Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza landa-eremu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

landa eremu, landa-eremu
iz. Baserri inguruko gune edo eremua, hiriguneari kontrajartzen zaiona. Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba, langileak landa eremuetatik industria-hirietara joan ziren garaian, alegia. Landa eremuetan bizi diren emakume askorentzat ia ezinezkoa da ospitalera garaiz iristea arazoren bat sortzen denean.

Aztergaia: landa-eremu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landa(-)eremu 274: Aizu (“Hiri eta landa eremuetako hainbat zozo arren portaera aztertu zuten, eta batzuen eta besteen ordulari biologikoak ezberdinak zirela frogatu”), Deia (“Asko dago hobetzeko, baina harro gaude urteotan, denon artean, egindako lanaz, haurreskoletatik hasi eta lanbide heziketaraino, landa eremuan kokatzen direnetatik giro hiritarrean dauden ikastetxeetaraino, nola Eskola Txikiak hala Handiak”), Elhuyar 16 (adib.: “Landa-eremuan gobernatzeko, ekipamendua ezartzen zaio belatzari”), Consumer 9 (adib.: “Hirietan ioi positibo larregi izaten da eta landa-eremuan eta mendietan negatiboak izaten dira ugariago”), Berria 126 (adib.: “Landa-eremuan bizi dira eta horrek askatasuna emango die nonnahi ibiltzeko”), EiTB 29 (adib.: “ta horrekin batera auzitan geratuko dira ehunka lanpostu, ehiztariak kotoetara joaten diren landa-eremuetan, besteak-beste”), Jakin 8 (adib.: “Baina, bestalde, euskaldunen kultura eta hizkuntza minorizatzea eragin zuten, bai hirietan, bai landa-eremuko, baserrietako milaka eta milaka emigranteengan, Euskal Herriko bertako hiri industrialetara emigratu zutenengan, alegia”), Argia 38 (adib.: “Landa-eremuko Larrialdi Zerbitzuak 2008an jarri zituzten martxan Nafarroan, mendialdeko herriei kalitatezko osasun zerbitzua eskaini asmoz”), DiarioVasco 46 (adib.: “Beste zegamar batek landa-eremuaren benetako garrantzia gizarteratzen laguntzeko sentsibilizazio-lana beharrezkoa zela proposatu zion diputatuari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landa(-)eremu 59: Berria 51 (adib.: “Eusko Jaurlaritzak legez sustatuko du emakumeak ere landa eremuko ustiategien jabe izatea”), Herria (“Bertzalde, kafearen prezioa peko errekarat erori da, ondorioz kafe landa eremuzabalak debalde utziz...”), Koro Navarro 2 (adib.: “Irtenbidea, merkataritza-klasearentzat, landa-eremuetatik etorriko zen”), Txema Ramirez de la Piscina (“Horren ondorioz, gero eta jende gehiago joango zen landa-eremuetara bizitzera”), Aingeru Epaltza (“Pairagaitzak izan zaizkit beti beren haurtzaro edo nerabezaro ustez bozkariotsua landa eremua jendeztatzen duten zoko-herrietarikoren bati lotzen diotenak”), Josu Zabaleta (“Itxuragatik, etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala, etxe bakoitzeko soldadu bana-edo, edota, agian, zuhaitz bakoitzeko soldadu bana, haietatik batek, aldian behin, gerraz gogoraturik, tiro egiten zuela”), Alberto Barandiaran (“Nekazariek hondamendi eremua eskatuko dute; Suizidioen kopurua biderkatu egin da landa eremuan”), Iñaki Heras (“laguntza horiek jasoko dituzten landa-eremuetako botoak ezinbestekoak izango ditu Bush-ek berriz ere hautatua izateko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa landa sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.