Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza intendente bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

intendente
1 iz. Pilotaleku bateko kudeatzailea. Jokatzeari utzi zionean bi urte egin zituen kantxako epaile bezala, Ocalako pilotalekuko intendente postua onartu aurretik. Alberdik lan zaila dela azaldu du, intendente izatea partidak antolatzea baino gehiago dela.
2 iz. Armadan, administrazio zerbitzuen burua. 1846ko azaroan, Antonio Gisasola armagin eibartarrak Ecijara bidalitako eskopetak Miranda parean gerarazi eta bahitu zituen Burgosko intendenteak.
3 iz. Espainiako autonomia-erkidego batzuetako poliziaren antolaketan, maila goreneko langile-kategoria, ekintza-unitateak zuzentzen eta koordinatzen dituena. Atzo Arkautiko akademiako zuzendariak jakinarazi zuenez, bederatzi ertzainek eskuratu dute intendente maila.
4 iz. Antzina, probintzia edo eskualde bat administratzen zuen errege funtzionarioa. XVIII. mendearen azkenetan, Frantziako Iraultzaren ondoren, Louis Froidour, Parisko intendentea, Ipar Euskal Herrira bidali zuten, bertako lurrekin zer egin zitekeen ikustera.
5 iz. Hego Amerikako zenbait estatutan (Argentinan, Uruguain, Txilen...), udalerri bat edo eskualde bat gobernatzen duen agintaria. Intendente peronista du udalerriak.

Aztergaia: intendente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): intendente 40: Berria 38 (adib.: “Etzi Olaizolak eta Irujok jokatuko dute, eta enpresetako intendenteek ez zuten utzi xehetasun txikiena ere lotu gabe”), EiTB (“Sierra Granden, Nelson Iribarren intendenteak hartu gintuen”), Argia (“Garai gatazkatsu haietan, mendekuz, elizako dorrea leherrarazi zuen Neville intendenteak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: intendente 40: Berria 38 (adib.: “Jose Migel Arregi Daniako pilotalekuko intendentea da”), Iñaki Mendiguren (“mundu egipziakoan hiksoen erregimenaren azken egunetan ekonomi intendente gisa, zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea”), Txillardegi (“Baita Espartza intendentea ere, eta Eusebio Zubizarreta politikaria, eta gure Iparragirre jeneral leial zaharra, perlesiak jota ia-ia erabat ezindurik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: super-. Neurrian erabili. Superarin (boxeoa), superego, supereroale, superestratu, supergizaki, superheroi, superintendente, superizar, superlur, supermerkatu, supernoba, superordena (biologia), superpotentzia, superprodukzio (zinema), supersoniko.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es intendente / fr intendant: Elhuyar: 1 [funcionario] intendente. 2 (Mil.) intendente / Nolaerran: - / Zehazki: 1 (Mil.) intendente. 2 (encargado del avituallamiento) janari-hornitzaile. 3 (en la administración pública) arduradun / Labayru: intendente / Adorez5000: 1 (com. administrador) arduradun. 2 (de comida) janari-hornitzaile. 3 (Art., Com., Mil.) intendente.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta premia dago.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.