Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pribilegio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pribilegio
1 iz. Norbaitek edo zerbaitek edozein aldetatik duen lehentasuna edo nagusitasuna. Ik. abantaila. Besteen aldean Euskarak pribilegio handiak ditu, generoen nahaspila, besteen gisa Euskarak ez du. Zure behartasunak bi pribilegio handi ditu.
2 iz. Gizabanako edo talde bati, guztientzako legetik at, ematen zaion eskubide edo abantaila berezia. Aitoren semeen eta elizgizonen pribilegioak Frantziako Iraultza aurrean.

Aztergaia: pribilegio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pribilegio 6 ager.: B 1 (Añ GGero: "Ze aurre-bide, burupe, ze pribilegio, ze merezimendu geiago dozu zuk orain?"), IE 5 (EZ Man II: "Norte eta Hegoako hartak dire lekhuko, pribilegio tuztenak sobera ere froguko"; Harb 4: "zeure pribilegi handiak gatik egidazu garazia kautuki dakidan bezala frogatzen dudala sendagaillas erraiteko zu zarela tristeen alegrianza", "Pribilegio handiak itu Aita sainduetarik", "Bere ordenako erregelen edo pribilegioen kontra nihork ere inkietatzen baditu...", "Erregela generala da heren ordenako anaiek eta arrebek badutela perdunanzetan, garazietan eta faboretan fraide menorek bezanbat pribilegio eta parte"); pribilejio 34 ager.: B 2 (Añ GGero: "Jangoikoak askori emoten deutso pribilejio au"), G 12 (Cb 10, adib.: "txikitatik zazpi pribilejio andi Jainkoak eman ziozkan", "Euskerak erregalia, ta pribilejio andiak ditu"; Arr May: "Andre miragarri onen birtute eta pribilejioen gañeko gauzen bat begietaratzen zion"; Bv AsL: "Erreglaren gordetzalle leialen pribilejiuak"), IE 17 (Lç 3: "Baina hura rezebitu duen guziei, eman drabe pribilejio Iainkoaren haur izateko", "hek bethiere usatzen zuten bere lehen zeuden hiriko legez, zuzenez eta pribilejioez", "Iainkoaren inbokatzeko libertate eta pribilejio"; EZ Eliç 6, adib.: "Andre dena Mariaren hamabi pribilejioak", "Aita Iainkoak emen laur pribilejioak"; Ax 3, adib.: "Iainkoak anhitzi emaiten deraue pribilejio haur"; SP Phil 3: "konfrariakoei emaiten derauzte induljenziak eta pribilejioak", "Zure pobreziak, Philotea, bi pribilejio handi ditu", "Zure horrelako pobreziaren bigarren pribilejioa da, zure pobrezia egiazki pobre dela"; Ch: "...arima libro, eta kreaturetarik lexatuaren pribilejio berezi batez", "Santuaren erretratoa, ta pribilejioak"; Dh: "Jainkoak, Jesu-Kristoz landan bertze nihork ukhan eztuen pribilejio batez, beiratzen du ethorkizko bekhatutik"); pribilio 29 ager. IE (Lg II: "Ez dio behatzen Jainkoaren ama izateko zuen titulu loriosoari, ez eta biryinitatearen pribilio miragarriari"; Mih 8, adib.: "Inozenziaren pribilio guziekin konzebituba", "Apostoluen Prinzeak pribilio guziz handiak izatu ditu"; JesBih 7, adib.: "Bada Klement zortzigarrenaren letra bat, mila sei ehun eta biekoa, zeinak emendatzen baititu iadanik kongregazione hari emanak izatu diren pribilioak", "emanen zaizkon graziak, pribilioak eta indulientziak", "Aita Sainduek kongregazioneari eratxiki diozkaten indulientzia eta pribilioez gozatzea", "Birjina Mariari egin diozkan grazia eta pribilioez"; MarIl 9, adib.: "Pribilio ezin erranezko haujek altxatzen dute Aingeru eta Saindu guziez gorago", "Alegera gaiten Elizarekin, Mariari emana izan zajon pribilio berezi horren bixtan"; Jaur 4, adib.: "Birjina dohatsuaren bizte lorioseko lehen pribilioa, da haren gorphutza"); pribilegiatu IE 1 (Harb: "O Birjina handiro pribilegiatua"); pribilejiatu 3 ager.: G 2 (Cb: "Aren kastidadea pribilejiatua", "Onetan pribilejiatua da: erregla gutxi, baña seguruagoakin kontentuda"), Zu 1 (Ip Hil: "Khidentzat erraiten diren mezek badükeie Althare pribilejiatiaren indüljentzia"); pribiliatu IE 3 (JesBih 2: "Kongregazioneko aldarea pribiliatua da: han, edozoin aphezek erran dezan meza kongreganist arima goanentzat, indulientzia osoa badu irabazteko", "Aphez kongreganistak edozoin aldaretan eman dezan meza kongreganist baten arima goanarentzat, badu indulientzia osoa, aldare pribiliatu batean bezala"; Gy: "Bihiz bethe soillaruak, Ardoz ere bai guphelak Pribiliatuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pribileg- 39 (B 2, G 2, IE 1, EB 34), pribilej- 18 (G 5, EB 13); pribilegio (eta erret p., kaparetasun p., p. egoera, pribilegijo) 27: B 2 (AMUrib 1911: "izan ziniala apaindua Trinidade xit Santiagandik doe, pribilegijo eta birtute ugari"; J. Artaraz: "Batzar Nagusietan irakurtzen zan pribilegioa zala bide zin egiten eben"); G 2 (KristDotriña 1905: "Elizaren pribilegioak"; Ejercicio santuac: "bere eskuz linbotik atea zituen patriarka, errege, profeta eta berarizko pribilegioaz egun artan piztutako Santu askoren animak berekin zituela"); IE 1 (M. Goihenetxe: "nobleziaren ordezkariek, (...) erregearen gandik 'pentsione', 'sari' eta 'pribilegio' eskuratu zuten"); EB 22 (Artxibategi 1990: "Erret Pribilegioak, Aktak eta Ordenantzak"; Oihenart Taldea: "Bizkaiko biztanle guztien kaparetasun pribilegioa"; X. Garagorri: "klase sozialek bere pribilegioak mantentzeko instituzioa"; UZEI 3, adib.: "XIII. mendean zehar presio fiskala handitu eta pribilegioak murrizten saiatuko da koroa"; G. Nazabal: "noblezia finkatuaren pribilegio bat"; Gasteiz: "Vitoria berriz ere bere pribilegio egoera erakustera heldu zen"; Jauntxoak: "Halako zirkulu itxiarentzako pribilegio hutsa zen"; Hemen 1988: "Horiek beti izan dira eskumaren pribilegioak"; J.A. G. de Cortazar 2, adib.: "beren ekonomi indarra pribilegio sozial eta juridiko bilakaraztera bultzatu zituen"; Euskal Margolariak, adib.: "lurralde hauek aintzina izandako pribilegio eta askatasunik gehienak galdu egingo dituzte"; J. Agirreazkuenaga: "jauntxo batzuek, beren pribilegio zaharrei atxekiz, zergak ezarri edo bidesariak kobratzen zituzten"; Azurm: "Foruak Erregek emaniko pribilegioak"; Soziologia 2: "Beste antierrebisionista batzuek baiezten dute 'pribilegioen bastioi' argudioa gezurrezkoa dela objetiboki", "horrela mantendu egiten dituzte ezberdintasuna eta pribilegioak"; K. Cid: "aurrean egotearen pribilegio mingotsa zeukan"; Amerikaren aurkikuntza: "Kolon'i 1492.ean (...) agindu zitzaizkion titulu eta pribilegioak jarauntsi ahal izateko eskubidea eskatzen zuten"; Egunk 1993: "halako herri batean bizitzeko zortea eta pribilegioa daukagu"; J.R. Aihartza: "Hori da, ordea, orein arraren patua: gaztetan ez dute emerik estaltzeko aukerarik, eta, nagusitzen direnean ere, ar bikainenak soilik iritsiko dira 'pribilegio' horretara"; Ttipi-ttapa 1994: "Guretzat pribilegio bat da Nafarroako Jaialdien zati bat aurten Elizondora ekarri ahal izatea"); pribilejio 13: G 4 (J.A. Ugarte 3, adib.: "Eleizarako denborarik ez edukitzea