Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hezur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hezur
1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. Hezur-ehuna. Hezur-zelulak. Hezur giltzak. || Ni naiz hezur eta haragizkoa.
3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.
4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.
5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

Esaera zaharrak

Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten.

Aztergaia: hezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. lantzekoak direnen informazioa, zeinena bere lekuan: ahosabai-hezur, aspil-hezur, aurpegi-hezur, aztal-hezur, bahezur, baraila-hezur, behatz-hezur, bekain-hezur, bekoki-hezur, bekostezur, belaun-hezur / belaunezur, berna-hezur / bernezur, bernezur, besahezur / beso-hezur, besondo-hezur, bizkarrezur, bomer hezur, bularrezur, buru-hezur / burezur, erreinezur, esfenoide hezur, esku-hezur, garezur, garondo-hezur, gerri-hezur, hanka-ezur, hatz-hezur, ipurtezur, iztarrezur / izterrezur, kasko-hezur / kaskezur, kopet-hezur / kopetezur, korakoide hezur, lepahezur / lepezur, litagin-ezur, loki-hezur / lokezur, malko-hezur, masailalbo-hezur, masailezur, matelezur, matrail-hezur / matrailezur, mehakezur, muturezur, orpo-hezur, saihets-hezur / saihetsezur, sorbalda-hezur, sudur-hezur / sudurrezur, txibi hezur / txibiezur, ukondo-hezur, zango-ezur.

Sektore jakin bateko informazioa

Jabier Agirrek (95.01.24): a) forma jakinok lotuta idazten ditu: belaunezur, besahezur, bizkarrezur, bularrezur, erreinezur, garezur, izterrezur, maisailezur, saihetsezur; b) normalean marratxoz lotzen ditu, adib.: ahosabai-hezur, garondo-hezur, hatz-hezur, kopeta-hezur, loki-hezur, malko-hezur, orpo-hezur, sorbalda-hezur, sudur-hezur; c) aposizioan eman ohi ditu beste hainbat, adib.: bomer hezur, esfenoide hezur, korakoide hezur, etab.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hezur eta azal (egin, egon, gelditu), hezur eta larru (egin, egon, gelditu), hezur eta mami, hezur-huts.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hezur-beltz edo hezurbeltz, hezur berri, hezur-haragi, hezur-haragizko, hezur-mami, hezur-muin, hezurrak gogortu, hezurretaraino .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hezur-huts, hezur eta larru {egin, egon, gelditu}, hezur eta azal {egin, egon, gelditu}.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur osagaiko hitz elkartuak batera ikusiko dira, informazioa konposatu bakoitzari lotuz; 3. pasaldi honetan proposatuak ditugu berna-hezur, bizkarrezur, bularrezur, buru-hezur (eta burezur : B2).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horrek beste esamolde batzuk ere eratortzen ditu: hezurretan edo hezur hutsetan geratu/jarri, hezur eta mami (uña y carne), hezurretaraino edo hezur-muinetaraino (hasta lo más profundo)...'

 - [E210]:  hezur eta azal egin, hezur eta azal egon, hezur eta azal gelditu. 1- Hiru sarrerak batu eta bakarra egin: hezur eta azal (lok. adb.). 2- Adibideak erantsi: "Hezur eta azal egina da; hezur eta azal zaude; hezur eta azal geldituko da...". || 1- Gehiegi da hiru sarrera esanahi bera adirazteko. 2- Aditzok ez diote hezur eta azal-i semantikoki ezer eransten, atribuziozko edo erdiatribuziozko edozein aditzekin etor litekeelako.

 - [E210]:  hezur eta larru egin, hezur eta larru egon, hezur eta larru gelditu. 1- Hiru sarrerak batu eta bakarra egin: hezur eta larru (lok. adb.). 2- Adibideak erantsi: "Hezur eta larru egina zara; hezur eta larru dago; hezur eta larru geldituko dira...". || 1- Gehiegi da hiru sarrera esanahi bera adirazteko. 2- Aditzok ez diote hezur eta larruri semantikoki ezer eransten, atribuziozko edo erdiatribuziozko edozein aditzekin etor litekeelako.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Heterogeneo eta hezur sarrerei buruzko oharrak ere ez dira ontzat eman'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak erantsiz; ohargilearen eskabideak, berriz, H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaizkio, hobeto ikus ditzan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.