Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza migraina bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

migraina
iz. med. Buruko min handi eta errepikakorra, batez ere buruaren alde bati erasaten diona eta maiz goragalea edo oka egitea eragiten duena. Migraina, batez beste, 17 urterekin hasten da, eta erasandako pertsona gehienak 50 urtez azpikoak dira. Kirola, erlaxazioa, elikadura osasuntsua eta oreka emozionala, horiek dira migraina kontrolatzeko funtsezko zutabeak.

Aztergaia: migraina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): migraina 98: Elhuyar 4 (adib.: “Halaber, baliagarria da estrabismoa zuzentzeko, dardarak gelditzeko, muskuluen tentsioak sortutako migraina arintzeko, eta guruinen neurriz kanpoko jariatzeak sortzen dituen arazoak eragozteko, hala nola listu gehiegi ekoiztea edo neurri gabe izerditzea”), Consumer 67 (adib.: “Migraina haurtzaroan edo nerabezaroan hasten da”), Berria 3 (adib.: “Dueñasen, Lander Maruri presoa 15 egunez bertigoekin, sukarrarekin eta migrainarekin egon den arren, ez dutela espetxetik aterata medikuarengana eraman kontatu dute”), EiTB 11 (adib.: “Emakumeek gizonezkoek baino gehiago pairatzen dituzte migrainak, 10 urteetatik 46 urteetara arte gehiago azaltzen dira eta, kasu batzuetan, herentziazko eritasuna da”), Argia 13 (adib.: “Baina posible da migraina atakeak denboran zehar bakandu eta berandutzea, esperientziak egiaztatutako faktore abiarazleak baztertuz”); migraña 2: DiarioVasco (adib.: “hala nola migraña, zerbikaletako mina...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: migraina 5: Berria 3 (adib.: “Migraina: Kalamuak emaitza onak eman ditu migrainak tratatzeko, baina azterketa sistematikoak egiteko daude”), Xabier Olarra (“Bere migrainak ere "motelak" iruditzen zitzaizkion orain: lehenagokoekin batera, haluzinazio geometriko koloretakoak izaten zituen, baina koloregabeak ziren orain haiek ere.”), Iban Zaldua (“haurtzarotik jasaten omen zuen parasitosi horren ondorioen artean migrainak, arreta falta eta lan luzeei aurre egiteko ezintasuna egon zitezkeela jakin zuen”); migraña 1, Josu Landa (“Lehen bezeroak migrañaren kontrako txaplata eskatu zion, eta biharamunerako gertatu beharrekoaren oroigarria paper batean idazten zuen bitartean, Mentxuk begi jostalariez egin zuen ate aldera”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es migraña / fr migraine: Elhuyar: (Med.) migraina / Nolaerran: mingrana; buruko min / Zehazki: (Med.) migraina / Labayru: (Med.) migraina / Adorez5000: (Med.) migraña.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.