Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pertsonalitate bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pertsonalitate
1 iz. Pertsona ospetsua, bere lanarengatik edo jarduerarengatik gizartean nabarmentzen dena. Frantziako pertsonalitate zibil eta militarrak izan ziren ekitaldian.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pertsonalitate-k euskara idatzian 'nortasun, izaera' adieran izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. nortasun; izaera].

Aztergaia: pertsonalitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2001-07-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh253 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pertsonalitate (eta -rs- 3, -dade 2) a) 'izaera' adierako 17: A.M. Garate 2 ("Nola alkartu superestaduaren izaera nazio bakoitzaren personalidadearekin?", "Guziak ikasi oi dute besteen personalidadea errespetatzen eta beste nazioetakoak adiskidatzen"), F. Garitano ("Gizonaren pertsonalidadea hezi nahi baldin badugu, dimentsio oro hezi beharko da"), I. Sarasola ("Badirudi egilearen asmoa emakume baten gora-beherez eta pertsonalitateaz aritzea zela"), A. Zelaieta 2 ("Arestiren personalitate bortitz bezain ironikoari "aditzen gelditu zaio" jendea", "Pope Rodriguez pentsalari marxistak ea zergatik defenditzen duen Euzkadiren pertsonalitatea galdetu zionean, erantzun guztiz "politiko" hau eman zion"), F. Zubiaga ("Bilustu nintzanean, neure pertsonalidadea erantzi nendunean [...]"), Azurm ("Miranderen obran dato guti genukeela aparte, nire irudian, krisi hura ez zen izan Mirandek bere pertsonalitatea desarroilatzeko presupostua, libertate irabaztea, besterik"), Vill ("Mitxelenaren pertsonalitatea zerbait nabar eta nahasi zen"), A. Arkotxa ("Gisa guziz, eta ororen gainetik, pertsonalitate azkar bat, gaurko begirada zorrotz bat ere, nonbait desarrañatzen gaituena, funtsean ez ote da hori artistaren funtzioa?"), A. Erkoreka ("Sailkapen hau, ezta liburua orokorra ere, ez da ikertzailen lanen eta pertsonalitatearen azterketa"), A. Urrutia ("Jakingarria da, alabaina, nola kontrajartzen diren hemen eskubide linguistikoak arautzekotan, bi printzipioak: bata "personalitate"arena, Nafarroako Konpilazioak onartuta, testamentua euskaraz egiterakoan eta bestea "territorialitatea"rena"), E. Gerrikagoitia 2 ("Bada Karelia da Finlandiako historian eta pertsonalitate ethnikoan inportantzia handiko elementua", "Karelia erran genezake dela, regione personalitate propio indar handiko bat, Finlandiaren ekialdean"), Rol sexualak ("egitura sexistak pertsonalitatean bertan errotzen eta kokatzen dira"), K. Linazasoro ("nahiz eta ekintza harekin bere pertsonalitatearen ezaugarririk benazkoena galdu"), J. Dorronsoro ("kalean ere nere pertsonalitateagatik gehiegi ikusten zait"); b) 'pertsona ospetsua' adierako 8: Deia 1983 ("Urteoro, besteak beste, honako sari hauek ere eskeintzen ditu: Hegosortalde Europako pertsonalitateentzako Herder saria; ingleserazko idazleentzako Shakespeare saria [...]"), Argia 1983 2 ("afirmazio hau, ez da betiko erradikalen ahotik ateratzen, baizik eta Estatu mailan hizkuntz arazoa duten hiru herrietako pertsonalitateen ahotatik", "Garbi dago beraz pertsonalitate hauen iritziz, erreformak estatu mailan eman duen zabaltasuna ez dela nahikoa izan hizkuntza mailan ere"), Tantak 1990 ("Egilea, 70gn. hamarkadaren bitartean, ikerketa eta garapen kurrikularraren inguruan sortutako korrontearen pertsonalitate nagusienetako bat da"), I. Mendiguren ("geure herrialdean eta Europako beste batzuetan azken berrehun edo hirurehun urteetako pertsonalitaterik handienak izandakoak"), EKB ("Europako gainerako instituzio, erakunde, elkarte eta pertsonalitateei elkartasunerako deia zabalduko du,"), J. de Txurruka ("heleniar kulturaren pertsonalitate entzutetsu asko Erromara abiatu ziren"), Barojatarrak ("[...] José Clavijo y Fajardo jaunari, pertsonalitate oso garrantzitsua Carlos III-ren korteko kulturan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

