Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezohiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezohiko
adj. Ohikoa ez dena. Aita, ezohiko jarrera erakutsirik, malkoak lehortzen hasi zitzaion alabari. Egun hartan ezohiko orduan agertu zen.

Aztergaia: ezohiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezohi(z)ko (eta ez-o. 11, ez o. 2) 46: E. Zabala ("Euskal nobelagintzan ez-ohiko ikusmolde baten aurrean gaude"), J.M. Mendizabal ("Beraz, sekuentziak kutsu dramatiko edo ez-ohizkoren bat izan behar du"), EGA 1984 ("Ebro Garaiko eskualdeetan Bagauden sona handiko mugimenduak izan zuen ezohizko indar gogorra"), Hemen 1987 ("Manifestazioa, Unibertsitate Autonomoaren ezohizko klaustroa batzartu baino lehenago burutu zen"), M. Lopez ("ez-ohizko maila batean"), I. Mendiguren 3 (adib.: "Biek zituzten kobre koloreko ile arina, ezohizko begi urdin-ilunak eta gorpuzkera luze malgua", "areagotu egiten zion begien ezohizko sakontasuna"), EHAA 1990 ("Kolegioko Ezohizko Batzar Nagusia"), Eguna 1990 ("Gidoia taldeko bi emakumeek idatzita dago, eta hauen ikuspegi ezohizkoa eransten dio orain arte egindako antzerkiari"), J.J. Iribar ("Thriller berezi eta ez ohizkoa"), Zutabe 1993 ("ohizkoari ez-ohizko ikuspuntutik begiratuz"), J. Intxausti ("Orixe irabazi dugu, baina baita bere garaia ere, neurri eder ezohizko batean"), J.C. Etxebeste ("Badaiteke berezitasun honengatik, hain zuzen, gailurra honi bertakoek izen hori ematea, ezohizkoa delako haltza bat gailurrean haztea"), J.K. Igerabide ("Eguneroko giroan ezohizkoak diren asoziazioak eskaintzen zaizkio haurrari"), EUSTAT 1993 ("Eraikuntzak izandako ezohizko portaerak arindu egin zuen gainerako industria sektoreen geldialdia"), P. Iztueta ("Jainkoak emandako ezohizko graziaren isuriaz erdiesten dena"), I. Urbieta ("Bere ez-ohizko doinua zela eta oso onartua izan zen garai hartako musikagileen artean"), L. Erriondo ("Ez-ohizko maileguak"), P. Iztueta ("bere jaiotzako gertakari ezohizkoa oroituz"), M. Sarriegi ("Harritzekoa Mieloxin marimuturra tximist eta ostotsez inguraturik langintza ezohizko hauetan ihardutea"), Txiliku ("Heziketa ezin hobearen jabe eta ezohizko buru-azkartasunekoa zela aurkitu nuen"), M. Landa ("Eskoba zaharra hartu eta luze ekin zion dantzatzeari, baina ezohizko moduan"), Egin 1992 2 ("ez ohizko batzarra ospatuko da elkarteko egoitzetan", "Duda izpirik gabe ezohizko kolaboratze honek zientzi emaitza oparoa lortu du"), Egunk 1991-1992 3 (adib.: "Atzo hasi zen SESBeko Diputatuen ezohizko V Kongresua Estatu kolpe saialdia eztabaidatzeko", "Honen arrazoia ezohizko eragiketen emaitzen % 50eko jaitsiera izan da"), MAtx ("Ez-ohizko soinujoleari entzunik, are eta harrigarriago gertatzen dena?"), L. Fourcade 2 ("ezohizko biltzar nagusia", "ezohiko hitzordua hitzeman dute"), Jakingarriak 1991 ("familiaren diskordiari eta pertsonarteko harremanen ez-ohizkoei erantzuna izan daitezke"), A. Alberdi ("ez-ohiko eta berri diren batzuk"), OsasunIhard 1995 2 ("Ez-ohizko kolorazioa", "larruaren ez-ohizko kolorea"), F. Juaristi ("kapitaina etorri eta ezohiko ahotsez"), Zer 1996 ("askotan jazoten ez dana; ezoiko"), DNoticias 1997 ("ezohikoa bada ere, [...]"), P. Xarritton ("ezohiko bidetik"), HAEA 1998 ("Finantza-Sistema honetan ikus dezakegun filosofia guztiz ezohikoa da"), J.A. Leizaola ("ezohikoa eta zitala"), M. Amas 2 ("Horrelakoetan ezohiko kemena agertu ohi du", "ezohikoa eta ez-hurbila zaiguna"), H. Cano ("Ezohikoa baina egia"), HizkLiter ("miresgarria da Etxepareren obraren kalitatea, ezohikoa"), J. Muguruza ("Ordurako ez zion batere lotsarik ematen jantzi ezohiko haiekin joateak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezohiko : Euskalterm 13; ez-ohizko : AB38 1; ezohizko : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezohi(z)ko : ElhHizt (inusual, no habitual, inaudito, extraordinario), ezohizko : HiruMila (extraordinario, inusual); ez-oikor : PMuj DVC (inusitado, insólito, desusado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal atípico / atypique formen ordainak: HiztHand: atipiko // ElhHizt: atipiko, ezohizko, ohiz kanpoko // HiruMila: atipiko, ohiz kanpoko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ezohizko: inusual / EEgunk: "ezohiko".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berria, hedatu-nagusitu dena, beharrezkoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: [ez-ohiko] ik. oh. s.u. atipiko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.