Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza inguratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

inguratu, ingura, inguratzen
1 du ad. Zerbait beste zerbaiten ingurune osoan edo ia osoan gertatu edo ezarri; zerbaitek beste zerbaiten ingurune osoa hartu. Ik. gerrikatu. Alde guztietatik hesiz inguratua. Urak inguratzen dituen lurralde ezkutuak. Huntzak inguratzen du zuhaitza, besarkatzen du, edoskitzen du. Hiria inguratzen duten harresietan. Inguratu ninduten etsaiek erleek bezala. Aurretik mutila, artaldeek atzetik inguratzen zutelarik. Zein gogorazio saminek inguratzen duten bekatariaren bihotza hil beharra datorkionean! Argiz eta aintzaz inguratua. Hiru hilabetez karlistek Bilbo estu inguratu zuten (Ik. setiatu).
2 du ad. Lur eremu baten, mendi baten edo kideko baten alde batetik bestera, haren ertzetik edo albotik joan. Inguratuz baizen ezin iragan daitekeen mendi zorrotza. Mundua Elkanok inguratu zuen.
3 du ad. Lurralde edo eremu batean zehar ibili. Nire bidaldietan Ipar Afrikako herri guztiak inguratu ditut. Itzuli ederra egungoa: 357 kilometro inguratu ditugu.
4 du ad. Lortu, eskuratu. Dirua inguratzeko lanbidea ere egokia asmatu zuen.
5 da ad. Hurbildu, alboratu. Bakean gaudenak nahastera gizatxar bat inguratu zaigu. Ontzia lehorrera inguratu zenean. Bart ametsetan amona xahar bat inguratu da nigana.
6 da/du ad. Bildu, estali. Jauna zela entzun zuenean, Petiri bere soinekoaz inguratu zen, zeren biluzik baitzen. Juditek Holofernesen burua oihal batean inguratu zuen.

Aztergaia: inguratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-03-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

inguratu, ingura, inguratzen. 1 da ad. 'hurbildu'. 2 du ad.: urak inguratzen dituen lurralde ezkutuak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

inguratu, ingura, inguratzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez litzateke 'lortu' adiera ere eman behar? Adibidez, "azkenean jakea inguratu zidan"" (1996-06-12)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.