Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ganbara bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ganbara
1 iz. Heg. Baserri batean, teilatupeko solairua, aletegi gisa-edo erabiltzen dena; etxeetan, goieneko solairuan dagoen gela, gauza zaharren gordelekutzat erabiltzen dena. Ik. mandio; sabai; ganer. Teilatupeko ganbara zaharrean. Ganbarara igo. Gari eta artoak ditut ganbara zabalean. Ganbarako saguak. Etxeak hiru solairu ditu, sotoa eta ganbara alde batera utzita. Ganbaran gordetzen zituen liburu zaharren artean.
2 iz. Heg. lgart. Burua. Hi ez hago ganbaratik ondo. Ganbaratik koloka ote nago? Salan ez daukat ezer askorik, ia hustu zait ganbara, nire bertsoak ahituxe dira, orain gazteen txanda da.

Aztergaia: ganbara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ganbara da forma guztietan (ganbara, ganbera, kamara, kamera, kanbera) maiztasun altuena duena eta erabileremu gehien hartzen dituena: 1 'gela' adieran 14 aldiz jaso da, ager. gehienak IE dira (10) eta G 1, EB 3; 2 'teilatupeko solairua' adieran 25 aldiz agertu da (B 2, G 9, EB 14); 3 administrazio ingurukoak (adib. komertzio-ganbara, diputatu-ganbara) 16 ager. dira (EB-EgAs); 4 teknologia ingurukoak (kimika eta fisika eremuetakoak) 7 ager. (EB); 5 'gela' inguruko adieretan (adib. ganbara-musika) jasotako lau agerraldiak EBkoak dira; ganbera : 1 'gela' adierarekin 10 aldiz jaso da (IE 8; EgAs 2); 2 'teilatupeko solairu' adierarekin behin (EB); kamara : 1 'gela' adiera duela hirutan jaso da (G, EB); 2 administrazio ingurukoak 4 ager. dira (G, EB-EgAs); 3 teknologia ingurukoak 5 dira (G 1; EB 4); kamera : teknologia inguruko hedadura semantikoz 6 bider ageri da (EB); kanbera : 1 'gela' adierarekin behin agertu da (EgAs); 2 administrazio inguruko hedadura semantikoz beste behin (EgAs).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ganbara, -bera

Jatorrizko forma

merkatalgo, industri eta itsasketa ganbara

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 'teilatupeko solairua'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

forma-adieren ondoko banaketa proposatzen du batzordeak, hori egiteko irizpideak egokitu-moldatu beharra izan duela aitortuz (adib., nazioartekotasunari dagokiona, hizkuntza gehienek 'gela' adierazteko darabilten forma bera baitarabilte beste adieretarako): ganbara: 1 (Heg.) 'teilatupeko solairua'; 2 Admin. (edo erakunde-izenetan: "diputatu-ganbara", "merkataritza-ganbara"); ganbera (Ipar.) 'gela'. Beste adierazkizunetarako proposatzen direnak: 1. areto (Mus.: "areto-musika", "areto-korala"); 2. kamara (Teknol.); 3. kamera (Fotogr.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Forma bakarra proposatzea ez hobe, eta "chinoiserie"-ak baztertu?" (1993-02)

 - [I102]: "oso ondo deritzot batzordeak proposatutakoari, alegia, alde batetik hitzaren zentzu biak argitu, 'gela' eta 'goiburu' (merkatalganbara hor sartuko genuke) eta bestetik kamera argazkiak edo zinea egiteko. Musikaren kasuan nik neuk ganbaramusika proposatuko nuke nazioarteko erabilerei eutsiz. Azkenez, ez dakit teknologiako zein alorretan erabiltzen den kamara, baina ematen dit beharrezkoa ez dena" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: (1997-04) ganbara / ganbera biak ez dira beharrezko. Bakarra hobe; F. Ondarra: ganbara Heg. 'teilatupeko solairua' bakarrik?

 - [E126]: Nafarroan, Ultzaman, Erroibarren eta Aezkoan (eta beste ibar batzuetan ere bai, segur aski) ganbara ‘pasilloa’ da (UH [Ultzamako hizkera, Ibarra, O., 1995, Nafarroako Gobernua, Iruñea], EEH eta AEAD).

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Iparraldean bi forma nagusi ditu: ganbera / ganbara. Hegoaldean, berriz, ganbara beste zerbait da. Aurkezten den proposamena da bi formak jasotzea berezko joera piska bat bortxatuz bada ere. Hala onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua, eta H1.1 lantaldeak argituko ditu euskara batuan dagozkion adierak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.