histeriko
1 adj. med. Histeriari dagokiona. Krisi histeriko batek jo zuen.
2 adj. med. Histeriak joa. Histeria ekiditeko, haurrak eduki zitzatela aholkatzen zitzaien paziente histerikoei.
3 adj. Histeriari, neurriz kanpoko asalduari dagokiona. Umeen garrasi histerikoak. Barre-algara histerikoa egin du buruari alde batera eta bestera eraginez.
4 adj. Histeriak, neurriz kanpoko asalduak joa; neurriz kanpo asaldatzeko joera duena. Ez duk pertsona txarra; histeriko samarra, hori bai! Esan zerbait zure lagun histeriko honi, ez? Badakit batzuetan histeriko jartzen naizela, baina ezin dut kontrolatu.