Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza karaktere bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

karaktere
1 iz. Idazkera edo inprimatze sistema bateko ikurra. Tom Waitsek 5.700 karaktere dituzten idazmakina txinatarrak aipatzen zituen elkarrizketan.
2 iz. inform. Informazioa irudikatzeko erabiltzen den edozein ikur edo marka mota. 1.518 karaktereko albiste laburra. Erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen den karaktere-katea.
3 iz. biol. Herentzia bidez transmiti daitekeen ezaugarria.

Aztergaia: karaktere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-05-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-05-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'izaera, jarrera' adierako 14: karaktera 3: Mih ("Ez zintezke hargatik umorez eta karakteraz ganbiya"), Dh ("Karakteraz eta izenez giristino ta bizitzez pagano"), Gy ("Baldiñ karaktera zuk zorigaitzean Haiñ txarra baduzu"); karater(a) 11: Jaur ("Hori bera da ere hautetsi baten karatera"), Gy 5 (adib.: "Nerenaz karatera aski alegera dudala"), Elsb Fram 3 (adib.: "Egin ditazke yende baten bi potret suerte: bat haren kanpoarena edo itxurarena, bertzea haren barnearena edo karaterarena"), JEtchep ("Ezin lokartuz ari zelarik, gogorat jin zitzaion axuranta haren gogoaren ikertzen arizana zela hea zer karatera zuen"), Larz Iru ("Nork ikusiko du ontsa, duen karaterarekin?"); b) 'sakramentuari dagokion izaera' adierako 10: karakter(a) IE-Zu 7: Mih ("Yeneroztasunak behar du izan zure amodioaren karaktera berezia"), CatJauf ("Sakramenduaren karaktera"), CatLan 2 (adib.: "Zeren inprimatzen baitüte Karaktera"), CatS 3 (adib.: "[Konfirmazioniak] arimari ezin galtzen ahal den señale edo karaktera bat eretxekitzen beitero", "Zuin dira egiazko Elizaren karakterak edo markak?"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, CatLav ("- Zer da karaktera? - Karaktera da seinale ispiritual bat gure ariman ezarria"); LE Doc ("Batzuek eramakodute beren distinzioa berex berzeenganik, ez solamente Sazerdoteek beren karakter sazerdotala"); karaktero 2, Bp I ("Zeren hirur sakramentü hoiek karaktero eta zeñhare espiritüal [...] bedera, arimari eretxekiten baiteritze", "[Superstiziosak,] natüraz gaintiko gaizen egitera iarten direnak karaktero izkiribatü zonbaitez edo nola nahi"); karater 1, JesBih ("Izkiribatu zuten [...] urrezko letretan eta ezin itsaasizko amodiozko karateretan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'izaera, jarrera' adierako karakter (eta -re 2, karater 1, kaater[a] 1) 20: A.M. Garate 4 (adib.: "talde bakoitzak bere karakter berezia, bere maite-asmoak bete ditzan", "karakter eta erlijio diferenteak"), Herr 1959 ("Halako debekuska bat lotu zaio hor, ez zen geiago lehengo hura kaateraz ere, amentsetarik bezala uste zuen ikusten zituela bere aintzinean han kausitzen ez ziren izaite batzu eta azkenekotz ero bultak heldu zitzaizkon"), Lab ("Gaia ondo ikusi, aztertu ta aukeratzea lendabizi, joku-lagunen karakterrak berezi ta borobildu"), F. Krutwig 2 (adib.: "Kharaktêr diaphoroak dira"), Gipuzkoako geografia ("karakter eskualdetiar eta probintzialeko ekipamendu-maila altuarekin"), Oihenart Taldea ("Faxismoari beharrezkoa zaio nazionalismoa, berak sortutako estatuaren karakterrarekin zerikusi handia baitu"), J.L. Arriaga ("karakter bat edo eredu bat balitz bezala"), Hemen 1986 ("Aparteko segurtasun neurriek inguratu dute gailur antiterrorista hau, premiazko karakterrez antolatua"), Egin 1990 ("oso goapoa eta ederra eta karater fuertekoa zela ere esan daiteke"), M. Argiñarena ("ondoreko kulturari karater berezia erantsi diotenak"), Azurm ("Nazio barbaruok dira gizarte batzuk, ohitura, mintzaira, karaktere, berdinak dauzkatenak"), X. Mendiguren B. 3 (adib.: "karakter enpirikoa"), M.L. Odriozola 2 ("karaktere deitzen den hori, hau da, eszena pintoresko eta modernoetatik gauza "tipikoak" modu izpiritual gisa sentitzeko modu berri baterako eboluzioan emandako lehen urratsa"); b) 'seinalea, idazteko zeinua, etab.' adierako karaktere (eta informazio-k., k.