1 emaitza frutategi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | 2009-09-21 | |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4B:EEBS:004 | 2002-03-12 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko fruitutegi sarrera: "Fruitu-, frutategia, fruiterie, où l'on garde les fruits" H.
fruitategi 3: Jakingarriak 1991 ("jakiak saltzen zizkiguten dendatara joan: harategira, arraindegira, fruitategira..."), Bi Ta Bi/2 2 (zerrenda batean: "Zinea/farmazia/ikastola/fruitategia", "Margotu urdinez Kepak bere etxetik farmaziara egin duen bidea eta baita liburudendatik fruitategira ere"); frutategi 1, MRoyo margolari ("frutategi batean, inolako erlaziorik ez duena, zortzi orduz aritzen dira lanean").
frutategi : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.
frutategi : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (frütategi) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
jasotzekoa da, lantaldearen ustez, eta azaltzekoa: "iz. 1 'fruta gordetzeko lekua' [komentuetan-eta ba omen dira horrelakoak]. 2 (supermerkatuetako saila). 3 h. fruta(-)denda".
- [E208]: Ez dakusat zer arrazoi dagoen frutategi soilki fruta-biltegi gisa definitzeko, euskal tradizio zaharrenaren aurka (Cf. harategi, okindegi, arrandegi, gozotegi...). Ene ustez frutategi eta frutategi erabat sinonimotzat eman behar ditugu.
- Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Forma hobetsitzat eman ordez, definitzaile gisa aipatuko da hirugarren adierakoa: «frutategi iz. 1 'fruta gordetzeko lekua'. 2 (supermerkatuetako saila). 3 'fruta-denda'».
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.