Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza jantzi bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

jantzi1, jantz, janzten
1 da ad. Gorputza arropaz estali. Ik. beztitu. Ohetik jaikitzean lotsarik gabe jantzi zara? Dotore jantzia. Jendea gero eta hobeto janzten da.
2 da ad. (Gaia, kolorea edo kideko ezaugarriren bat adierazten duen osagarria hartzen duela). Beltzez jantzi zen. Oinetatik bururaino zuriz jantzia. Zetaz jantzirik. Ardi larruz jantzitako otso maltzurra.
3 da ad. Aipatzen den eran jantzi. (Osagarritzat artikulurik eta kasu markarik gabeko izen bat hartzen duela). Zalduna neskame jantzita. Jendea baserritar jantzita zebilen.
4 du ad. (Arropak) jarri. Mingarri zitzaion zigortuen soinekoa jantzi beharra. Erantzirik soinean zeraman jantzi berri hura, jantzi zion pobreari. Janzteko arroparik ez zeukan (Ik. janzteko). || (nor osagarritzat jantzia gertatzen dena hartzen duela). Berak janzten du bere semea.
5 du ad. Aipatzen den erlijiosoen ordenan sartu. San Domingoren Hirugarren Ordenako abitua jantzi zuenean. 1909an jantzi zen frantziskotar eta 1917an apaiztu.
6 du ad. (Soinean erabiltzen diren beste jantzi edo gauzaki batzuez mintzatuz). Oinetakoak, txapela jantzi. Jantzi dituk abarkak? Koroa jantzi zion. Betaurrekoak jantzita.
7 du ad. Zerbait dagozkion arropez estali. Ohea jantzi. Eta gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok ohe zuri ederra beraren gelan. Aldarea jantzi. || Etxea janzten duten altzariak.
8 da/du ad. Zerbaitez apaindu edo hornitu; norbait (zentzuz, jakitez...) hornitu. Lurra behar bezala zuhaitzez jantzia balego. Izotzak arbolak zilarrez jantzi zituen. Irudiz ongi jantzitako liburutxoa. Ondasunez ongi jantziak zeudelako. Zuhur hitzok, mamia euskal mami garbi ez bada ere, euskal azal ederrez jantziak agertzen zaizkigu. Haren idazlanak osotoro biltzeaz gainera, argibide ugariz jantzi ditu. Zentzuz jantzitako edozein gizonek uste duena. Jakintzagaietan ongi jantziriko gizona. Ez gara gehiegi, ez gaude jakitez jantziegiak, hizkuntza larri dabilkigu.
jantzi2
adj. Ikasia, kultura duena. Gure gazteak bestetan baino haziago, jantziago eta ikasiago agertzen zaizkigu. Erdara politago, jantziago, dotoreago iruditzen zaiolako. Apain, jantzi, landu, goitar den guztia erdarari begira erabiliko dugu. Harritxabaleta berrogeita sei urteko gizon sendo eta buruz jantzia da.
jantzi3
iz. Janzteko gauzakia edo gauzakien multzoa. Ik. janzki; arropa. Jana, edana eta jantzia. Ken jantzi beltzok! Jantzi berri bat egin zioten jaietarako. Azpiko jantziak. Gaineko jantzi jostura gabekoa. Errege-jantzi dotorez apainduak. Aldare-jantziak. Hileta-jantziak.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.