Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pertsonal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pertsonal
1 adj. Pertsonari dagokiona, pertsonarena berarena dena. Arazo pertsonalak.
2 iz. Enpresa edo kideko batean, enplegatuen taldea, langileak. Beste enpresa bat ere hartu dugu, eta pertsonala berrantolatzen ari gara.
Azpisarrerak

Aztergaia: pertsonal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu izen kategoriako pertsonal formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pertsonal a) 'langile-multzoa' adierako 148 (horietan, p.-banaketa, p.-batzorde, p. buru, p. eremu, p.-gastu, p.-kostu, p.-langille, p. ordezkari, p. sail, p. zerbitzu, p.-zuzendaritza): Txostena 1978 ("Datuak biltzeko oinarri eremuan DL/1 eta USAM teknikak erabiltzen hasirik gara, eta 1979-ko lehen hiruhilabetekoan honako sail hauetara aplikatuko: - Pertsonala [...]"), Ijitoaren "poleoiak" ("Aste burutan goardiako pertsonala geratzen da bakarrik"), P. Iztueta 5 (adib., "Pertsonalaren heziketari eta irakaskuntz metodoen hobekuntzari dagokienez [...]", "Gainera, pertsonalaren lana, bide tekniko eta material berri batzu aplikatuz, hobetu egin da", ""Ekonomia" bilduman, "La función de personal en una economía social de mercado" lana argitaratu da, Donostian egin ziren Pertsonal-Zuzendaritzaren Espainiako Elkartearen XIII. Ikasketa-Ihardunaldietatik jasoa"), HezkBerEgitamua ("Pertsonala arretaz prestatua izango da, beren iharduna, ikasleentzat uneoro zuzena eta aberasgarria izan dadin"), X. Amuriza ("Pertsonal buru egiten dute"), GIE ("Bestetik, ezker taldeek, EIKEko Biltzarre Orokorrean eta Pertsonal-Batzordean gurasoei ematen zaien aginpidea salatzen duela esaten da"), Plangintza 1985 2 (adib., "Zerbitzu Orokorrak, Antolakuntza, Plangintza eta Pertsonal" saila"), Elhuyar 5 (adib., "Eman dezagun, adibidez, pertsonalaren fitxategirako erabili nahi dugun fitxa ondorengo hau bezalakoa dela: Enplegatuaren fitxa [...]", "Pertsonalaren Lansariak", eta zerrendatu batean, "Salmentak / Pertsonal-gastuak"), M. Gartzia 2 ("absentismoak, pertsonalaren harremanak, errendimendu baxua, pertsonalaren kexuak... "), Ospitalez 1987 9 (adib., zerrendatu batean, "Erizaintzako pertsonala / Langile sozialak / Gestioko pertsonala / Gainerako pertsonala", "Pertsonal-gastua guztira"), V. Cortes ("Historia eta literatura administratiboek serie ezberdinen unitate kantitateen zehaztapenak fidagarriak direla konprobatzen laguntzen gaitu; bulegoen sorpena eta garapenari buruzko datuak, hauen desagerpenari edo bestetan gehitzeari buruzkoak, arduratzen zituen pertsonalari eta betetzen zuten gestioari buruzkoak, hauen lanaren legegintzari buruzkoak eta denboraren gestio-eskuliburuak bertan konprobatzen bait dira kopuruaren arabera"), Industri kontuak 1985 2 ("Industri sektore horien kasuan, beretako guztiei komun zaizkien ezaugarriei erasaten dien hura mantentzeko erizpidea hartu da, hots, pertsonala eta lan egindako orduak, pertsonal-kostuak, energi kontsumoa [...]"), Irakaskuntza 1986-1987 3 (adib., "Kapitulua liburuaren laburpen orokor bat da eta hezkuntz maila guztietako goimailako irakaskuntza ere barne ikasleen, pertsonal irakaslearen eta ez-irakaslearen datuak barne-hartzen ditu"), MerkatalEZ 1987 3 (adib., "Establezimenduen kop. eta pertsonala, iharduerari jarraiki sailkatuta, hornimendu-iturri nagusiaren arabera"), Demografia 1986 ("7. Sektore publikoko alokatua [...]; 8. Sektore publikoko ebentuala [....]; 9. Gorago deskribatuetakoez bestelako egoeratako pertsonala"), Osabide Hezkuntza 1989 ("Funtsezkoa da Lantegien arteko koordinaketa, zerek egindako desfaseei ekiditeko: produkzio-erritmuak, pertsonal-banaketak, betebeharren adierazteak"), ArrPress 1989 ("Bertan kokatuko diren zerbitzuen artean, honako hauek: Artxibo gela, pleno gela, [...] zerbitzu orokorrak -pertsonal saila-, [...]"), XedBilduma 1989 (izenburu bezala "Pertsonal Zerbitzua"), GAO 1989-1997 63 (adib., "Pertsonalaren sailkapena egonaldiaren arabera", "taulan barne hartzen den pertsonalari dagozkion ordainsariak hilero ordainduko dira", "Seihileko bakoitzean zehar sartzen den pertsonalak edo lana uzten