Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza paisajista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

paisajista
1 iz. Paisaiak margotzen dituen margolaria. XIX. mendeko paisajista onenetakotzat jotzen dute adituek William Turner.
2 iz. Paisajismoan aditua den pertsona, parke eta lorategietako paisaiaren azterketa eta diseinuak egiten dituena. Arkitekto batek ez du zertan jakin adreilu bat bestearen gainean jartzen; baina paisajista ona izateko lorezaina ere izan behar da.

Aztergaia: paisajista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): paisajista 36: a) [lorategitegiak eta antzekoak apaintzen dituztenak] 29: Elhuyar 3 (adib.: “Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek Euskal Herriko hainbat txokotan dihardute paisaiari buruzko hitzaldiak ematen“), Berria 4 (adib.: “Ez dira paisajistak, ez eta arkitektoak ere, Nafarroako lorezaintza ikasle talde bat baizik”), EiTB 11 (adib.: “Iñigo Segurola "Lur paisajistak" enpresako arkitekto paisajista da eta "Faktoria"n aritu da udaberriak gure begietarako dakartzan paisaia koloretsuen inguruan"), Argia 11 (adib.: “Lorezaina lorategietan aritzen dena da, mantenuan eta sorkuntzan. Paisajista, berriz, lorategi edo parke horiek sortzeko proiektuak diseinatzen dituena da”); b) [margolaria] 7: Berria 3 (adib.: “Abstrakzioaren barruan, euskal pintoreen artean paisajista nabarmenetakoa izan zen“), EiTB (“Miguel Angel Arzuaga Oñatiko paisajista gogoan”), Argia 3 (adib.: “Lehenbiziko koadroak egin nituelarik, inguruan begiratu nuen. Eta hemen, artista gehienak paisajistak direnez, haiekin batera abiatu nintzen”); paisaialari 1 [lorategitegiak eta antzekoak apaintzen dituztenak], DiarioVasco (“Hizlaria Jakoba Errekondo paisaialaria izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: paisajista 5: a) [lorategitegiak eta antzekoak apaintzen dituztenak] Berria 3 (adib.: “Herri bidea Iñigo Segurola paisajistak zabaldu eta edertuko du”), Harkaitz Cano (“Frederick Law Olmstead eta Callvert Vaux, Central Park ideatu zuten paisajistek diseinaturiko Prospect Park erraldoia ere Brooklynen dago”); b) [margolaria] Iñaki Segurola (“Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: aurkintza, parajea, paisajea, argazkia; sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua”); ez dugu aurkitu paisaialari forma.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es paisajista / fr paysagiste: Elhuyar: (Pint.) paisaia-pintore / Nolaerran: (peintre) paisaia margolari; (jardinier) paisaia antolatzaile, bazter apaintzaile / Zehazki: (pintor) paisaia-margolari, ikuspegi-margolari / Labayru: paisaia-margolari | -pintore / Adorez5000: (Art.) paisajista, paisaia-pintore, paisaia-margolari.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf paisajismo arautua.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen du, eta erabilia da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.