Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ohekide bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ohekide
iz. Norbaitentzat, berarekin ohe berean lo egiten duen pertsona. Ik. ohaide; ohelagun 2. Arazoa ez da soilik zurrunga egiten duenarentzat, haren ohekideak ere gauero jasan behar baititu loaldiaren etenaldiak.

Aztergaia: ohekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

ohekide, ohakide.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

oekide 5: Zait Sof ("Orain, berriz, Yainkoek zapuztua nauzue, dongeen seme, sortu niñuen oekide zorigabe"); Etxde JJ 4 ("Nor ote zun ordea Engrazik adiskide ala oekide?", "Oekide zetzaten unean atxeman zitula zioten mingain edendunak ere baziran", "Xalbatekin ezkondu izan baziña, Piarresekin bezala amaituko zenduke, zuk ezpaiduzu senarra bizikidetzat nai, ankapeko ta oekidetzat baizik", "Engrazik etzezakean gizonezkorik gabe luzaro iraun eta gogokoa izan ala ez, norbait oekide eukitzearren menderatuko zitzaion besterik ezean"); ez dugu o(h)akide formarik aurkitu, baina ik. ap. DRA Arti Dance dans la prière: "Arreba / emaztegaia, alhaba, / emaztea, ohakidea, no, izeba / guztion ama".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ogekide 1, B. Latiegi ("ez dizuet ukatuko orain lau-bost illabete ezkero, Zakary'k jakin gabe, ogekide maiz izan dedala, eta bere maitalea geiago izan naizela Zakary'rena baiño"); ohekide 9: J.M. Irigoien 2 ("Tripako kontuek ohekidearenak baino lan larriagoak karriatzen zizkiotenez, Don Kosmek ez zuen betarik izan ohekiderik aurkitzeko"), A. Lasa 4 ("Nere ohekide bakartia / nere ohekide bakarra. / Erreztasunaren izenean / alde batera utzi nahi duten / lurra", "zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan! / —ez, ez naiz izango", "ahizpa eta biok / ohekide bihurtu ginen"), Amatiño ("Begira, oraindik ere, milaka dira, hemen, gure Euskadi honetan, beren emazteak, maitaleak, ohekideak edo direna direlakoak joten dituzten gizonezkoak"), E. Antxustegi ("Ohekide indartsuarentzat modu hau etengabeko joku iturrian bilakatzen da"), X. Odriozola ("Zenbat herri ipui ez ote sortu sultanaren andre eta ohekideak bizi izan diran ezkutuko toki honetaz"); ohekidetza 1, N. Azurmendi ("Orain arte, pribilejio horiek izateko "isurien froga" gainditu behar zen: familiaren nortasun biolojikoa bermatzen duen odolarena, edo eta ohekidetzaren inguruan isurtzen direnena"); ez dugu o(h)akide formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oe-kide : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ohakide : HaizeG BF (compagnon de lit), Lh DBF (1 compagnon ou compagne de lit; 2 concubine), DRA [o(h)akide: concubina], PMuj DVC (oakide: ik. oaide); ohekide : Lh DBF (ik. ohakide), PMuj DVC (oekide: concubina); oakidego : PMuj DVC (ik. oaidego); oakidetu : PMuj DVC (ik. oaidetu); oekidetza : PMuj DVC (concubinato) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ohaidea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.