gelatina
1 iz. Animalien hezurretatik eta landare batzuetatik ateratzen den gai gardena, biguna, malgua eta zaporerik gabea. Arrain askoren azalak gelatina edukitzen du, erreboiloarenak eta bakailaoarenak, adibidez. Gelatina xaflak (uretan eduki eta gero) eta esne gain harrotua gehitu kremari.
2 iz. Ura, gelatina, azukrea eta beste zenbait osagai (fruituak, koloragarriak...) dituen jaki gozoa. Errezeta erraz eta erakargarriak egin ditzakegu haurren laguntzaz: fruta-edari izoztua, izozkiak, irabiakiak, gelatinak, mazedoniak... Haurrek fruta jaten ikasteko beste modu bat da gelatina.