Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gako bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gako
1 iz. Ipar. Giltza, ateak irekitzeko tresna. Atezainari gakoa ebatsi zion. Gakoak atean utzirik. Gako zulotik behatzen. Zeruko gakoak. Eliza gakoz hetsia zeukatela.
2 iz. Beste zerbaiten sarbide gertatzen den gauza. Beren eskuko dituztela kargu guztiak, gako eta gider guztiak, eta oroz gainetik gako guztietan lehena: dirua.
3 iz. Zerbaitetarako beharrezkoa, erabakigarria edo garrantzi handikoa gertatzen den gauza; zerbait azaltzen, ulertarazten edo argitzen duen gauza. Larhungo mendiaz jabetu; han zen gakoa. Hona misterio handi horren gakoa. Horiek direla zorionaren gakoak.

Esaera zaharrak

Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz.

Aztergaia: gako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 gak(h)o formek 67 agerraldi dituzte: 'giltza' adierarekin IEan bakarrik agertu da, 51 aldiz (EZ, Ax, Harb, Gç, JesBih, Zby, Hb Egia, Laph, Elsb, Lç, Volt, HU, Ox, Barb, JE, Mattin, JEtchep, Xa, O Pr, Zerb); 'gauza edo arazo baten giltza': IEan 11 (EZ, Ax, Hb, Zby, Hb Egia, Lç, Lf Murtuts, JEtchep, Zerb); kako adiera honekin hirutan azaldu da: G 2 (Ag G, Zait Plat) eta EBan 1 (MEIG); 2 kako eta eratorriak ('pieza okertua' eta honen inguruko adieretan) HMan azaldu dira: B 10 (A BGuzur, Erkiag, Otx, Mg, BEnb); G 64 (Or, Zait, TAg, SMitx, NEtx, Izt, Etxde, Berron Kijote, Uzt, AA, Alz, And, Ibiñ), eta EBan 2 (MEIG); IEan XX. mendean kakotu behin azaltzen da (Lf Murtuts).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38:gako 'gauza edo arazo baten giltza' (7), 'giltza' (1), 'krako, komatxo' (1); kako 'krako, komatxo' (13); AB50: gako 'gauza edo arazo baten giltza' (4), 'giltza' (1), 'krako, komatxo' (3); kako 'gauza edo arazo baten giltza' (3); HiztEn: gako: 'pieza okertua', 'arazo baten giltza', 'giltza'; LurE: gako: 'arazo baten giltza', 'giltza'; kako: 'metalezko pieza okertua'.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'giltza'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formen arteko bereizketa semantikoak

giltza. Cf. kako 'pieza okertua'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gako/kako: ene ustez banaketa semantikoa, literaturan behintzat, eginik dago: gako 'giltza' eta 'arazo baten irtenbidea' eta kako 'pieza okertua (eta Bizkaian lurra lantzeko bi puntako aitzur moeta ere bai). Horren kontrakoa makoa da, biak, Aita Barandiaranek behin azaldu zigunez, kako-makoak izanik, hots harategietan okela esekitzeko S itxurako metalezko piezak" (1995-06-16)

 - [I102]: "ez nago seguru hori proposatzen den ala ez, baina badirudi gako eta kako artean diferentzia egiteko tokia egon badagoena, lehenengoa giltza-ren sinonimo gisa, eta arropa zintzilikatzekoa kakoa" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Ipar. dio baina BN, Zub. da soilik.

 - [E115]:  gako (Lab.Naf.) ez Zuberoan, guretzat kakoa, gantxo txikia da, eta giltz esaten dugu.

 - [E208]:  gako, gakotu: gaurko iparraldeko hitzok behin baino gehiagotan proposatu izan dira erdarazko ‘ganzúa’ balioaz hegoaldean erabiltzeko, eta ene ustez, ezagunean den ‘giltza’ hitzaren sinonimoaz gainera, bigarren adiera hori ere ontzat eman beharko genukeela iruditzen zait.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gako-ri buruzko eskaria ez da onartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaizkio ohargileen proposamenak).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.