Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza exhibizionista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

exhibizionista
1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, exhibizionismorako joera duena. Artista plastikoak, musikariak eta aktoreak exhibizionista hutsak gara; erakusteko egiten dugu lan. Nafarroako Foruzaingoko agenteek exhibizionista bat atxilotu zuten atzo Iruñean.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Ez zait gehiegi gustatzen Eiffelen garaian burdinari ahalik etekin gehiena atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista.

Aztergaia: exhibizionista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-05-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "exibizionista".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

beharrezkoa dirudi, -ismo osaerakoarekin batera; forma egokia, berriz, -h- gabea izan liteke.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-xh-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus erakuts-zalekeria hitzaren inguruan egindako oharra. Horrekin bat eginez, ez da ikusten hauen premia.

 - [E116]: ik. zer erabakitzen dugun erakuts- formaz hasien artean. Zalantza handiagoa izan dezakegu -ismo eta -ista osaerako hauen premiaz, eta hona gaurko prosan aurkitu ditudanak, lantaldeak bere garaian egindako txosteneko informazioari eransteko: exhibizionismo 9 (JA. Agirre 2, P. Aristi, J.M. Elexpuru, JA. Elosegi, A. Lertxundi, K. Linazasoro, J.M. Olaizola; Berria; eta exibi- 1: X. Mendiguren E.), exhibizionista 6 (A. Epaltza, I. Iñurrieta, A. Lertxundi, K. Linazasoro, Rataplan; Berria; eta esibi- 1: I. Segurola); exhibitu 4 (JA. Agirre 3, J.M. Irigoien); exhibizio 2 (B. Atxaga, P. Perurena). // Grafiari buruzkoetan, a) "-h- gabea izan liteke" forma egokiena, lantaldearen ustez; b) ezin ahantz dezakegu Euskaltzaindiaren 1986ko araua (ik. Maileg 41): "x bere baitan dutenak [...] 3. Kontsonante aurrean ez da x idatziko, s baizik, honetan tradizioari (estrainio, esplikatu, testu, eskumiku, espresuki) jarraituz", dela araua aldatzeko, dela salbuespenak nabarmentzeko; c) lantaldearen txostenean ikus daitezke gaurko hiztegi-entziklopedietakoak: exi- da Lur Entziklopedian eta I. Sarasolaren hiztegian, eta exhi- Harluxet Entziklopedian, Euskaltermen eta Elhuyar, Hiru Mila edo Eskola hiztegietan. Beraz…

 - Erabakia: (2009-05-29) exhibizionista.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.