Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza orain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

orain
1 adb. Une honetan, garai honetan. Orain da garaia. Orain banoa, beste bat arte, adio tabernaria. Hona orain berritu zaigun auzia. Ez gara orain ohi den bidetik abiatuko. Bestetan esan dudana berresango dut orain. Ez da denbora asko, orain esatera noana gertatu zela. Lehen eta orain. Lehen, orain eta gero. Orain eta beti. Batasunerako, nik ez nuen indarkeriarik nahi, hasi berri hartan, ez dut nahi orain eta ez nuke nahi gerorako. Orain bertan. Nik ez dut, behintzat orain arte, entzun. Orain artean idatzi ditudan bertso gehienak. Horretan igaro ditut orain arteko egunak. Ezagunagoak ziren orduan orain baino. Orain bezala lehenago ere.
2 adb. Orain dela, orain duela. Orain hamabost bat urte. Orain ehun urte apaiz bat Hernanin omen zen (...).
3 adb. (Iraganaldian jokaturiko aditzekin, kontakizun batean). Ez zuen orain Negua gorroto. Negarrez zegoen orain.
4 (Izen gisa). Ik. orainaldi. Oraina, etorkizun dugun geroaren agergarri izan daitekeen aldetik. Lehenaldia orainaren azpian baitatza beti. Lehena orainean bizi da eta orainaren errainua aldi igaroak iragartzen du. Baina nik, karismarik hartu ez dudan honek, lehen-orainak ditut begien aurrean soil-soilik, bihar-etzietakoei nolabait ere antzemango badiet.

Aztergaia: orain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orain 2 -- (Seguido de dela, duela..., con expresiones de tiempo).Hace. "Oiñ dala iru urte, gaur bezelako egun baten, olako lekutan izan nintzan" Etxba Eib. "Oin ddala ogei urte asi nitzan lanian" Elexp Berg. -- (Sin dela...).v. infra ORAIN ASPALDI, ORAIN GUTXI. * Orañ eun urte apaiz bat Ernaniñ omen zan. Cb EBO 46. Non ziñan oraiñ milla, oraiñ berreun edo oraiñ eun urte? AA III 341. Oraiñ amaika urte. Echag 79. Oraiñ ogei bat urte / nintzan indarrian. AzpPr 31. Orai bi urte orreki nengolarik Ligin. Mdg 139. Naiago nuen oain berrogei egun / Paris-a juan balia. EusJok 111. Oraiñ bi urte aldegiñ ziran / geroztik ez det ikusi. Tx B II 129. Orai berrogoi eta hamar bat urthe. Barb Leg 147. Urtea orai azken aldiko nere haurreko herrira / iluntzeraino egon naizela begira eta begira. Iratz 125. Orain aste batzuk. Txill Let 80. Orain berrogei / urte bertsotan asiak. Uzt Sas 175. Len, orain mende batzuk arte, olezkoa ei zan oraingo Zubi-Zarraren tokian egoana. Etxabu Kontu 186. Sendagarri bezela, orain bederatzireun bat urte erabiltzen omen zuten. Ostolaiz 158. Orai ehun urtetaraino baitute hurbil [kisu-labe] zenbaitek hetsiak direla. Larre ArtzainE 55. Orain 25 bat urte. MIH 358. Orain 50 edo 60 urteko eliz-predikuetara jo dugu azkenean. Ib. 129.

LB: “Igeltseroa izan naiz 16 urte nituenetik orain bi urtera arte” (Aizu); EPG: “Orain bi urte irakurle batek Stampa egunkarira bidali zuen gutun baten arabera, "espero dezagun Alpeek ere ez alde egitea hemendik".” (Anjel Lertxundi); ETC: “Orain hiru urte hasi zen, bere kabuz, digitalarekin” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: orain (dela) x egun/aste/… hace x días, semanas... orain hamabost urte gertatu zen: sucedió hace quince años; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak
Jatorrizko forma

orai(n).

Jatorrizko forma

orai(n), orainaldi, presente.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: orainago 1 'geroztik'. 2 'duela gutxi, oraintsu'; oraingo.

orain 1 adb. Une honetan, garai honetan. Orain da garaia. Orain banoa, beste bat arte, adio tabernaria. Hona orain berritu zaigun auzia. Ez gara orain ohi den bidetik abiatuko. Bestetan esan dudana berresango dut orain. Ez da denbora asko, orain esatera noana gertatu zela. Lehen eta orain. Lehen, orain eta gero. Orain eta beti. Batasunerako, nik ez nuen indarkeriarik nahi, hasi berri hartan, ez dut nahi orain eta ez nuke nahi gerorako. Orain bertan. Nik ez dut, behintzat orain arte, entzun. Orain artean idatzi ditudan bertso gehienak. Horretan igaro ditut orain arteko egunak. Ezagunagoak ziren orduan orain baino. Orain bezala lehenago ere. || Orain hamabost bat urte: duela hamabost bat urte.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa mantentzekoa. orain dela eta orain duela azpisarreretan ohar bat gehitzea proposatu da, dela/duela gabe ere erabil daitekeela adieraziz. Adibidea hara eraman, beraz.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

orainago, oraingo.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.