personalitate : DFrec 3 ('nortasuna' 2; 'pertsona ospetsua' 1); pertsonalidade : DFrec 1 ('nortasuna'); pertsonalitate : DFrec 13 ('nortasuna' 10; 'pertsona ospetsua' 3), AB38 1 (personalidad), AB50 5 (personalidad), HiztEn ('nortasuna'), Euskalterm 24 ('nortasuna') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pertsonalitate : HiruMila (ik. nortasun) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal personalidad / personnalité formen ordainak: HiruMila: nortasun, nor-izate, pertsonalitate // ElhHizt: 1 nortasun; 2 pertsona ospetsu, pertsona famatu; 3 Der., nortasun // Lur EG/CE: nortasun // Lur EF/FE: nortasun // Casve FE: nortarzün; (qualité de ce qui est personnel), bereztarzün, bakoixtarzün // (personnage) handizki // HaizeG FB: (qualité) nortasun // T-L LBF: nortasun // PMuj DCV: 1 cualidad personal: nortasun; 2 particularida personal, diferencia personal: zeiñezko, bereiztasun, bakoiztasun; 3 aptitud legal: legezko gaitasun // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt.

Erdaretako formak

fr (DLLF): personnalité; it (S. Carbonell): personalità; personaggio; en (Collins): a) (gen) personality; b) legal entity; de (Langenscheidts): Persönlichkeit (alle Bedeutungen); p. jurídica: Rechtspersönlichkeit.

pertsonalitate 71: Berria 31 (adib.: “pertsonalitate agresiboa”, “pertsonalitate propioa”, “Frantziako pertsonalitate ezagunek”), EiTB 25 (adib.: “euskal kulturako pertsonalitateak”, “pertsonalitetarik gabeak”), Argia 14 (“pertsonalitate handia”, “Ez dugu pertsonalitaterik asmatu behar izan”, “nire pertsonalitatetik abiatzen naiz”), Diario Vasco (“pertsonalitate ezagunen izenak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: pertsonalitate 72: Berria 44, Herria 6, Iñaki Mendiguren 3, Edorta Jimenez 2, Karlos Linazasoro 2, Jon Alonso 2, Alberto Barandiaran, Ramuntxo Etxeberri, Mikel Hernandez Abaitua, Jokin Urain, Harkaitz Cano 2, Joan Mari Lekuona, Joxemari Iturralde, Itxaro Borda, Eneko Bidegain, Migel Angel Mintegi, Josu Zabaleta, Joxe Azurmendi.

pertsonalitate 1 iz. Pertsona ospetsua, bere lanarengatik edo jarduerarengatik gizartean nabarmentzen dena. Frantziako pertsonalitate zibil eta militarrak izan ziren ekitaldian. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pertsonalitate-k euskara idatzian 'nortasun, izaera' adieran izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. nortasun; izaera].

pertsonalitate 253.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

pertsonalitate 72.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

lantaldearen ustez, ez dago maileguaren premiarik (cf. nortasun, izaera bezalakoak).

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua da eta erabilia.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Bigarren adierarako egokiak dira nortasun eta izaera baliokideak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz. 2. iz. e. nortasun, izaera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Frantziako pertsonalitate zibil eta militarrak izan ziren ekitaldian.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.