Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza iragazki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

iragazki
1 iz. Gai porotsua, bertatik igaroaraziz isurkariei eta gasei lohitasunak edo partikula solidoak kentzeko erabiltzen dena; bereziki, ehunezko, paperezko, zeramikazko edo metalezko hondoa duen bahe modukoa, isurkariei lohitasunak kentzeko erabiltzen dena. Ik. irazki1. Esnea iragazkitik igaroarazi. Kafe iragazkia (Ik. txano 3). Akuarioaren iragazkia. Zentraleko urak biltzen dituzten estoldak zuzenean doaz itsasora, inolako iragazkirik gabe. Aire girotuaren iragazkia. Iragazkiak jarriko dira hondakin kutsatzaileak isurtzen dituzten tximinietan. Zigarretaren iragazkia.
2 iz. Maiztasun jakin batzuetako uhinak edo seinaleak igarotzea eragozten duen gailua, pieza edo gaia. Anplifikadoreak indartu egiten ditu mikrofonoaren bidez iritsi diren hotsak; iragazki batzuei esker, erabiltzaileentzat garrantzitsuak diren hotsak soilik indartzen ditu. Kristala iluna bada, baina iragazkirik gabea, zabaldu egiten da begi ninia eta erradiazio kaltegarri gehiago sartzen. UVA eta UVB izpien aurkako babesak iragazki fisikoak eduki behar ditu, eta ez kimikoak; gainera, uretan ibiltzeko balio behar du.
3 iz. Informatikan, mota jakin bateko informazioa hautatzen edo baztertzen duen programa. Web orri bat ez badu segurutzat jotzen, nabigatzaileak automatikoki jakinarazten du (iragazkia aktibatuta eduki behar da horretarako). Alertak izeneko iragazkiak hitz horiek dituzten albisteak bistaratzen ditu, edozein dela ere testuingurua.
4 iz. Irudi digitalak manipulatzeko tresna. Facebook iragazkiak prestatzen ari da sakelako telefonoko aplikazioan sartuko diren argazkientzat, Instagramen estiloan.
5 iz. (Hautaketa eta bereizketa adierazten duten zenbait testuingurutan). Proposamen horiek guztiek ez dute Arabako administrazio nagusiaren iragazkia pasatu. Gehiegizko informazioa izateak, inolako bereizketa edo iragazkirik gabe, desinformazioa sortzen du.

Aztergaia: iragazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. irazki 1.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. irazki.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.