Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hanburger bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hanburger
1 iz. Haragi xehatuzko jaki biribil eta zapala. Haragi xehatuz egindako bolak edo hanburger txikiak. || Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeoko kofradiak. Sojarekin eginiko hanburgerrak eta kroketak.
2 iz. Jaki horrekin prestatzen den ogitartekoa. Estatu Batuetako eskoletako jangeletan gozokiak, freskagarriak eta hanburgerrak ematen dituzte.

Aztergaia: hanburger

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

OfQuLF: hamburger / pain rond garni d’une galette de bœuf haché || Hambourg || ville d’Allemagne // es hamburguesa / fr hamburger / en hamburger / de Hamburger.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

hanburgesa 106: Deia (“eskualdeko lau artzainen gaztak eta Lezamako ekoizle baten hanburgesak egongo dira eskuragai, jai giroan ospatuko den ekitaldian”), Elhuyar 2 (adib.: “Depresioa duten pertsonetan ere maiz ikusten da elikagai jakin batzuk jateko apeta dutela, hala nola txokolatea, alkohola, izozkia, patata frijituak, hanburgesak...”), Consumer 23 (adib.: “Ez da egokia aste berean albondigak, hanburgesak, saltxitxak eta pizza, oilaskodun nuggetak, arrainezko ziriak eta Frankfurt saltxitxak ematea“, “jogurt, moldeko edo hanburgesako ogi, fruta-zuku, saltxitxa, txokolatezko gaileta eta beste hamaikatxotan”), HABE 2 (adib.: “Gaztazko bi hanburgesa, denetarik dutela”), Berria 16 (adib.: “Ez dago sentimenduak esplotatzen dituen istorio bat asmatu eta puztea bezalako publizitaterik 98 gutun arrunt -maitasunezko gutun gehienak izaten dira arruntak- liburu batean bildu eta hanburgesak bezala saltzeko”), EiTB 45 (adib.: “Dirudienez, otordu lasterra utzi eta elikadura zaintzen hasi da eta horretaz harro dagoela azpimarratu du Britneyk: "Hanburgesak utzi eta barazkiak jaten hasi naiz" , aitortu dio ContactMusic atariari”), Jakin (“Txuletak, berriro ere, luxuzko artikulua izango lirateke, jai-eguneko kontua, hanburgesak eta big beñatak hiri handietako bitxikeriak”), Argia 11 (adib.: “Hanburgesa konpletoa aipatzen badizut? Gazta urtu ugarirekin, mesedez, eta patata frijituak alboan!“), DiarioVasco 5 (adib.: “Duela bost hilabete, hanburgesa bat eta chips edo patata frijitu batzuk erosi zituen "fast food" jatetxe ospetsu batean”); hamburgesa 1, EiTB (“Gose direnak elikatzeko ezin da neurririk gabe kamioia ireki, hamburgesak banatu eta gau ilunean ihes egin" , adierazi du Nutterrek”); hanburger 252: Consumer 196 (adib.: “Laborategian hanburgerra bera aztertu dugu, ogitarteko osoa, eta ez menuaren beste osagaiak”, “Behiki hanburger guztien haragiak ezaugarri jakin bat eduki du”), Berria 55 (adib.: “Orduan, ibilgailutik jaistera behartuko zaituzte, galdeketa egingo dizute, paperak eta baimena eskatuko dizkizute... eta taco edo hanburger sorta bat erosteko adina diru eskaini arte ez zaituzte bakean utziko”, “Ohiko txistor pintxoen ordez, begetariano eta ekologikoak diren saltxitxa eta hanburger pintxo eta ogitartekoak eskaintzen zituzten”), EiTB (“Euskal Txerria markako lukainkak eta txistorrak, Euskal Oiloa kapoiak, Berrizeko txuletak, Betizu txahalkiak, Erraldetxoak (hau da, eskuz egindako hanburgerrak)...”); hamburger 4: Consumer 2 (adib.: “Fruta eta barazkietan gehien sinesten dutenak izaki, hamburger eta antzeko jatetxeetako janariekin, izoztutakoekin eta aurrez prestatutakoekin gutxien fidatzen direnak dira”), Argia 2 (adib.: “Burger Culture on Trial liburua, zeinetan kontatzen duen Greenpeace erakundeko bi kidek MacDonalds multinazionalarekin izandako epaiketa luzea, Britainia Handian izan denik luzeena, salatu zutelako nola usatzen dituen hamburger marka horrek gezurrak eta edozein maltzurkeria konpainiaren estrategia kritikatzen dutenen kontra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hanburgesa 38: Berria (“Gorputz erdi biluziak esnearen, hanburgesen eta bertze hainbat elikagaien gainean mugituko dira, etzanda”), Aingeru Epaltza 7 (adib.: “Aste honetan, egunen batean goizik bukatzen baldin badut,hanburgesa jatera joanen gaituk elkarrekin”), Iñaki Zabaleta 4 (adib.: “Hanburgesa gurditxoak koipe errearen usaina hedatzen zuen kalean zehar”), Iñaki Mendiguren 4 (adib.: “Harryri hanburgesa bat erosi zion, eta plastikozko aulkietan eseri ziren jateko”), Pako Aristi 3 (adib.: “Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die”), Joxan Elosegi 3 (adib.: “Dutxa izango zen agian, edo hanburgesak, edo egiazko ohe batean lo egitea, edota mantenuko gizonarekiko eguneroko harremana”), Lopez de Arana 2 (adib.: “Eta hanburgesa horiek? - galdetu zion ozenki tabernariari”), Javi Cillero 2 (adib.: “Kasinoaren goialdean utzi du aparkatuta trailerra, Ryder konpainiakoa, eta bertan jan dugu hanburgesa gaizki egin bat”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Elkarrekin jan dugu hanburgesa”), Iban Zaldua 2 (adib.: “Erdizka itzuli ditudan hanburgesei buruzko txantxa pare baten ondoren, emakumeari ea zer irakurtzen ari den galdetzeko eskatu dit mutilak”), Patxi Zubizarreta, Xabi Paya, etab.; hamburgesa 1, Ramuntxo Etxeberri (2 Baina, nolaz "Mac Doa" jatetxe bakarra zen ingurunean, behar izan ziren etsaiaren ahoan sartu, bertako hamburgesaren gustuaren jastatzeko”); hanburger 26: Berria 18 (adib.: “Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak”), Herria (“Hanburger ta coca colak”), Joxe Austin Arrieta 3 (adib.: “Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon”), Oskar Arana 2 (adib.: “Gero, mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen”), Edorta Arana 2 (adib.: “Zapore-usainen onargarritasuna, hein batean, zabaltzen ari zaigula-eta (konforme: pizza eta hanburgerren monokultiboa praktikatzen duten hamaika horiek etengabe biderkatuz doaz aurrera), geroz eta aukera handiagoak izango ditugu elikagaiak elkarren artean konbinatzeko: postreetan mikaztasuna eta garraztasuna geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren modu berean, gozotasuna aurreko jakietan sartu da (entsaladetan, haragien horniduretan, etc.”); hamburger 2: Herria (“Aratseko 7 etatik goiti, mutxikoak emanak izanen direlarik, "Etxeko hamburger" edo "Etxeko hot dog", ogitartekoak lekuko mozkinekin eginak, gozatzen ahalko ditugu”), Itxaro Borda (“Sonda astunak noizbait eki egituratik kanpoko eremu bat joko balu, eta gertatuko dela sinesten dut, etereozko izakiak hamburgerra ausikiko duenean ez duela menturaz gure salbatzera etortzeko gogorik edukiko asma daiteke”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hamburguesa / fr hamburger: Elhuyar: hanburgesa (Heg.); hanburger (Ipar.) / Nolaerran: hanburger, hanburges / Zehazki: hanburger / Labayru: hanburgesa / Adorez5000: hanburgesa.

Bestelakoak

Aipatua du lantaldeak, zalantzekin bigarren itzulikoetan (hamburgesa formari dagokion oharrean), eta forma hau hobetsiz x-tar osaerakoetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.