Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza konferentzia bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

konferentzia
iz. Agintari politikoak, diplomazialariak edo kidekoak elkartzen dituen biltzarra. Gobernu arteko konferentzia egiten ari dira Bruselan atzerri-ministro guztiak. Dos Santosek Afrikako Hegoaldeko Herrialdeen Garapenerako Konferentzia inauguratu zuen atzo.

Aztergaia: konferentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-07-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

konferentzia 2: CatJauf ("Khanbio horiek eginak izan dire zuen bilkhura edo Konferentzietako erranen arabera"); SM Zirik ("Aita Donosti, oin dala urte asko Eibar'era etorri zan konferentzia bat emotera"); konferenzia 1, Vill Jaink ("Baiña estudioko zirkuloak eta billerak, konferenziak, gaztedia oraingo arazoetan eskolatzeko ematen diren jardunak, oiek ia beti erderaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'biltzarra' adierako 28: konferentzia 26 (hauetan bake k. 9, apezpiku k. 1, gotzain k. 1): Azurm ("euskal Elizak Apezpiku Konferentzia propiorik ere ez du"); Egunk 1991 10 (adib.: "Horretarako komisio bat eratuko dute Konferentzia aurrera eramateko pausuak jarriko dituena", "Bake Konferentziak indarkeriazko muga aldaketak ez ditu onartuko", "Jugoslaviari irtenbide baketsua emateko egindako Bake Konferentziaren erabakiak zer nolako eragina izango duen ikusteke dago hala ere"); Herria 2000 Eliza 1978 ("gotzain konferentziak, sinodoak eta CELAM —Conferencia Episcopal Latinoamericana— delakoaren antzekoak bultzatuaz"); F. Krutwig ("Txina herriaren konferentzia politiko konsultatzailearen lehen bilkura"); F. Azorin 2 ("parte hartu zuen aipatu Institutuan Estatistikari buruz 1950ean ospatu zen Konferentzian", "Espainiako Delegazioaren buru bezala joan izan da Estatistikako Batzordearen eta Europar Estatistikarien Konferentziaren hainbat bileratara"); P. Alkain ("1978. urtean Delhi Berriaren konferentzian 52 estatu bildu ziren"); Hemen 1987 ("Rio de Janeiroko konferentzia"); G. Ansola ("Ipar-Hego Konferentzia"); X. Gereño ("Irailaren 29an, Munich-en, Hitler, Mussolini, Chamberlain eta Daladier bildu ziren konferentzia batean"); UnescoAlb 1990-92 2 ("Unescoren Konferentzia Orokorra", "Munduko Ondare Kultural eta Berezkoaren Zaintzarako Hitzarmena onartzen du Konferentzia Orokorrak"); J.R. Bengoetxea ("Estatu Partaideen gobernuen Konferentzia berezi bat antolatu behar da"); HezkSaila txostena 1994 ("Kontseilarien Konferentzia"); Elhuyar 3 ("Unesco-k prozesu hau suspertu egin du eskualde-mailan zenbait konferentzia sustatuz eta bertan parte hartu duten estatuak helburu hau epe jakin batean betetzera nolabait lotuz"; "1960an Karatxi-n egin zen konferentzian 1980. urtea mugatzat hartu zen Asiako ia herrialde gehienetan lehen mailako irakaskuntza orokortzeko", "Santiagoko konferentzian berriz, Latinoamerika eta Karibeko herrialdeei helburu hau gehienez ere 1970erako betetzeko proposamena luzatu zitzaien"); konferenzia 2, A. M. Garate ("Universidade ori zeatzeko, 1952'n laterri askotako jakintsuak Brevière Gazteluan —Compiègne— alkartu ziran, 1954'n AIEE'n konferenziak zirala-ta Mainz eta Torino'n; 1955'n Mesinako Konferenzian Estatutoak ezarri"); b) 'hitzaldia' adierako 8: konferentzia 7: J. Gorostiaga 2 ("hitzaldi edo Konferentzia batean", "Konferentzia orretan esan neban"); E. Osa 2 ("Konferentzien eta sermoien bidez ez gara askatuko", "konferentzi batean gazteriari libre eta kreatzaile izan beharraz, munduaren edertasunaz, mundua eta gizonak maite beharraz hitzegitea"); Egunk 1991 ("Donostian egingo diren bi konferentzia antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak"); B. Mendisco ("Konferentziak deitzen ginituen haiek zaizkitan paregabeak!"); A. Arkotxa ("konferentzia salatik kanpora begiratzean leihoan moztua ikusi du zeru urdin hedoitsua"); konferenzi 1, A. M. Garate ("Gañera bere eginkizunari zearo ekin bear diote, Europa'ko jakintza-gizonen integrazioaren alde bere gustoak sakrifikatuaz, naiz-ta orrek bere konferenzi ta itzaldi partikularreri denbora kendu"); c) 'urrutiko telefono-deia' adierako konferentzia 3, A. Valdes ("konferentziarekin xentimorik gabe geldituko zara..."); R. Egiguren ("konferentzia eskatu eta bere etxera deitu nion"); A. Narbaiza ("Konferentzia bat Munichetik, jauna!"); d) adiera erabakigaitzeko konferentzia 2: J.A. Agirre ("Kontziertoak direla, konferentzi eta mintegiak direla, arte ikerlarientzat istalazioak eta aretoak sortuz, etab"); Pe. Zabaleta ("bi egun lehenago, izan ere, Straublederrek egiaz eragin nahi izan zion, kasi behartu, eta ihauteri asteburua han igaroko zutela eskaini, Bad B.ko konferentziari baiezkoa eman aurretik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

