Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza inbertitu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

inbertitu, inberti, inbertitzen
1 du ad. Zerbaiten posizio edo hurrenkera alderantziz jarri. Ik. alderantzikatu.
2 du ad. ekon. Diru kopuru bat negozio edo proiektu batean erabili edo ezarri. Ik. inbestitu; ezarri 2. Kataluniako aurrezki kutxak hiru milioi euro inbertitu ditu gizarte lanetan. Lanean hasteaz batera, dirua aurreratzen eta inbertitzen hasi nintzen.

Aztergaia: inbertitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-02-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 2000-01-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

inbertitu (eta inbertidu) 51: a) Ekon. J. Garate ("Alderantziz, inbertitu nahi izatera berriz heltzeko, desaurrezkiaren arazoa konponbidean ikusi beharko dute"), Hitz 1974 ("beste erresuma edo herri batetan inbertituko ditu bere kapitalak"), Elhuyar 6 (adib.: "kapitala inbertitu egin dela esango dugu"), Fisika ("Energia potentzialaren aldaketa uraren barne-energian inbertitzen bada, zein izango da tenperaturaren gehiketa?"), Jesusen jarraitzaile 1986 ("Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi"), EGA 1984 2 (adib.: "Badirudi hemen sozietate anonimoak nahiago dituztela beren diruak inbertitzeko kooperatibak baino"), B. Bakaikoa 8 (adib.: "ez zeukan Ingalaterrak atzerrian kapital handirik inbertitu beharrik"), M. Ugalde ("Bertan inbertitutakoak ondoren onik ematen du katalandar industrian"), G. Ansola ("Commonwealth-eko diru-kapital eskergak zeuden Londresen inbertituak"), Egin 1979-1988 3 ("Gipuzkoan inbertitu den kapitala eskolagintzan 1978an 730.519.445 pezetakoa da", "BUPerako inbertidu den dirutza 51.619.693 pezetakoa izan da", "bien bitartean antzeko sektoren publikotan dirua inbertitzen ari da"), A. Diaz de Lezana ("Esaten da itzultzaile batek bere denboraren %45a inbertitzen duela ikerketa terminologikoan"), Balea eta euskaldunak ("Mailegu-emaileek bezala zamaren aseguratzaileek edota armadore guztiek atera nahi omen zioten beren zukua inbertitutakoari"), Lankide 1988 ("teknologi berrietan inbertitzeko subentzioak hartu gabe"), Azurm ("kapitala pilatzea eta inbertitzea bezalatsu bait da hori"), Sirimiri/6 ("Dirurik baduzu, hauxe duzu inbertitzeko momenturik onena"), Mundua 1993 ("Zenbait hiri handik halaxe egin dute, eta tren sareetan inbertitzean hiriaren hazkundea abantaila bihurtu dute"), Amerikaren aurkikuntza ("beren dirua inbertitu aurretik ziurtatu nahi zuten bere xedeak erdietsi eta mozkinak atzera ekartzeko aukera ederra zutela"), Egunk 1992-1996 4 (adib.: "inberti ezazue Mexicon"), J.M. Ormaetxea ("80 milioi inbertitu"), A. Iban ("Diru asko inbertitu behar da txostenak egiterakoan"), M.J. Telleria ("Badakite euren egoera aldagaitza dela, baina, hala ere, kanpoko enpresek bertan inbertitzea espero dute"), IBe 1995 2 (adib.: "Bost talentu hartu zituenak, inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi"), ELAO 1997 4 (adib.: "inbertitu dezaten beharrezko neurriak"), Berrietan 1996 ("Horrexetarako 41 milioi pezeta inbertitu dira"), Ibiltzen 1997 ("Administrazioak gehiago inbertitu beharko luke irakasleen prestakuntzan eta formazio zikloen garapenean"), Estratega Game ("lehiakideen gainetik inbertitzea itxaron daiteke, produktuaren desberdintzapena lortzeko asmoz"); cf. gainera, inbertipen : cf. supra; b) 'alderantziz ipini': Zoologia ("Objektiboak, okularearen diafragmaren planoan kokaturiko objektuaren imajina erreala anpliatuko du, eta inbertitua emango, imajina hau okulareak, lupa baten antzera, berriz emendatuko duelarik"), Amonaren botika ("Orduan, airea atxiki istant batzuz eta bota, oso astiro, sudurretik ere bai, birikak bete diren ordena inbertituz"), NekazArkit ("XVII.ekoa da eta posizio inbertituan ipinia dago"); cf. infra inbertso — eta bestetako inbestidura 2 (Saioka/7: "Elizgizonak, sarri, beren gustoak inposatzen dituzten eta inbestidurak kontrolatzen dituzten jaun feudalen menpean erortzen dira"; Islam-a: "Sunnak [...] kalifaren inbestidura adostasunaren bidez egin behar zela defendatzen zuen")eta inbestitu 1, Azurm ("berak bait dira haren ritual eta liturgietako sazerdote inbestituak, salbazioaren ministrari publikoak eta probetxu-ateratzaileak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

