Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ibuprofeno bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ibuprofeno
1 iz. Hantura, mina edo sukarra arintzeko erabiltzen den sendagaia. On egin dit ibuprofenoak. Buruko mina dut; ibuprofenoak kendu ezin dezakeen buruko min horietako bat.
2 iz. Sendagai horren dosia. Ohetik jaiki eta ibuprofeno bat hartu zuen.

Aztergaia: ibuprofeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh75 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ibuprofeno 35: Deia 7 (adib.: “Egia hori aurre egiteko edozein gezur da zilegi, dela ibuprofenoa, dela orfidala. Bizitzea zaila da, erraz bide oro da ongi etorri”), Consumer 9 (adib.: “Adituen kezka, ur litroan dagoen ibuprofenoak baino areago, beraien artean erreakziona dezaketen konposatuen presentzia da”), Berria 14 (adib.: “Zorioneko droga ibuprofenoa”), Argia 2 (adib.: “Haurdun dauden emakumeek minaren aurka parazetamola, aspirina edota ibuprofenoa hartzen badute, erditutako umea mutila izanez gero, honek antzutasun arazo larriak izan ditzake, Danimarkan, Finlandian eta Frantzian egindako azterketa baten arabera”), DiarioVasco 3 (adib.: “Sendagaiak: malariaren aurkakoak, gasak, desinfektatzaileak, ibuprofenoa, parazetamola, amoxizilina (antibiotikoak), antistaminikoak...”). // ibuprofeno 75: Argia 3 (“Pertsonen sinesmenak errespetatzen ditudalako; ibuprofenoa baino senda landareak nahiago ditudalako”), Berria 22 (“Frantzian, Bordele inguruko ibaietan eta Senan aurkitu dituzte ibuprofeno, aspirina eta antidepresibo arrastoak”), Deia 9 (“Egia hori aurre egiteko edozein gezur da zilegi, dela ibuprofenoa, dela orfidala”), DiarioVasco 6 (“Sendagaiak: malariaren aurkakoak, gasak, desinfektatzaileak, ibuprofenoa, parazetamola, amoxizilina (antibiotikoak), antistaminikoak...”), EiTB 5 (“Eta eman ibuprofeno bat”), Elkar 9 (“Buruko mina ere erraldoia da, eta ibuprofenoa hartu dut baraurik nagoen arren”), Erlea (“Lehenbiziko ibuprofenoa irentsi ondoan, duda egin du Jonek bigarrenarekin”), Consumer 14 (“EROSKI CONSUMER aldizkariaren osasun adituen esanetan, parazetamola erabiltzea komeni da, bai helduekin eta bai haurrekin, eta horrek emaitzarik ematen ez badu, ibuprofenoa”), Goiena (“Ondo hidratatzea, buruko-minaren eta sukarraren kontra ibuprofenoa eta parazetamola bezalako antitermiko analgesikoak hartzea eta batez ere atseden hartzea”), Laneki 4 (“AIEE akronimoaz ezagutzen diren hanturaren kontrako botika ez-esteroideoak dira(azido azetilsalizilikoa edo ibuprofenoa, adibidez)”), Uztarria (“Argi eta garbi Ibuprofeno 600ek. Festaren erregea da! Kar, kar, kar“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu ibuprofeno formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ibuprofeno / fr ibuprofène: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ibuprofeno formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskaltermek eta ohiko hiztegiek ez dute jaso ibuprofeno formarik.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

geroago erabakitzeko utzi da, nahi duenak horrela erabiliko du inolako egokitzapenik behar ez duenez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta hedatua. Honekin batera parazetamol jasotzea komeni da, grafia egokituta.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.