1 emaitza euklidear bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:23 | 1999-04-20 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | ZS:HBL | 2007-07-04 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Ez dugu aurkitu.
euklidear (eta euklidiar 1) 25 (23 izond. eta 2 izlag.): E. Biritxinaga (espazio euklidear errealean), A. Iztueta (indibiduoen espazio euklidearrean, norma euklidearra, Euklidear espazio batetan), K. Fernandez (balio ohartutik zuzenera dagoen distantzia euklidearra da), Elhuyar (adib.: Tartealde euklidearraren ulerpena lortzea, Plano metrikoa eta plano metriko euklidearra ezagutzea, geometria euklidearra, espazio euklidearra, puntuen arteko distantzia euklidearraren definizioa), JR. Etxebarria (Geometria euklidearrean finkatuz), MI. Astiazarain (euklidiar aritmetika).
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +
Euskaltzaindiak erabakitzekoa; onartzekotan, azal: "izond. Mat."
erabili dutenek euklidear erabili dute, eta forma horretan finkatutzat ematen dute arloa lantzen dutenek, eta halakotzat dauka lantaldeak, nahiz ez den eratorri erregularra. Bestalde, ez-euklidear erabiltzen omen da hori bezain maiz edo hori baino maizago, eta forma hau ere jasotzekoa dela uste du lantaldeak.
-tar [-perts.] motakoekin.
Euklides oinarriari euklidestar bezalako eratorria baitagokio, ohiko bidetik.
izond. edo izlag.
- [E116]: ez dio inork oharrik egin, baina erabakiren bat hartzea dagokigu, eta gogora dezagun: a) boolear onartu egin genuela; b) itzuli honen bukaeran aztertzekoak ditugula pertsona-izenen gain sortzen diren eratorriak; c) formaz gain, erabilera sintaktikoaz ere argibideren bat eskaini izan dugula inoiz -tar osaerako hauetan, adibide bat eskainiz edo (euklidear geometria?) Esango duzue, nahiz egokiena, beharbada, denak batera aztertu arte uztea izan daitekeen.
- Erabakia: (2009-04-24) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.
- Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): euklidear izond. edo izlag. Mat. [kategoriak eta espezialitate-marka gehitu dira]
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.