Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza izen bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

izen
1 iz. Gauza bat aipatzen edo adierazten duen hitza; banako bat aipatzeko eta kidekoetatik bereizteko erabiltzen den hitza edo hitz multzoa. Ik. grazia 4. Gauza guztiek izena dute. Hori ez da leku baten izena. Izen entzutetsua. Jainkoaren izen santua. Alonso López da nire izena. Mister Stephenson du izena. Arnald Steiger-en izena aspaldi entzuna nuen. Izenez deitu (Ik. izenez). Izkribu baten azpian izena ezarri (Ik. izenpetu). Nazaret izena duen Galileako hirira. Nafarroako hiriburuaren izena. Izen bereko baserrian. Kale-izenak. Pertsona-izenak eta leku-izenak. Euskal izenak. Alferrandi, izenaren jabe zelarik, zen ere tabernazaletxoa.
2 iz. Pertsona bat izendatzen duen hitza, abizenari lotua doana eta familia bereko beste kideetatik bereizteko balio duena. Ik. ponte izen. Segundo izena hartu zuen. Izena eta izengoitia. Egunen batean alabaren bat badut, izen hori jarriko diot. Jack izen xarmagarria da nire iritziz.
3 iz. Izenburua. Argitaratu berri duen liburuaren izena. Euskaldunak zuen izena artikuluak.
4 iz. Omena, entzutea. Ik. izen handiko; izen on; izen txar. Bere izena, hil orduko, desegiten hasia da. Ikerlan horri noraezekoa deritzat Euskaltzaindiak izena eta itzala gordeko eta gehituko baldin baditu. Izen handirik ez dute, baina kirolari talde sendoa osatzen dute.
5 iz. Kategoria edo mota bateko izakiak edo gauzak adierazteko erabiltzen den hitza. Landare askoren izena daki. Eritasun horren izena guztiok dakigu. Ideia horiekin sortutako izenak bazter guztietara zabaldu dira, ideiak zabaldu ahala. Nondik datorkizu kristauaren izen hori? Egiazko lirika, izen horren duin dena alegia, da giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena. Nekez izango da gaur filosofiarik, filosofiaren izena merezi duenik, jakintza oinarri sendorik gabe. || Gauza eta gauzaren izena.
6 (izan-ekin hitz jokoa eginez). Ik. izan3. Izena eta izana. Giristino izenarekin izana duzuenak. Kristaua izenez eta izatez.
7 iz. hizkl. Izaki bati edo izaki mota bati, edo gauza edo ideia bati dagokion hitza. Izena eta aditza. Izen bizidunak eta bizigabeak. Erabilera bat du izenak mugatzailearekin doanean eta bestea mugatzailerik gabe doanean. Izenak, izenondoak eta izenlagunak.

Aztergaia: izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sustantibo, izen.

Euskaltzaindiaren Arauak

1: Xabier du izena. 2: haren izen ona zikindu / AS: -ren izenean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz, eta adibide arautuak hauetan jasoz: izena eman, izena izan, izen arrunt, izen berezi, izeneko, izen-emate, izenez, izen handiko, izen on, izen propio, izen txar .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

x-ren izenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.)" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'izen on. Sar liteke, lexikalizatua denez gero'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'izen-en sarreran, bi adierazpide emango dira: 1. Xabier du izena; 2. haren izen ona zikindu'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.