Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ontzigain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ontzigain
iz. Itsasontzietan, gainaldea. Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak. Andreas ikusi zuen une hartan ontzigainetik sukaldera bitarteko eskaileretan behera.

Aztergaia: ontzigain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzi gain (eta ontzi-gain 6, ontzi-gan 1, onzi gañ 1, huntzigain 1, huntzi-gain 1) 18: a) Anab Poli ("Olatuek erruki gabe astintzen zuten ontzi-gaña"); b) o. gainean 6: Jaukol Biozk 2 ("Ontzi-mutillak beltzez jantzita / bere aurrean: / zapi aundi bat beltz-beltza, berriz, / ontzi-gañean", "Negarrez kai-aldera / zuzendurik begiak / ontzi gañean"), JAIraz Bizia ("Bixenta bakarrik beñere ez bezela, ontzi gañean, olatukin bustitzen eta otzarekin dardar"), Anab Poli 2 ("Ori zan Poliren gizona, itsasertzeko argi biziak gabean diz-diz egiten zuten bitartean ontzi-gañean ara-onera ibiltzen zan gizona", "Bai, alako lanak errezegiak dira itsasontzietan eta denbora gutxiko guztiak ontzi-gañean zeuden buru-utsik gorputza aldean"), Osk Kurl ("Huntzi-gainan, pilotuaren agindupean, lurrin-makinattoaz ziarduen itsas-langileek, huntzia beste toki batera astiro astiro eramaten"); o. gaineko 5: Mb IArg 4 ("Napolesko galer batean egin zuten urte batez onzi gañeko toki onean Jesusen Belengo jait-itxolaren gisako itxol bat eta itxolan lastozko etzintegia", "aizerik ez dabillen aldian, ontzi-lema galtzen den aldian, ontzi gañeko zurak aizeak autsi ta eramaten dituen aldian", "etziten zen ontzi gañeko ol gogorrean", "gogoan ar-erazten ziela ontzi gañekoak eta ontzi erdikoak bezain animadunak"), Echta Jos ("olatuak garbittu ta eroan ebezan ontzi-ganeko gauza guztiak"); o. gainera 5: Mb IArg 2 ("Ustuak zeuden guziak eta laster aski atera zituzten ontzi gañera, ta Ona, Aita, esan zioten, ur ontzi guziak", "Atera zuten, bada, Santu beraren gorderik zekarten besoa ta otoitz humill bero bat egin ta Jesusen Konpañiko an zetorren aita batek ontzi gañera igan ta bere bi eskuetan goititu zuen"), Anab Poli 2 ("Akulamendi gaxoak aurrez-aurre arrapatzen zituan olatu aundiak. Artzen zituan erditik eta bi puska eginda, etxea baño aundiago, rraast! ontzi-gañera urerz baztar guztiak betetzen", "Geiago eziñaren amorruz, ontzi-lagunak doi-doi biurtu zirala, olatu aundi batek jotzen du ontzia ta gorputza berriz ontzi-gañera kaja lertuaz olatuak botata"), NEtx LBB ("Gabaz egingo zuten bidea ta apal-ondoan ontzi gaiñera irten eta izarretara begiak, egon ixillean urtu zuten gabaren lenengo zatia"); o. gainetik 1, Osk Kurl ("Jo txilibitua aitak, eta argi bat hasi zan huntzigainetik zurubiruntz") // Ik. OEH argitaratuan, untzipe : Prop 1900 ("Pulunpari batek orduan untzipe guziak ikhuskatu zituen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontzi gain (eta ontzigain 1, untzi gain 8, untzigain 2) 13: a) K. Alkorta ("Erratza hartu eta untzigaina garbitzea ere ez da halako ñarrokeria: lotsarazten duen zerbait", G. Ausletia (hiztegiko definizioan, "deck: n ontzigain"); b) o. gainean 7: K. Alkorta ("Agindu diezaiokezu tripulazioari untzi gainean biltzeko"), M. Landa ("Odol ustutako gorputzak untzigainean, itsasuntzia suntsiturik..."), D. Urbistondo ("Glenarvan beti bere katalaiuekin untzi gainean hezurretaraino bustirik"), J.M. Sarasola 2 ("Bizarrurdin torturatu zuenetik hona burutzen zuen balentriarik ankerrena zen; eta dakigun bezala, zeinen harroputzak diren gizonak jakinik, zergatik harritu orain, arrakastaren haizeak puztuta untzi gainean ikusten dugunean?", "Sarritan gertatzen zitzaion hau bera, gauaren isiltasunpean untzi gainean gogoetak egiten zituenean"), I. Oñatibia 2 ("Egun batean, ontziak egoaldera jo zuenean, ontzi gaiñean agertu zan kapitana", "Balearen burua moztu eta zintzilik jarri zuten ontzi gaiñean, metro batzuk gora"); o. gaineko 1, J. Lizarralde ("Beheko goardiak eta untzi gainekoak elkarrekin hizketan ari ziren"); o. gainera 3: K. Alkorta ("Ia zertan laguntzea nahi duen galdetzera nihoakio. Eta untzi gainera bideratu zen"), D. Urbistondo 2 ("Mangles eta Mac Nabbs-ek iraun zuten denboralditxo batez Paganel-en bakar hizketa entzuten, baina buka ezineko historia hartaz asperturik, untzi gainera aldegin zuten", "Emakumeak, noizbehinka, untzi gainera igotzen ziren; gizonek berriz, alde batetik bestera pasatzen zuten denbora, lurra noiz azalduko itsasora begira"); untzipe 1, Arrantzaria ("Hemen, untzi baten urgain aldea untzipea bezain bustia dago"); untzipeko 2: Garraioa 2 ("SONAR ekipoak frekuentzia altuko soinu uhinak bidaltzen ditu eta itzulitako oihartzunen bitartez untzipeko uraren sakonera edo urpekuntzi baten abiadura, norabidea eta distantzia erabaki dezake", "Entzumenezko sonda batetan, untzipeko uraren sakontasuna azaltzen da grafikoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzigain : AB38 1 (ontzi-gain), Euskalterm 2 (1 ontzigaineko marinel; 1 ontzigaineko ofizial); untzi gain : DFrec 1 (K. Alkorta: "behin baino gehiagotan irten zen gau hartan untzi gainera zer gertatzen zen edo begiratzera"), eta untzigain : DFrec 1 (K. Alkorta: "untzigaina garbitzen ari zen") // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzigain : Batxi (98: "Lehenengo makinistari esan eiozu eragin daiola pixka bat ur-ateratzaileari garbitzen hasi gaitezan ontzigaina").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzigain : Lur EG/CE (cubierta de barco) eta EF/FE (pont: itsasontzi batena), PMuj DVC (ontzi-gain: 1 cubierta, puente de barco; 2 bordaje); untzigain : HiruMila (cubierta de una embarcación); ontzipe : Lur EF/FE (quille) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kuberta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau ere sartzekoa dela uste dut. Eta ontzikoak ere bai. (Hala ere nola bereizi bidaiariak eta "tripulaziokoak?)" (1996-08-20)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.