Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hegal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hegal
1 iz. Ertza, bereziki irtena. Teilatuaren hegala. Hemengoak ere hegal handiko etxeak dira. Ginbailari hegaletik helduz. Kapela sendo hegal-zabala. || Itsas hegalean aurkitzen ziren israeldarrak. Indietako hegal batetik bestera. Munduko lau hegaletatik.
2 iz. Ipar. eta naf. Hegoa, hegan egiteko organoa. Hegalak astinduz, oilarrak jo digu argitu baino lehen. Txoriñoa, nora hoa bi hegalez airean? Hegal ukaldiak. Hegalak hedatu. Nork emango dizkit egiazko askatasunaren hegalak, zuregana hegaldatzeko? Hegal azpian ezkutatua (Ik. hegalpe).
3 iz. Babesa. Nire sortetxetik hain urrun, utzirik amaren hegala.
4 iz. Arrainek eta hainbat ur animaliak igeri egiteko duten luzakin edo mintza. Bizkar hegala. Bular hegalak. Isats hegala.
5 iz. Abereetan, azken saihetsen eta aldaka-hezurraren arteko albo bakoitza; arrainetan gorputzaren aurrealdeko behealdea. Zerriaren hegalak. Legatz hegalak ilarrekin jan.
6 iz. Haize errotaren adarretako bakoitza, ehunez estalia.
7 iz. Eraikin batean erdiko zati nagusitik bereizten diren alboko zatietako bakoitza. Jauregiaren ezkerreko hegalean. Dorretxea komentuaren hegalari eskuineko saihetsaz da lotua.
8 iz. Hainbat gauzaren alboko zatia. Erasotzera zihoan gudarostearen ezkerreko hegalean. Futbol zelaiaren eskuineko hegaletik.
9 iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Mendiaren hegi eta hegalean. Xeruenbordan sortua zen, Larhungo hegal batean. Aldudeko hegaletan.
10 iz. Soineko baten beheko alde lasaia. Gerrira jasoa zuen bere gonaren hegala. Soinekoaren hegalak eskuaz dauzkala. Inguratu zen, sotanaren hegalak herrestan.

Esaera zaharrak

Bere zorigaitzean inurriari hegalak sortu zitzaizkion.

Aztergaia: hegal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hegal : "Documentado desde Leiçarraga, se emplea más al Norte. Al Sur se encuentra en el s. XVIII en Larramendi y Mendiburu, aumentando algo su uso durante el XIX y sobre todo en el XX"; hego : "Propio de tradición occidental, aparece ya en RS. La forma ega es bastante menos frecuente y suele alternar con ego en los autores que la usan; hay además un ej. de egoa en Aguirre de Asteasu"; hegats : "Documentado en autores septentrionales ya desde Leiçarraga; al Sur se encuentra en Araquistain y en Ibiñagabeitia. Es frecuente (sobre todo en los textos más antiguos) con el significado de 'pluma de escribir'. La única forma documentada es (h)egats".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1 hegal : 142 ager., epe eta euskalki guztietakoak; HMko 56 ager. (G 32, B 24) eta IE 14, EB 64; 9 adiera desberdin ditu, besteak beste arrainarena eta hegaztiarena izendatzeko; hegazti/arrain banaketan, hegaztiarena da erabiliena (32 ager.); arrainarena adierazteko bi bider agertzen da, lehenengo epean IEan eta hirugarrenean EBan; 2 hego (hegaztiarena): 63 ager.; HMko hitza: B 13, G 22; IE 2; EB 23; hego, 'hegaztiarena' izendatzeko, hegoaldean gehien erabili den forma da; EBan ere hego erabiliena; 3 hegats : 28 ager.: G 5, B 1, EB 18; IE 4; arrainena izendatzeko hegats forma da gehien agertua: 15 ager., guztiak EBan; EBan hego eta hegal formak dira 'hegaztiarena' izendatzeko erabiltzen direnak eta hegats 'arrainarena' adierazteko.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hegal (15) eta hego (16); AB38: hegal (36) eta hego (25); AB50: hegal (5) eta hego (8); HiztEn-LurE: hegal, hegats, hego.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegal, (hego).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'teilatuaren, kapelaren,... ertza'. 2 Ipar. eta Naf. 'hegaztien hegoa'. 3 'arrainen igeri organoa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gerora hobeto zehaztu eta mugatuko diren adieren artean, orain aipatzekoak dira: 1) ertza; 2) Ipar. hegoa; 3) hegatsa

Forma-adieren gurutzamenduak

hegal / hegats / hego

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.