Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kriptiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kriptiko
1 adj. Kriptografiarena, kriptografiari dagokiona.
2 adj. Iluna, ulergaitza; oso jende gutxik ulertu ahal izateko egina dena. Ik. enigmatiko. Zenbait kasutan aurkikuntzei buruzko informazioa nahiko modu eta hizkera kriptikoan gordetzen zen berariaz, talde oso itxietatik kanpoko jendeak hura lortzeko aukerarik izan ez zezan.

Aztergaia: kriptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): kriptiko 38: Aizu (“ez da zaila, ez da kriptikoa, baina bai askorekin partekatzekoa”), Elhuyar 3 (adib.: “Gainera, morfologikoki desberdintzen ez diren baina sekuentzia genetiko desberdina duten espezie kriptikoen kasuan, zer irizpide hartu behar da?”), Consumer 3 (adib.: “seguru aski polizak ulertzea benetan gauza zaila delako, hizkera tekniko kriptikoan idatzita daude eta”), Berria 17 (adib.: “baietz iradoki du Trichetek, ohi duen mezu kriptiko batekin”), EiTB 2 (“50 urte beranduago ikasle belaunaldi berriak kapsularen edukiak aztertuko ditu eta mezu kriptikoa Caleb Koestler umearen eskuetara helduko da”), Jakin 3 (adib.: “Kriptikoegia ez izateko, adibide bat ematea komeniko da”), Argia 7 (adib.: “Orduan idatzi nituen haikuak kriptikoagoak ziren, ulertzen ere zailagoak”), DiarioVasco 2 (adib.: “80ko hamarkadan oso poesia kriptikoa egin genuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kriptiko 22: Berria 2 (adib.: “eta ondoren surrealismo geroz eta kriptiko eta hertsiagora, irudi gaitz berezien trataeraz”), Patziku Perurena 3 (adib.: “Uste dut badutela gure historia etnologiko ilunean beren leku kriptikoa: juduak, moroak, jitoak...”), Pello Salaburu 2 (adib.: “hizkera kriptiko hori berdin zaigu erabiltzaileoi edozein hizkuntzatan”), Iñaki Heras 2 (adib.: “Jakina da ekonomilarien hitz egiteko modu ilun kriptikoak nolako nahasketa handia sortu ohi duen entzuleengan”), Joan Mari irigoien (“Mezu kriptikoren bat bidaliko ote zidan, morsez idatzia?”), Jon Alonso (“Baina informazioa beharko nuke, ostera nik, kriptikoki esanda hau ere”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Barne-hustutze bat izan zen, adio gisako aitorpena, askori kriptiko iruditu arren niri gogoan iltzatuta geratu zitzaidana”), Iban Zaldua (“Bere antzinako ohituren aurka, gainera, erabiltzen zuen hizkuntza kriptikoa eta iluna bihurtu zen, iragarpenak planteatzen zituenetan salbu”), etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es críptico / fr cryptique: Elhuyar: kriptiko; (fig.) kriptiko, ilun / Nolaerran: - / Zehazki: 1 (oscuro, secreto) kriptiko, ilun, ulergaitz; 2 (en clave) kriptiko / Labayru: ilun, nahasgarri, misteriotsu, enigmatiko / Adorez5000: 1 kriptiko. 2 (fig.) ilun, kriptiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.