Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza funts bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

funts
1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.
3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.
4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.
5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.

Aztergaia: funts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'zerbaiten muina, oinarria'. 2 'pertsonen ganora'. 3 (finantzetan-eta erabiltzen dena): maileguaren funtsa eta korrituak. 4 'lur ondasuna' / AS: funtsean, funtsezko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: funtsez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

funtsean, funtsezko

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 zerbaiten muina, oinarria; 2 pertsonen ganora; 3 kapitala ("maileguaren funtsa eta korrituak); lur-ondasuna (hots: fundus)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Zergatik ez "fondo financiero"-ren adiera ere eman?" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hirugarren adiera horretan, zalantzazkoa izan daiteke merkataritza-zuzenbidean erabiltzen dena, alegia, funts batzuk beharrezkoak direla ordainbide batzuk erabiltzeko, hala nola, txekea. Horrexegatik, kontzeptu hori argi geratu behar da eta bosgarren adiera eman behar baldin bada ere, eman, adibide baten bidez. Beraz: 5 Merk. funtsik gabeko txekea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera berria erantsiko da; bosgarren adiera eta dagokion adibidea eranstea, berriz, H1.1 lantaldearen esku utzi da (litekeena da hirugarren adieraren ñabardura izatea).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.