lizentzia
1 iz. Goi irakaskuntzako maila, batxilergoaren eta doktoretzaren artekoa; maila hori lortzeko bururatu behar diren ikasketak. Salamancan burutu zuen, gero, Filosofia-Letretako lizentzia Filologia klasiko sailean.
2 iz. Poesian eta kidekoetan, onartzen den hizkuntzazko arau haustea. Berdegunea deitzen diote esatariek zelaiari, jakin nahi nuke nondik sortu duten lizentzia poetikoa.
3 iz. Zerbait egiteko edo erabiltzeko esanbidezko baimena, bereziki horretarako eskua duenak ematen duena; baimen hori jasotzen duen agiria. Ez du ehizan jarduteko lizentziarik. Irrati lizentziak banatzeko. Supermerkatu bat eraikitzeko lizentzia tramitatzen ari gara. Oporrak, atsedenaldiak, baimenak eta lizentziak izateko eskubidea. || Azarorako webgunea berrituko dugu eta eduki guztiak Creative Commons lizentziapean jarriko ditugu, edonork nahieran erabil ditzan. Lizentziapeko turismo-jarduerak.