Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kontenplatibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kontenplatibo
1 adj. Espirituzko kontenplazioari dagokiona, kontenplaziozkoa. Bizitza kontenplatiboa.
2 adj. Bizitza kontenplatiboa daramana. Aretxabaletako 31 urteko moja kontenplatiboaren lekukotasun aberatsa. Ordena erlijioso kontenplatiboak.

Aztergaia: kontenplatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-07-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kontenplatibo 2:R. Irizar ("Kristau langintza ain nekeza da gaur munduan, dio Maritain-ek, ez dela posible izango deus lortzea sugar indartsu diran anima kontenplatiboak ez badira ugaritzen munduan zear"); P. Iztueta ("bizitza kontenplatiboan, Kristoren gizatasunaren garrantzia gutxiesten zuten izpiritualitate-teorien lilurapean jautsi zen Santa Teresa ere"); kontenplatibu 1, Jaunaren Deia 1969 ("lekaime aktibuen eta kontenplatibuen bi munduak alkarrengandik urrutiratzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kontenplatibo : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE // 'contenplativo' itzulitako besteak: kontenplalari : Euskalterm 1, kontenplazio(zko) : Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Vill Jes: kontenplaziozko 1 (k. bizia) / Vill Eliza: kontenplazio(-)bizitze 5, kontenplazioko 2 (k. bizitze, k. monasterio), kontenplaziozko 4 (k. bizitze), kontenplatze - 1 (k. bizitze), kontenplatibo 5 (pertsonak; adib., "kontenplatiboa, kontenplatzen duen argiaren biktima bihurtzen da", "berariaz deitua eta hautatua izan da kontenplatiboa"; "ez dago inor kontenplatiboa baino biluziago eta gabetuagorik").

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) contemplativo/contemplatif: begiesle (Casve FE, HaizeG FB -begiresle); kontenplalari (HiruMila); kontenplazio - (HiruMila); kontenplaziozko (ElhHizt); kontenplaziozko (HiruMila); soaldiko (PMuj DCV); b) oración contemplativa: begira-otoitz , ikust-otoitz , soaldi-otoiz (PMuj DCV) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): contemplatif -ive; it (S. Carbonell): contemplativo; compiacente, cortese, gentile, riguardoso; ca (DCC): contenplatiu -iva; en (Collins): contemplative; indulgent; de (Langenscheidts): beschaulich, kontemplativ; entgkommend, höflich.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, ordain okerraren kaltetan onartzekoa

nazioartekoa da, eta onartzekoa, pertsonei dagokiela erabiltzeko, bestelakoetan erabil daitezkeen kontenplazio-bizitza, kontenplaziozko otoitz bezalakoen ondoan (testu batzuetan ageri den kontenplalari, aldiz, osaera okerrekoa da).

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.