naikoa da, pribilejio onetatik baliatuaz etxean induljenziak irabazteko", "Aita Santu Alejandro VI.ak Franziskanoai konzeditu zien estazio ori non nai errezatu ta irabazteko pribilejioa"; J. Gaztañaga, erabilera markatuan: "batzuen erreztasun berezi edo 'pribilejioak'"); EB 9 (Larrun 1988: "[Estatu Batuen] pribilejioak babesteko"; Oihenart taldea 2, adib.: "handikien nahiz Elizaren pribilejio oro"; Bizi araua. "Eukaristia gizonaren askatasun sakramentua dela,/ gerekoikeria ta pribilejio guzien kontra dago"; Azurm: "zapalkuntza oro kondenatzen dela, pribilejio nazional oro kondenatzen dela"; X. Amuriza: "halako pribilejio aparta probetxatu beharra zegoen"; Amatiño: "Era honetako 'pribilejioak' praktikan jartzea oraindik ere oso zail gertatzen zaio emakumeari"; Egin 1989: ·"Gartzela barruko bizi baldintzen hobekuntza (eskubide bait da eta ez pribilejio)"; N. Azurmendi: "pribilejio horiek izateko 'isurien froga' gainditu behar zen"); pribilegiatu EB 12 (Zabal 1973 3, adib.: "Jadanik Bangladexen, leku pribilegiatuan dira", "pribilegiatua den zuzendaritzako burges klase hau..."; J.M. Lasagabaster: "testua azpimarratu eta pribilegiatzea, teatroaren elementurik nagusien eta erabatekotzat hartuz testua bera"; T. Sarasola 4, adib.: "ekonomi aurrerapenak, historikoki, pribilegiatu bakar batzurentzat soilik izan dira mesedegarri"; J.M. Torrealdai: "Hortik gorakoek sena pribilegiatzen dute"; Azterketa Historikoak/1: "...horren bitartez eragileak adierazi nahi du 'frantses paperetan bezain albiste beroak komunika ditzakeela postagatiko galerarik gabe', mugako herriaren egoera pribilegiatuari esker"; I. Murua: "Zarautz inguru pribilegiatu batean kokatzen da"; Jakingarriak 1991: "umeak errealitatearekin ihardutea eta bere ihardueren emaitzak egiaztatzea aprendizai metodo pribilegiatua da"); pribilejiatu (eta pribili- 2) 5: G 1 (Arragoa 1964: "Ertilan momentoa, momentuni pribilejiatu bat da"), EB 4 (I. Urbieta: "gelan aurretik leku pribilejiatu batetan ipini dugun panel zabal eta zuriak..."; Argia 1983: "pribilejiatzen du sektore bat baina ez sektore guztiak"; AKManifestua: "Bizimoduaren kondizio materialak gizartekide guztientzat hobetu nahi zituzten, bai eta pribilijiatuentzat ere"; Gte: "Marxek giza-mail pribilijiatuen aurka borroka egiteko burgesiarekin alkartu nahi zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pribilegiatu : DFrec 3, AB38 6 (hauetan klase p. 1), AB50 6 (hauetan klase p., tribuna p.), HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan estamentu p., akzio p., etab.); pribilegio : DFrec 8, AB38 13 (hauetan p. fiskal, p. judizial, p.-dokumentu), AB50 3, HiztEn, Euskalterm 9 (hauetan p. fiskal, p. paulotar, p. petritar, etab.); pribilejiatu : DFrec 4, AB38 4 (hauetan egoera p., nota p.), AB50 1; pribilejio : DFrec 12, AB50 1, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pribilegiatu : HiruMila, ElhHizt; pribilegio : HiruMila, ElhHizt; pribilejiatu : Lur EG/CE eta EF/FE; pribilejio : EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; pribilio : EuskHizt: ik. pribilejio // eta HiruMila: pribilegiodun, pribilegiogabe, pribilegiotsu // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: -g- nahiago.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): -g- proposatu da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.