-berezitasun, k.-bikote 5, k.-egitura 4, k.-sekuentzia 4, klase-k., zifra-k.) 155: F. Azorin 3 (adib.: "Laugarren kapituluan, karaktere hedakorren zenbatespenean, globaltasunaren eta agregazioaren nozio batzuk adierazten dira"), K. Sarasola 25 (adib.: "Puntu karaktereaz amaitzen den karaktere-sekuentzia batetan konta ezazu zenbat aldiz agertzen den "TA" karaktere-bikotea"), Elhuyar 15 (adib.: "Kurtsorea karaktere bat ezkerrerago eramaten du"), NZ ("karaktere, gene"), Azurm 3 (adib.: "lege eta arauezko gizarte politikoaren aurretik, ohitura eta karakterezko elkartasun edo gizarte naturala dago"), BiMailMorfol 17 (adib.: "Karaktere hauek konkretu nahiz abstraktuak izan daitezke", "Karaktere abstraktuen adibide gisa aipa litezke C edozein kontsonante adierazteko"), J. Iturbe ("Arruntenen karakterea ematen da datozen laukietan"), Eutsi/1 ("Emaileen esparrua Nobel Saridunetara mugatuko balitz, inoiz proposatu izan den bezala, haien jite edo karaktereak frogaren atarian geratuko lirateke"), I. Eguren 2 (adib.: "8 karaktere edo gutxiagokoa"), Xuxen 3 ("Letra maiuskula zein minuskulak eta gidoia dira onartzen diren karaktere bakarrak"), Informatika ("Fitxategiari izena ematean ezin zaio 8 karaktere baino gehiagokoa eman"), EstiLib 4 (adib.: "Zutabe bakarrekoak 70-100 karakterekoak izango dira, eta bi zutabekoak, 110-160koak"), A. Gabikagogeaskoa 14 (adib.: "karaktere sozialera bideratu beharko dugu geure arreta", "Karaktere honi karaktere soziala esan diezaiokegu"), UZEI 18 (adib.: "Karaktere alfabetiko eta zenbakizkoak bisualki errepresentatzeko hainbat kalkulagailu, erloju digital, etab.etan erabiltzen den gailua, LED diodoak erabiltzen dituena", "alfazenbazkizko karaktere, karaktere alfanumeriko"), Egin 1991 2 ("nukleotido-bikote bikoitza gure textuetarako karaktere bat bezala hartzen ba dugu, hiru mila miloi karakteretako textuaren bi kopia daukagu gure zelula bakoitzean"), OrdenadoreP ("kilobyte edo k bat 1024 informazio-karaktere dira"), Windows 95 ("Karaktere-formatuak aplikatu edo kendu"), BiolGeol/DBHO 16 ("Karaktere bera mugatzen duten bi aleloak modu berean edo desberdinean jardun dezakete"), C Programazio-Lengoaia 24 (adib.: "Programak hobeto irakurri ahal izateko, zuriguneak eta tabulazioak gehi daitezke C-ren espresioetan, beti kontuan hartuz ezin direla karaktere anitzeko eragileen artean zein identifikatzaileen barruan jarri"), K. Izagirre 3 (adib.: "Zenbat karaktere ditu txinerak?") // karakteristika 24: Hitz 1974 2, J.M. Beltran, Elhuyar 3, Gipuzkoako geografia 2, Azurm 3, N. Balluerka, J.J. Uranga, I. Aldabe, X. Kintana 2, Egin 1977, EHAA 1986, A. Gabikagogeaskoa, Rol sexualak 5; karakteristiko 8: F.J. Juanes, J. Iturbe, J.A. Fernandez, I. Irazabalbeitia, J.A. Berriotxoa, I. Aizpuru, BEO 1990, Mekanika eta uhinak; karakterizatu (eta kh- 1) 10: F.J. Juanes, KontuEkon 1983, Gipuzkoako geografia, MerkatalEZ 1987, SIADECO, J. Gabilondo, MetalurFisi, R. Iraola, F. Krutwig; karakterizazio (eta k.-modu) 8: LMuj, I. Aldabe, X. Gereño, Egin 1988, Beleko, A.M. Toledo, J. Lartategi, E. Arana.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

