Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pedofilo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pedofilo
1 adj. Pedofiliarena, pedofiliari dagokiona. 4 urteko haurtxoen irudi pedofiloak.
2 adj./iz. Haur edo nerabeenganako erakarpena edo grina duena; haurrekin edo nerabeekin sexu harremanak dituena. Orain arte, elizak linbo batean bezala edukitzen zituen apaiz pedofiloak, zeruko dohatasunik gabe, baina munduko zigorrik gabe. Pedofiloek gazteentzako txatetara jotzen dute gaztetxoak ezagutu ahal izateko.

Aztergaia: pedofilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): pedofilo 39: Berria 15 (adib.: “2.100 irudi pedofilo izateagatik hasitako epaiketan argudiatu du dokumentu horiek «huts baten ondorioz» zituela”), EiTB 21 (adib.: “Espainiako Poliziak 43 lagun atxilotu ditu Estatu osoan eta eduki pedofiloa zuten milioi batetik gora artxibo atzeman ditu”), Argia 3 (adib.: “Klixe batzuk aipatzearren: apaiz pedofiloak; egunez banketxe batean lan egiten duen gizon errespetagarria, gauez sado-masokismoa praktikatzen duena; gerruntze gorria jantzita larrua jotzen duen egunkariko zuzendaria...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: pedofilo 11: Berria 3 (adib.: “Haur pornografiaren aurkako erakundeak azaltzen duenez, normalean, pedofiloek gazteentzako solasguneetara jotzen dute adingabeak ezagutu ahal izateko”), Karlos Linazasoro 2 (adib.: “Borreroak poeta pedofilo bat urkatu behar izan zuen behin”), Joseba Zulaika (“Zer zentzu du Alemaniak barkamena eska dezan nazien krimenengatik, edo kristaua ez den Japonia bezalako nazio batek beste horrenbeste egin dezan Txinaren aurkako erasoengatik, edo Eliza Katolikoak bere apaiz pedofiloengatik?”), Karlos Zabala (“Eta homosexuala eta beharbada pedofiloa ere bazela esaten digu Herbert”), Jon Muñoz (“Pedofiloa izan balitz, bederen!”), Ramuntxo Etxeberri (“Xantza pixka batekin, 'pedofilo' bat geldituko da”), Piarres Aintziart (“pedofiloak badira non nahi”), Eider Rodriguez (“Gizon bat haur parke batean bakarrik ikusteak aztoratu egin omen ditu; pedofilotzat hartuko naute akaso, eta ez da gutxiagorako daukadan itxurarekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es pedófilo / fr pédophile: Elhuyar: - / Nolaerran: pederasta, pedofilo / Zehazki: pedofilo / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, beste gabe jasotzekoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.