa antolatu zituen, progresiboki bat bestearen barruan jarririk"), J. Amenabar ("Narrazioaren denbora aurrera doa progresiboki"), I. Urbieta ("Kantuaren erritmikaren eraginera lasaigirotik progresiboki mogimendura iraganaz"), M. Mendizabal ("... material hori progresiboki eskainiz joan behar dugula"), A. Biteri ("lehen aipaturiko eskema progresiboki sartzen joango gara"), Osabide Hezkuntza 1989 (zerrenda batean "Erabilpen eta aplikapenak sartzea — progresiboki"), EUSTAT 1991 ("Iharduera desberdinak progresiboki desagregatuz egituratu da argitalpena"), AdminEusk 1994 ("epe batzuk ezartzen dira erabakitakoa progresiboki, prozesu leun eta gehitzaile baten buruan errealitate bihurtzeko"), KirolEntrenamendua ("lan trinkoak ere —batez ere indarra eta abiadura hobetzekoak— progresiboki sartzen joan behar dugu"), J. Sudupe ("Instituzio burgesak ez dira gauetik goizera kolpetik botatzen, "progresibuki" baizik"); ezprogresibotasun 1, J. Kortazar ("Egia esan, gaurko pastoralak motelagoak ikusten ditut klasikoak baino, ezprogresibotasunari atxikituagoak"); progresibitate 5: cf. supra; progresio (cf. p. aritmetiko, p. geometriko) 17: I. Antiguedad ("progresio geometriko bat"), Elhuyar 2 (adib., "progresio aritmetikoak eta geometrikoak"), J.M. Agirre (""Follow me" metodoa, egituren progresio zorrotz bati jarraiki..."), Y. Elorriaga ("Olerkiaren azkeneko nehurtitzetan progresioa"), Zutabe 1985 ("ikastea da jokaera horren aldekoen ustez kuestioa eta ez progresio moldatutako eta egitura batzu ondo menderatzean uste osoa izatea"), B. Urkizu ("aurrez erabakitako progresio bati erantzuten diote"), MRoyo margolari ("bere lanaren progresioa"), Jakingarriak 1991 ("errealitateari progresio batean egokitutako kontzeptuen formakuntza"), HizkLiter/UBI ("Nabarmena da, batez ere, olerkiaren progresioa"), J. Gabilondo ("Literatura hauek progresu baten, norantza bakar baten, zentzua galtzen dute, izan ere osotasunak progresio bakar eta lineal baten ideia deuseztatzen baitu"), FisKim/BBB (""Metodo zientifiko" adierazpenak pentsarazi dezake ikerketa zientifikoak progresio zehatzarekin, pausoz pauso, aurreratzen duela beti"), X. Aizpurua ("progresio geometrikoan gora egiten dutela antzeman daiteke"), Arte modernoa ("gaur egun arte bizirik iraun duten egoera, progresio eta ideia berriak sortzen dira"), UZEI ("Dokumentu horiek ezar dezakete, bestalde, nolabaiteko progresioren bat erabakitako puntu desberdinen garapenean"), Tx. Ramirez de la Piscina ("1993tik aurrera progresio geometrikoan hazi da"), Egunk 1998 ("Lehen hezkuntzako lehenengo mailatik hasi eta bigarren hezkuntzako lehen zikloko materialak osatu dira, eta, horietan, nolabaiteko progresioa eramanez, txertatuta daude ahozkotasunaren berezitasunak"); progresismo 3: M. Pagola ("Progresismoak historia ebolutibo hipotetikoaren zentzuan idoro nahi du bere oinarria"), E.L. Adan ("progresismo osoz janzten den eredu zentralista"), M. Egaña ("Gure hizkuntzaz baliatu dira progresismoaren izenean "Espainiako" homogeneotasunaren alde aritzen direnak"); progresista 22: Rikardo Arregi 2 (adib., "laister iritxi zen euskaltzaletasunak aurrelari ta progresista izan behar zuelaren ondoriora"), G. Knörr ("Hitzen aldetik, Lete eta Laboa —Arzari esker— ziren progresistenak"), M. Pagola 2 (adib., "Historia haziz doan totalitate progresista bezala ulertzen duen pentsakera"), Azurm 2 ("Europako ezkertiar eta progresista guztiak"; "Zergatik ez Ernst Jünger, gehienak bezain demokrata, progresista, liberala, independentea eta edozer gauza, kontsideratu?"), J.M. Lasagabaster ("aurrerakoi edo "progresista""), UZEI ("Askoz ere progresistagoa azaltzen da garai horretako hirigintza"), Egin 1988 ("Dukakisen