Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kastore bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kastore
iz. Ibaiertzetan bizi den ugaztun karraskaria, gorputz sendo iletsua, isats zabala eta oin palmatuak dituena, bere gordelekuaren sarrera ur azpian gelditu dadin, presak egiten dituena (Castor sp. ). Kastore-larruzko txanoa.

Aztergaia: kastore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kastor a) animalia G 2: Ibiñ Virgil (adib.: "Pontuko kastor-olioa"); b) 'mitra' adierako 1, IE: Hb Egia ("Zimendu gabeko sinhesteak ez du horadurarik, nola maipolis folak ez zimurtzeko, aldagarri batek bulharren edertzeko, kastor batek dorre egoteko"), eta OEH argitaratuan, gainera, BasoM: "Botaiak orain obispoaren kastorra bezelako bat"; eta hor c) 'intxaur jokoa' adierako 1, A Txirrist: "Intxaurreta oneri kastorra esaten iakala esan eutsan"; eta kastorrean; eta d) 'xahutzailea' adierakoa, testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kastor G 1: I.M. Atxukarro ("Arritu bear zuan batek, bruxakin joan eta kastor, jantzi dotore ta goantekin etxera etortzen zan mutill burrukalari, indartsu arekiñ"); kastore (eta k. larru) EB 3: NZ/BBB1 ("Katagorriek eta kastoreek despentsak betetzen dituzte"), J.L. Lekunberri ("Izeko etxean zehar zebilen, kastore baten antzera, maratz eta langile"), Zipristin/6 ("larru merkatari batekin tratutan sartu eta kastore larruak saldu zizkion").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kastor : DFrec 1; kastore : AB38 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. izendegian kastore europar (Castor fiber) fitxako hustuketa: kastor : SGarm Izadiaren GH, Guía de campo de los mamíferos salvajes, PMuj DCV; kastore : M. Ariztia Abereen mundua, Aramendi Animali mundua, X. Kintana Hizt80, PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kastor : EuskHizt (*1953; kastore *1965, 1976), HiruMila (1 juego de nueces; 2 la nuez privilegiada entre las demás del juego; 3 gastador, ra), EskolaHE, Lur EG/CE, DRA (1 juego de nueces; 2 la nuez privilegiada entre las demás del juego; 3 gastador; 4 mitra de obispo), PMuj DVC (juego de nueces); kastore : HiruMila (Zool. castor), ElhHizt (Zool. castor; AS: k. kanadar, k. europar), Lur EF/FE, Casve EF, PMuj DVC (castor) // PMuj DVC: kastor-antzeko (acastorado, da), kastorezko txapel (sombrero castoreño), kastor-gantzuki (castoreo), kastorrean (juego de nueces), kastor-txapel (sombrero castoreño), kastor-urin (castoreo) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

BAgiria (1998-01-30): "Kastore ala kastor behar ote duen eztabaidatu da ondoren. Botoetara jo da eta honako hau izan da emaitza: kastore formaren alde, zazpi boto; kastor-en alde, zortzi; eta bost zuri. Errepikatu da bozketa eta emaitza berdina gertatu da: 8 kastor-en alde, 7 kastore-ren alde eta 5, zuri. Horrenbestez, hitza zerrendatik ateratzea erabaki da eta bigarren itzulirako uztea".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

-ore forman egokitua proposatzen du lantaldeak, berriro (ez da forma hori bakarrik ageri gaur, baina -or amaierakoa baino hedatuagoa da esku arteko informazioetan).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(e): -or(e): mailegu berrientzat gomendaturiko -ore amaierakoa hobetsi da (cf. Maileg 29-31).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Castor sp.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  kastore forma hobestea, gobernadore, aktore, desertore bezala.. || Euskara klasikoan -or , -ar bukaerako erdaratiko hitz gehienak -ore , -are gisa mailegatzen ziren (amore, adore -ardor, lore, aldare, ohore, zapore, endore, gobernadore...), gaur egun, ordea, batzuek or/orra joera bultzatu nahi dute, tradizio klasikoaren kontra (lehen kasua motorra izan zen, oso oker ez banago). Joera berri horrek, tradizio zaharraz gainera, hitz askoren esanguraren fintasuna ere hausten du bere gogortasun kakofonikoarekin (anbarra, nektarra, nenufarra...) nahiz eta beste kasu batzuetan gorde nahi izan den (motorra versus likorea, adibidez). Nire ustez, oro har eta tradizio zaharrari jarraikiz, -ore, -are bukaerak hobetsi beharko genituzke, mailegu horien etimoek pluralean -ores, -ares (nenúfares, néctares...), motorra, singularra, militarra modukoak salbuespentzat harturik.

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'Kastore ala kastor behar ote duen eztabaidatu da ondoren. Botoetara jo da eta honako hau izan da emaitza: kastore formaren alde, zazpi boto; kastor-en alde, zortzi; eta bost zuri. Errepikatu da bozketa eta emaitza berdina gertatu da: 8 kastor-en alde, 7 kastore-ren alde eta 5, zuri. Horrenbestez, hitza zerrendatik ateratzea erabaki da eta bigarren itzulirako uztea'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Bere horretan onartu da lantaldearen (eta ohargilearen) proposamena.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.