karakter : DFrec 5, AB38 5, AB50 5, LurE; karaktere : DFrec 2, AB38 7, HiztEn, Euskalterm 54 (-zko 4); karakterial : Euskalterm 1; karakteristika : DFrec 12, AB38 11, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 3; karakteristiko : DFrec 2, AB38 11, Euskalterm 11; karakterizapen : DFrec 1, AB38 1; karakterizatu : DFrec 3, AB38 4, HiztEn, Euskalterm 2; karakterizazio : DFrec 1, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 6; karakterologia : HiztEn, LurE, Euskalterm 2; karakterologiko : HiztEn, Euskalterm 2; karakterizatzaile : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "karaktere (†karakter). Testu bateko letra, zeinu eta hutsune oro".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

karakter : EuskHizt (ik. aiurri), HiruMila, EskolaHE; karaktere : HiruMila, ElhHizt (1 carácter - signo de escritura; 2 Biol. carácter - hereditario; 3 Infor. carácter - signo, unidad de información); karakteristika : HiruMila, EskolaHE; karakteristiko : HiruMila; karakterizatu : HiruMila, ElhHizt; karakterizazio : HiruMila, ElhHizt; karakterologia : ElhHizt, EskolaHE; karakterologiko : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): caractère (índole, genio, personalidad); condition, qualité, caractère; Impr./ Inform. caractère; it (S. Carbonell): carattere (calligrafia, scrittura, segno figurativo); carattere (condizione, indole, natura, qualità, qualunque segno a cui si riconosce una cosa dall'altra dello stesso genere); marca del bestiame; carattere (energia, fermezza); Eccl. carattere; ca (DCC): (signo trazado) caràcter; (talante) caràcter, tarannà; en (Collins): a) (naturaleza) character; (clase) nature, kind, condition; b) (de persona) character; d) (Bio) character; feature, characteristic; e) (Tip) character; f) (Inform.) character; de (Langenscheidts): 1 Eigentümlichkeit, Charakter, Art; Erkennungszeichen, Merkmal; 2 Wesens-, Gemüts-art, Charakter(zug); Charakterstärke, Wille(n), Energie; 3 charakter-voller Mensch, Charakter; 4 (de letra) Schriftzeichen, Buchstabe; 5 Würde, Stand; Titel.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

H. Knörr: "Uste dut hitza behar dugula". // BAgiria (1997-12-19): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] karaktere".

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "karaktere († karakter). Testu bateko letra, zeinu eta hutsune oro".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkoa dirudi 'testu idatziko zeinua' adieran behintzat; formari dagokionez, -ere amaitua ageri da testuetan (esan ere, hala esaten du hainbatek), baina honela egokitzen den mailegu bakarra izan liteke (cf. eter, krater bezalako arautuak, eta esfinter, ester bezalako proposatuak).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(e): -er(e).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Uste dut hitza behar dugula'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'Bigarren itzulirako utzi dira [...] karaktere'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.