Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza parmesano bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

parmesano
1 iz. Behi gazta mota, erraz hausten edo birrintzen den mami gogor horixka duena, jatorriz Italiako Parma eskualdekoa dena. Kaneloiak parmesanoarekin.
2 (Izenondo gisa). Gazta parmesanoa.

Aztergaia: parmesano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-05-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

parmesano 3: Consumer (“Arrain-kontserba eta erdi-kontserbak (atuna, sardina, antxoa); hesteki gordin onduak (txorizoa, saltxitxoia, salamia, sobrasada); gazta onduak (parmesanoa, emmental, gouda, roquefort, camembert, Mantxakoa)”), EiTB 2 (adib.: “Gaur, Bilboko Guggenheim museoan bukatuko dugu saioa. Idiazabal eta Parmesano gaztagileen arteko topaketa teknikoa nola joan zen ikusiko dugu“); parmegiano 2, Berria (“Piper hauts beltza. Parmegiano gazta”, “Bukatzeko, parmegiano gazta gainetik xehatu, eta oliba olio zorrotada batez busti”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

parmesano 5: Berria (“Parmesano gaztak magnesioaren eta burdinaren %70 galdu du”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari.”), Jon Muñoz (“Xerra bakoitzaren gainean gremolata geruza bat jarri zuen Ruche jaunak; kirtenik gabeko zartagin batera aldatu risottoa, gazta parmesanoz hautseztatu, azpil batean jarri dena, eta bere izter gainean ipini zuen azpila”), Lopez de Arana (“Airean nabari zen gazta parmesanoak, zigarroek eta tomate-saltsak isuritako usaina”); Parmako gazta 2: Patxi Iturritegi (“Ez dago lekurik non ez den pizza papurrik edo Parmako gazta txirbilik”), Felipe Juaristi (“Errumaniatik pastramia; Italiatik Parmako gazta, bottarga eta Trapaniko gatz-harriz eginiko erlojuak”); parmatar gazta 1: Berria (“eta bertan mendi bat dago goitik behera parmatar gazta birrinduz egina”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es parmesano / fr parmesan: Elhuyar: (herritarra) Parmako, parmatar; (gazta) parmesano / Nolaerran: Parmako gasna / Zehazki: (herritarra) Parmako, parmatar; (gazta) parmatar / Labayru: (herritarra) Parmako, parmatar; (gazta) parmesano / Adorez5000: -.

Erdaretako formak

es parmesano / fr parmigiano / en Parmesan / de Parmesankäse.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

a) badirudi mailegua erabiltzen dela, eta ez x-tar osaerako eratorria, Parma hiriarekiko erreferentzia galduxea delako edo; b) parmesano forma dagokio maileguari, inguruko bi erdarei begira (urrun geratzen baita parmigiano italierazko-jatorrizkoa, bai idazkeraz eta bai ahoskeraz); c) kategoriari dagokionez, badirudi izenak mailegatzen direla maizenik elikagaien izendapenetan, baina "gazta parmesano" bezalako sintagmak ere aski arruntak dira, izenondoa mailegatu den seinale: batera ikustekoak izan litezke honen antzeko arazoa dakarten guztiak (cf. infra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak elikagaien izendapenetan: adib. saltsen izenetan, ondokoak ikus litezke Euskaltermen: batetik, gorgontzola saltsa, roquefort saltsa eta Oporto saltsa; bestetik, saltsa amerikar, s. biarnes / biarnotar, s. bolognar, s. espainiar, s. holandar, s. napoliar, s. siziliar, s. tartariar; eta bizkaitar saltsa eta saltsa parmesano; gazten izenetan, batetik, Apenzell gazta, Brie g., Burgos g., Cabrales g., Camembert g., Cheddar g. [ingeles], Edam g., Emmental g., Erronkari g., Gouda g., Gruyère [suitzar], Idiazabal g., Kantabria g., Maasdam g., Mahon g., Mozarella g., Munster g., Roquefort g., Sbrinz g. eta leku-izenari ez dagokion Mimolette g.; bestetik, Burgosko g., Mantxako g., Parmako g., Zamorako g. eta, azkenik, gazta parmesano; ardoen izenetan, Bordeleko ardo, Borgoinako a., Errioxako a., Oportoko a. eta jerez-ardo, oporto ardo

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.