Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mantra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mantra
1 iz. Hinduismoan eta budismoan, esaldi edo formula mistikoa, behin eta berriz errepikatuz meditazioan laguntzen duena. Kanpoaldean, sanskritoz idatzitako "om mani padme hum" mantra ezaguna. Kantua errepikatzearen errepikatzez, bera da lasaitzen dena, mantra bat esatea bezala delako.
2 iz. Etengabe errepikatzen den ideia edo esaldia. Ik. lelo1 2. Eboluzioaren aurkarien mantra, dela Estatu Batuetan, dela beste edonon, bat bera da beti: "Eboluzioaren teoria krisian dago". Mantra alemaniarrak dio: "aurreztu, aurreztu, aurreztu egonkortasunaren mesedetan".

Aztergaia: mantra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mantra 24: Berria 19 (adib.: “Galderarik ez daukat, baina neurekiko mantra baten antzera plus dure sera la chute marmarikatzen dut”, “beste batzuetan taldeak disko osoari eman dion mantra puntu horretan kulunkatzen naiz”), EiTB (“Gauzak horrela eta etorkizunak zer gordetzen digun ez dakigula Mantra inoiz baino gehiago oihukatuz bukatuko dugu”), Argia 4 (adib.: “Urrunago azkenik bonze arropetan jantzirikoek lore zimelak aurtikitzen dizkigute ahots mehakoilez mantra lanzinanteak errepikatuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mantra 17: Berria 7 (adib.: “Normala da, normala da mantra errepikatu zuten atzo Cintrako arduradunek, lehen egunean %4,73ko jipoia jaso eta gero”), Itxaro Borda 4 (adib.: “Garai hartan irautekotan energia berezi bila genbiltzan: arratsalde zientifikoetarik landako gaualdiak, ez dakit nongo mahabarrataren mantrak errepikatuz higatzen genituen, zangoak, besoak eta gaineratikoak zintzilik, iturriak eta indar ezezkorrak agortu arte”), Xabier Olarra 2 (adib.: “Konbertsio ondoko lehenbiziko aste horietan, East Villagen ibili zen batera eta bestera, jantzi azafrai-koloreak soinean, Hare Krishnaren mantrak kantatzen, eta, 1970aren hasieran, Brooklyngo tenplu nagusiko egoitzan jarri zen bizitzen”), Joseba Zulaika (“Ahotsa altxatzen dut,... /... bertsoa mantra egiten dut,... /... hementxe deklaratzeko: amaitu da”), Fernando Morillo (“Ekialdetarren mantra magikoak erabil zitezkeen modura”), Patxi Iturritegi (“Eta segituan laguna Else kontsolatzen saiatu zen, "ahaztu etxearena, maitea, ahaztu etxearena" errepikatuz mantra ilun eta monokorde gisa”), Gotzon Garate (“Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es mantra / fr mantra: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.