konferentzia (adiera zehaztu gabe): DFrec 13, AB38 1; konferentzia 'biltzarra': AB50 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 49; konferentzi (Telec.): AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

konferentzia ('biltzarra' adierakoa): EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal conferencia / conférence formen ordainak: ElhHizt: 1 hitzaldi; 2 batzar, biltzar, konferentzia; 3 urrutiko dei, konferentzia // HiruMila: 1 mintzaldi, hitzaldi; 2 batzar; 3 (Telec.) konferentzia // Lur EG/CE: 1 hitzaldi; 2 jardunaldi, ihardunaldi // Lur EF/FE: hitzaldi, ihardunaldi, jardunaldi, mintzaldi // Casve FE: (réunion) biltzar; (discours) mintzaldi, solazka // HaizeG FB: (conversation) solas-aldi, mintzaldi, solasketa // T-L LFB: biltzar; (discours) hitzaldi, solas-aldi, mintzaldi // PMuj DCV: (conversación, plática) berriketa, izketa, solas, autu, solasketa, izketaldi, jardun, eleketa, autueta; (conversación secreta) buruz-buru; (discurso, disertación) itzaldi, solas-aldi, mintzaldi, jardun-aldi; (reunión, junta) batzarre, biltzar, biltzarre, batzar, billera, batzaldi.

Erdaretako formak

fr (DLLF): conférence; (téléphonique) communication; it (S. Carbonell): conferenza; (tener una conferencia con uno) avere un abboccamento, un colloquio con uno; (c. telefónica) conferenza telefonica; en (Collins): (Pol etc) conference, meeting; (oración) lecture, address; (Telec) call; (Inform.) conference, conferencing; de (Langenscheidts): Besprechung, Konferenz; (dar una conferencia) Vortrag halten; (c. telefónica) Telefongespräch, Ferngespräch.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

A. Urrutia: "Gaztelaniazko conferencia euskaraz hitzaldi izaten da gehienetan, baina konferentzia jasotzeak ere baditu abantailak, conferencia episcopal, conferencia diplomática eta halakoak euskaraz emateko". // BAgiria (1998-02-27): "Hurrengo itzulirako utzi dira [...] konferentzia".

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "konferentzia. Ez erabili hitzaldi adierazteko".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Politikarien, diplomazialarien biltzarra. 2 (Apezpikuen erakundea): Alemaniako apezpiku-konferentzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Gaztelaniazko conferencia euskaraz hitzaldi izaten da gehienetan, baina konferentzia jasotzeak ere baditu abantailak, conferencia episcopal, conferencia diplomática eta halakoak euskaraz emateko'.

 - [E204]: arazoa da nola itzul adibidez ‘maître de conférences” titulua.

 - Erabakia: BAgiria (1998-02-27): 'Hurrengo itzulirako utzi dira [...] konferentzia'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.