Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pose bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pose
iz. Naturaltasunik gabeko jarrera, posatzeko edo jendearen aurrean itxurak egiteko hartzen dena. Zorionez, Eastwood beste kasta batekoa da, bere patxada eta dotorezia ez dira gauetik goizera asmatutako pose bat, berezko dohainak baizik. Gogoan dut, gaztetan krisian geundela esaten genuela, polita zelako krisi pertsonalean egotea, pose existentzial bat. Baina irudi muntatze hotzak, ahots neutro-nahiak, kazetaritzak berezkoa duen pose horrek ezin izan zuten jaso Errekalden bizitakoa.

Aztergaia: pose

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): pose 38: Berria 19 (adib.: “Baina irudi muntatze hotzak, ahots neutro nahiak, kazetaritzak berezkoa duen pose horrek ezin izan zuten jaso Errekalden bizitakoa”), EiTB 4 (adib.: “jarrera eta pose ugari egin zituen gizonak”, “Benetan edaten duzu kalimotxoa edo pose bat da?”), Jakin (“Egia da Hezkuntza Saila eta hainbat udal bultzatzen ari direla beren eraikinen teilatuetan eguzki-panelak jartzea, baina egia da ere hori sarritan pose hutsa dela”), Argia 14 (adib.: “Nik ez dut hori pose bezala bizi, jolas bezala baizik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: pose : Berria 4 (adib.: “pose aurrerakoia izan beharrean kulturaren aurrean jarrera guztiz erreakzionarioa dela iruditzen zait”), Patxi Iturritegi 3 (adib.: “Lanbide honetan strip-tease dantzariaren pose ustel eta manipulatzaileak ez dira aski”), Patziku Perurena (“horra Unibertsitateko bigarren titulu bila xoratzen, hi, txiki bihurri! horra banidadea hustutzen, ternura pose eta guzi, Atxaga xeundo!”), Pello Lizarralde 2 (adib.: “Baina Mikel Strogoffek ingeles erara boxeatu nahi zuen, posea jartzeko mugimenduak eginez ere, ostikoagatik mendeku hartzeko”), Joxean Agirre 2 (adib.: “bere itxura, bizimodu eta poseetan idazle bat izatera iritsi zen, baina inoiz ezer idatzi gabe”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “aldi berean, beren figurak hain daude erabiliak eta gastatuak non dagoeneko klixe bihurturik dauden, literatura posetzat hartzen duenaren erreferentzia ofizial eta ia nahitaezko”), Iñaki Iñurrieta (“ez da pose hutsa”), Jon Alonso (“Baina nik so egiten nion begietara, eta azerizko ninietan dantzan ari zen argi maleziazkoari erreparatzea nahikoa zen jakiteko ongi ikasitako posea baizik ez zela”), Karlos Zabala (“nik silfide iheskorraren poseak hartzen nituen”), Ana Urkiza (“A priori ez dut izaten genero-errebindikaziorik egiteko asmorik, edo hau edo bestea esaten pose koiuntural gisa”), Unai Iturriaga (“Txaplik filosofo posea hartu zuen Euskadiko Kutxako txartel gainean speed lerro bat atontzen”), Joan Mari Irigoien (“Ez, nik ez dakit mutil hark zinez esaten zizkigun gauza haiek, edo pose bat ote zen, edo adarra jo nahi ote zigun, besterik gabe”), Anjel Lertxundi (“gizonaren jarrera horretan gehiago dago posetik, benetako bizitzak ekarri ohi duen egonarritik baino”), Iñigo Aranbarri (“Badakizue, poetaren pose terriblista...”), Eider Rodriguez, Jokin Muñoz, Txiliku, Koldo Izagirre, Iñaki Heras, Oskar Arana.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es pose / fr pose: Elhuyar: jarrera, paratze, pose; jarrera, faza, itxurakeria / Nolaerran: ezartze, pausatze; egon-molde, jarrera, egonara / Zehazki: pose, paratze, jarrera; pose, aire / Labayru: pose, paratze, jarrera; itxura(keria), jarrera, planta, zurikeria, azalkeria, toleskeria, gainzurikeria, hipokresia / Adorez5000: jarrera, kokatze, paratze, pose; jarrera, itxurakeria, aire, faza, pose.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta beharrezkoa. Adibideak sartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

dantzariaren pose ustel eta manipulatzaileak; kazetaritzak berezkoa duen posea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.