duenak, dagokion haborokina jasoko du proportzio egokian", "IV eta V mailetako pertsonala", "Pertsonal langileak, aste bat", "Hitzarmen honen pertsonal eremutik kanpo goi mailako zuzendaritza edo gestio funtzioak betetzeagatik Langileen Estatutoaren 2. Artikuluan barne aurkitzen den pertsonala soilik geratzen da", "enpresek kontratuaren kopia bat gehiago emango diote langileari, [...] Pertsonal Ordezkariaren edo Enpresa-Batzordearen aurrean aurkez ahal dezan"), GizarteZ/OHO ("Merkantzi trenetan pertsonal gutxi doa"), Deia 1990 ("Hau da, Ertza kandidatura, berriaren adierazle -Unibertsitate berria-, eta Beloki, Amatiño eta beraiek moduko pertsonalei horrenbesteko min ematen dien gauza"), Egin 1991 ("Antolaketa eta pertsonal batzordea, Angel Irastorza [EA]"), EUSTAT 1991-1993 10 (adib., "Kanpoko pertsonalarekin egiten denean, pertsonalari egindako ordainketak eta materialaren gastuak hartzen ditu", "pertsonal ez kualifikatua"), UZEI 4 (adib., "Kamioiko aginte-koadroan aurkitzen den suhiltzaileak tutuari presio emateko palankari eragiten dio, pertsonala tutua erabiltzen hasteko prest dagoen unean", "Pertsonalari oinen posizio egokia mantenduz aurreratzen ere irakatsi behar zaio", eta izenburu bezala "Pertsonal-gastuak"), N. Gonzalez ("irakasleak, ikasleak, gurasoak, zerbitzuko pertsonala"), Koperatiben Legea 1993 2 (adib., "[...] irakasle eta pertsonal ez-irakasle gehienak biltzen baditu"), LanSaila 1993 ("Iharduneango pertsonalarentzako horniketak"), EHAA 1993 ("UPV/EHUko Pertsonal laboralaren Enpresa-Batzordearen ordezkari bat"), J. Unsain ("betidanik pilota gure gizartean inolako norabide, programazio edo pertsonal espezializaturik gabe garatzen zela aipatu behar dugu"), Aurrekontuak 1995 3 ("Foru Aldundiko pertsonalari ordainsarien aurrerakinak emateko erabilitako kredituak", "Pertsonalaren gastuak", "Pertsonalaren Lansariak"), EHUBO 1995 15 (adib., "[...] UPV/EHUko Administrazio etaZerbitzuetako Pertsonalaren Administrazio Laguntzailaren Eskalako Behinbehineko Funtzionaria izendatzea erabakitzen delarik"), NAO 1996 ("[...] beharrezkoak diren baliabide material eta pertsonalez horni dezan"), ELAO 1996 ("Funtzionario eta pertsonal laguntzaile kopuru egoki bat"), Habe 1996 ("urtero 20 bat [kilo behar ditugu] mantenimendu eta pertsonal-gastuei erantzuteko"), eta interpretazio zaileko hau: J.M. Kortazar ("Paseak, ofizioa, findesemanakoak, pertsonala, instrukzioa... (Karpeta arakatuz). Bueno zoaz zu ere desfilera, ostean firmatuko dau Koronelak hau guzti hau ta "); ik. ondoan pertsonalgo; b) 'kiroletako falta' adierako 2, Hemen 1987 ("Bilbokutxaren aurka bihardanik neurtuko den bostekoa, oso ona da, eta pertsonalak mintzen ez dioten heinean kasik garaitezinak bihurtzen dira", "pertsonalen izua heuren gainean egoten da ia partidu guztietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pertsonal : DFrec 6, AB38 7 (kategoria gramatikala zehaztu gabe), AB50 64 (hauetan 58 kategoriarik gabe), HiztEn (2. eta 3. adieretan: iz.), LurE (2. adieran: iz.), Euskalterm 85 (hauetan, pertsonal-buru 7, pertsonal-zuzendari 3, etab.); pertsonale : AB50 3 (hauetan pertsonale bulego 1: negociado de personal; eta kategoria gramatikala zehaztu gabeko 2).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pertsonal : HiruMila (2. adieran; iz.: personal, plantilla: empleados, trabajadores), ElhHizt (2. adieran: langileak: personal), Lur EF/FE (kategoria gramatikala zehaztu gabe: personnel); personal-doiketa : ElhHizt (regulación de empleo); (falta) pertsonal : ElhHizt (AS: Kir., [falta] personal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "2 iz. 'enplegatuen taldea'".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond.; 2 iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'izen moduan, hitz hau nazioartekoa da, personal, personnel aldakietan (fr. ing. al. errus.)'

 - [E210]: '... izen moduan, bada hori baino hoberik (ulerbidez, beharginak, langileak) eta ez dago zertan mailegua erabili'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Batzordearen proposamenez, bigarren itzulirako utzi da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.