Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pribilegiatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pribilegiatu, pribilegia, pribilegiatzen
1 du ad. Pribilegioak eman. Modu berezian pribilegiatutako kredituak.
2 Pribilegioren bat duena, pribilegioak dituena. (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Maila hau izaki pribilegiatu batzuei baino ez dagokie. Pribilegiatu gutxik zuten aukera herritar guztien eskura jarri dute ekimen honen bidez.

Aztergaia: pribilegiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:037 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pribilejiatu (eta -g- 1, pribiliatu 4) 8: Harb ("O Birjina handiro pribilegiatua"), Cb 2 (adib.: "Onetan pribilejiatua da [euskera]: erregla gutxi, baña seguruagoakin kontentu da"), JesBih 2 ("Aldare pribiliatu batean"), MarIl ("Izan dadin ilhabethe pribiliatu bat, zeintan tresor izpiritualak egonen baitziren idekiak Mariaren zerbitzari leialen fagoretan"), Ip Hil ("Khidentzat erraiten diren mezek badükeie Althare pribilejiatiaren indüljentzia"), Gy ("Uzta ederra egiñ baitzuten: / Bihiz bethe soillaruak, / Ardoz ere bai guphelak / Pribiliatuak aldiz"), eta OEH argitaratuan, gainera, prebilejiadu : BBizk ("Gu erreinu gustian / prebilejiaduak gara"), pribilejiatu : BOEans ("Au litzateke zerua debalde nai izatea eta sierboaren suertea pribilejiatuago izatea Jaunarena baiño").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pribilegiatu (eta -j- 9, pribilijiatu 2) 37: Arragoa 1964 (erabilera markatuan: "Ertilan momentoa, momentuni pribilejiatu bat da"), Gte ("Marxek giza-mail pribilijiatuen aurka borroka egiteko burgesiarekin alkartu nahi zuen"), Zabal 1973 3 (adib.: "Bangladexen, leku pribilegiatuan dira"), M. Navarro ("UCDeko buruak pribilegiatutzat jotzen duten formula fiskal bat"), AKManifestua ("Bizimoduaren kondizio materialak gizartekide guztientzat hobetu nahi zituzten, bai eta pribilijiatuentzat ere"), I. Urbieta ("Leku pribilejiatu batetan ipini dugun panel zabal eta zuriak"), Argia 1983 ("Zentzu horretan bai, pribilejiatzen du sektore bat"), J.M. Lasagabaster ("Testua azpimarratu eta pribilegiatzea, teatroaren elementurik nagusien eta erabatekotzat hartuz testua bera"), T. Sarasola 4 (adib.: "Pribilegiatu bakar batzurentzat soilik izan dira mesedegarri"), J.M. Torrealdai ("Hortik gorakoek sena pribilegiatzen dute"), Azterketa Historikoak/1 ("Mugako herriaren egoera pribilegiatuari esker"), Jakingarriak 1991 ("Ihardueren emaitzak egiaztatzea aprendizai metodo pribilegiatua da"), I. Murua ("Zarautz inguru pribilegiatu batean kokatzen da"), Artistas 1995 ("Toki pribilegiatu batean"), E. Arana ("Toki pribilegiatuak lortzen dituztenen artean"), Tutankamon-en hilobia ("Baimen berezia zuten pertsona pribilegiatuetako bik"), UZEI 2 (adib.: "Instrukzio-transferentziako ahalmen gehien duten alderdiak pribilegiatzea"), Egunk 1996 ("Status pribilejiatua iraunaraztera"), Inguruak 1997 ("Gizakia posizio pribilegiatu batean jartzen du"), AE Ituna ("Ni pribilegiatua naiz"), Baietz ba! ("Hizkuntza adierazpen eta komunikazio bide pribilegiatu bezala baloratzea"), I. Galarraga ("Militarki pribilegiatuak diren mendibizkarrak"), Erlijioak munduan ("Egoera pribilegiatuak aurrera jarrai dezan"), K. Izagirre ("Arima pribilejiatua"), J. Insausti ("Kasta pribilejiatuak"), HezkAraudia 1999 ("Aukera oparoak eskaintzeko leku pribilegiatua ere bada eskola"), Emakumeak eta feminismoa ("Talde pribilegiatuetako emakumezkoentzat, komentuetako irtenbidea zegoen"), K. Gorrindo (adib.: "Maiz entzun izan diet gurasoei gu leku pribilegiatuan bizi garela"), F. Rodriguez ("Jatorri pribilejiatu eta mugiezin batek guztiz banaturik"), EkonHazk ("Pribilejiatuen dieta zuten"), A. Iturbe ("Haiengatik egiten nuen negar lehendabizi, eta gero nigatik, pribilejiatua izaki, mixerablea sentitzen nintzelako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pribilegiatu : DFrec 3 (ZArg), AB38 5, AB50 3, HiztEn (izond.), Euskalterm 2 (hauetan 1 lehentasunezko sinonimoarekin); pribilejiatu : DFrec 4 (Euskaltzaindia 2, ZArg 2), AB38 4, AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pribilegiatu : ElhHizt (privilegiado, -a), HiruMila (privilegiar); pribilejiatu : Lur EG/CE eta EF/FE: (privilegiado / privilégié) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

pribilegia, pribilegiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.