aldeko sektore kontserbatzailearen atzetik ibili da Albert Gore, Jackson aldiz, sektore progresistaren botuen bila"), E.L. Adan 5 (adib., "Iraultzaren interpretazio marxista-progresistaren barnean"), I. Lamarca ("Amerikar testu konstituzionala konpromezu zail baten fruitua da: konfederalak eta unitarioak batetik, liberalak eta esklabistak, kontserbadoreak eta progresistak..."), Azterketa Historikoak/1 ("liberal progresista gisa gorpuzten ari den ideologia politikoa"), Egunk 1991 2 ("Arozarena gobernu progresista bat eutsiko lukeen gehiengo parlamentari baten alde agertu zen", "eraldaketa iraultzaile eta progresistak aurrera eramateko une egokia bihurtu zen"), I. Murua 2 (adib., "politiko liberal progresista hari buruz duen ikuspegia"), Historia eta Artea/DBH ("Ideologia progresista iraultzailea zuen erbesteratutako intelektualez osatutako talde batek..."); sasi-progresista 1, I. Zabaleta ("Euskal Herriko sasi-intelektual eta sasi-progresista batzuk"); progreso 19: A Latsibi (markatua: "Gure mediku jaunak diño ze gerotxoago sartuko dala materian ta Torrealdea jaunaren kandidaturäa dala kandidatura libertadearena, progresoarena ta deretxoarena"), J.M. Torrealdai ("Progresoa dimentsio askoduna dela pentsatzen da"), M. Onaindia ("Progresoaren ordez, gatazka baizik ez dago"), Azurm 5 (adib., "Zientzian eta progresoan sinesten duenak, problema guztien soluzioan sinesten du", "arrazoimenean eta progresoan sinesten da"), SGarm Txina ("XI mendera arte ez zen progreso haundirik izan"), HistGizarte/II 2 (adib., "... gehiegikerietan gero eta "progreso" gehiago egiten baitute"), Egin 1987 ("Berria zabaldu zenean, "progresoaren" kontrako krimentzat jo zuten indiar gehienek"), PPer 3 (adib., "Euskal kapitalismoak ez zuen bere beharretara eta progresoari buruzko ideia batetara egokitzen jakin izan"), Hemen 1988 2 (adib., "... ordua dela progresoa adierazten duten gertaerak bultzatzeko"), J. Gabilondo ("Aurrean dugun geroaldiak ez du progresoaren eta aurrerapenaren usainik ere"), Lasa ("munduaren progresoa lasterketa bat da"); progresu 8: J. Intxausti ("Aita Sainduak bakeak egin eta amor eman dezake eta behar du progresuarekin, liberalismo eta gizarte modernuarekin"), J. Arzubiaga ("Aurrerapenak, progresuak alegia, gauza onak eta txarrak ekarri dizkigu"), I. Antiguedad ("Progresuko autopistetan beraietan ere Kriston kotxe-buztanak... zorioneko peaje-toll hori ordaindu behar da eta"), UnescoAlb 1990 ("garraioaren eta komunikabideen hedakuntzak eta progresuarekiko fedeak berrikuntza arkitektoniko eta estetikoei bultzada handia eman zieten..."), Egunk 1991 ("progresuaren alde zegoela azaldu zuen Jaime Perez alderdiko idazkari nagusiak"), J. Gabilondo (cf. supra), L. Oihartzabal ("Zientzian ezarritako sinesmena arrakalatzen ari da eta Progresuaren mitoa ilauntzen"), Bakearen DK ("Aipatu beharra dago, nahiz eta progresuaren murrizketa izan izadia defendatu behar dela dioen itemean ekarpen negatiboa zuela"); progreso/u Etxabu ("progresua, edo desarrollua edo nai diozuten bezela deitu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

progre : AB50 2; progresibo : DFrec 1, AB38 5, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 10; progresiboki : AB38 1, AB50 1; progresibuki : DFrec 1; progresio : AB38 30 (hauetan 2 progresino), AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 9; progresismo : AB50 2, Euskalterm 1; progresista : DFrec 7, AB38 4, AB50 7, Euskalterm 1; progreso : DFrec 6, AB50 8; progresu : AB50 3.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

progresibo : EuskHizt, HiruMila (ik. aurrerakor), ElhHizt, EskolaHE, Lur EF/FE; progresio : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.