inbertitu : DFrec 17, AB38 7, AB50 28, HiztEn, Euskalterm 6; cf. supra inbertipen eta inbertitzaile; inber(t)sio, inbertsiogile eta inbertsore.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: inbertsio, inbertitu // LurraldeAntol: diruezarketa (inversiones), erabili (invertir) // TokiJaurb: diru-ezarketa (inversión) // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, EurItun2, LHH.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

inbertitu : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE; cf. supra inbertitzaile eta inbertsio, inbertsiogile; inbestitu : ElhHizt (Ekon.); inbestitzaile : ElhHizt (Ekon.) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal invertir / invertir, investir, inverser formen ordainak: HiruMila: 1 alderantziz jarr(i), alderantzika(tu), alderanz(tu), atzekoz aurrera jarr(i); 2 iraul(i), itzul(i), uzkail(i); 3 Econ. inberti(tu), ezarr(i), jarr(i); 4 eralgi, xahu(tu), irion, iraz(i), gasta(tu); 5 erabil(i), eman, igorr(i), enplega(tu); 6 Mat. alderanz(tu) // ElhHizt: 1 alderantzizkatu; -objektuak- buruz behera jarri, behekoz gora jarri; 2 eman; 3 Econ. inbertitu // Lur EG/CE: 1 irauli, gainazpikatu; 2 inbertitu, ezarri // Lur EF/FE: Ø / 1 karguan ezarri; 2 dirua eman, inbertitu, inbestitu; 3 setiatu / gainazpikatu, inbertitu, irauli // XarHizt: Ø / dirua ezarr(i), eralgi; (assiéger) ingura(tu), setia(tu) / Ø // Casve FE: ützüli, üngüratü / (assiéger) üngüratü, setiatü; (capitaux) sosa sartü; (mettre en possession) kargüan ezarri; kargütü / iraili, ützüli; üngüratü // HaizeG FB: irauli, itzulikatu, bertze alderat eman, ifertzinaz ezarri / (assiéger, ataquer) ingurutu, setiatu; (capitaux) dirua ezarri, dirua sartu; (dans sa charge) kargutan ezarri / itzuli // T-L LBF: irauli, itzulikatu, bertze alderat eman / (assiéger) setiatu, inguratu; (mettre en charge) kargutan ezarri; (capitaux) dirua eman, ezarri / itzuli, irauli, binper ezarri, itzulikatu, infrentzukatu // PMuj DCV: 1 alterar, trastornar, volcar = irauli, itzuli, uzkaili, gainberatu, gaiñazpi egin, itzulikatu; 2 emplear, gastar = irazi, txautu, igorri, eralgi, ezarri, eman; 3 emplear, ocupar (tiempo) = eguna igorri, eun arte eman, astia eralgi // Azkue Aurkibidea: irauli.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: invertir (econ.).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

ez da nazioartekoa, baina aski erabilia da, inbestitu-eta ez bezala; irtenbide hoberik ezean (zail ikusten da ezarri horretarako egokitzea), inbertitu eta inbestitu, biak eskain litezke oraingoz (eta inbertitzaile / inbestitzaile, inbertsio / inbestimendu). Onartuz gero:

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

inberti, inbertitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adiera mugatzeko zailtasunak

1 alderantziz (azpikoz gora, goizkoz behera, etab.) ipini. 2 Ekon. Sin. inbestitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-08) Onartu egin dira aipaturiko bost formak, eta lantaldeak proposatu bezala jasoko dira, eta hau honela: "inbertitu, inberti, inbertitzen. 1 du ad. 'alderantziz (azpikoz gora, goikoz behera, etab.) ipini'. 2 du ad. Ekon. Sin. inbestitu"

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. alderanzgailu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.