Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza estratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

estratu
1 iz. geol. Jalkin lurrez eraturiko geruza. Indusketa-tokietan konturatu zen estratu batetik bestera fosiletan ageri ziren espezieak aldatu egiten zirela. Harri hauek estratu horizontaletan pilatzen dira, geruzak eratuz.
2 iz. meteorol. Geruza bakarreko hodei apala. Meteorologia-agentziak aurreratu duenez, gaur berriro ere behe-hodei eta estratuak agertuko dira Kantauri itsasoan eta ipar-mendebaldeko haizeak kostalderaino bultzatuko ditu.

Aztergaia: estratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estratu (eta -o 11) 27: Azurm ("Gaur ez du bere idoro lanean estratu zeatzik aurkitzen pentsamenak; antxiñako huri eratxietan ondarrak antzo, prolema guztien erraiak nahasi ta biurri, korapilloz josiak baiño"), A. Arrinda 4 (adib.: "Nahaste oiek, denborarekin, pixkanaka-pixkanaka, bata bestearen gañean pillotuta, estrato asko moldatu zituzten, malla-xerrenda asko....", "Estrato ta xerrenda oiek aztertzea naikoa da", "gauzak alkarren artean dituzten zer-ikusi ta artu-emanak, estrato edo xerrenda oien bidez ezagutzen ditugu"), J. Lekuona ("kultura onen aztarrenak geroko estratoetan arkitzeak esaten digu, etnia bereko talde bat bizi zala Pirineo-lurraldean"), J. Iturbe ("Ubideen eraiketak, estratuen ikerketak, fosilen bilketak eta klasifikazio sistematikoagoak ahalbidetu zituen Europan bertan"), M. Etxaide ("mesohumikoak, lur halaholako aberatsetan eta azaleko estratuetatik hurbil bizi direnak"), Gipuzkoako geografia ("materialen geruza edo estratoak ozta-ozta agertzen dituzte zentimetrotako lodierak"), J. Sudupe ("Marxen analisietatik abiatuz, gaurregungo klase eta estrato sozialen arteko kontrastasunak zehatz-mehatz ikertu behar dira"), UZEI 2 ("Ozeanoen kasuan, korrektoagoa litzateke bolumenaz mintzatzea, espezie batzuk zenbait estratu konkretutan aurkitzen bait dira soilik", "Proiektorea zeukan bere estratuko mahaitik mugitu ezinik geratu zen, eta klase guztia oso tonu monokorde hotzean joan zen"), OinEntz/3 ("Estereofonia ikus Diskoa / Estrasburgo ikus Nazioarteko Erakundeak / Estratosfera ikus Airea; Lurra / Estokolmo ikus Suezia / Estratu ikus Lurra"), X. Garagorri 3 ("Hizkuntz kode landuak eta murriztuak estratu sozialarekin duten zerikusia aztertzen du honek", "Ondorioa nabarmena da: estratu erdiko eta garaikoek hizkuntz kode landua erabiltzen dute; estratu behekoek, berriz, hizkuntz kode murriztua, abstrakziorako egokitzen ez dena eta hizkuntz espresio mugatua duena"), A. Martinez 4 (adib.: "Gainera, indusketa-tokietan konturatu zen estrato batetik bestera fosilen espezieak aldatu egiten zirela", "Dinosauruak, dakigunez, Triasiko, Jurasiko eta Kretazikoko estratoetan aurkituak izan dira"), A. Aldezabal 2 ("Kanoietatiko irteeran, korrontea lateralki expanditu eta sedimentuez dezamatzen da albo-luzera handiko estratu txandakatuak eratuz"), Berrigara 1997 ("Arkeologoak harrituta geratzen dira ikusterakoan zein mehe izaten diren milaka urtetan zehar gizakiak okupatutako kobazuloetan osatu diren estratu edo geruzak"), Emakunde 1998 ("Etxeko bortizkeria ez da halako edo bestelako famili edo estratu sozialaren ezaugarria"), I. Galarraga ("1560ko hiritar estratua erakusten du"), J. Maia ("Mugikortasun sozialak, hau da, estratu sozial batetik beste baterako mugimenduak"), X. Kintana ("Platihelminte eta nematelminteek azalazpiko estratu moduko giharreria dute, eta beronen mugimendu motoreak nerbio-plexuak erregulatzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estrato : AB38 1, LurE (Geol.); estratu : AB38 4, HiztEn (Meteorol.), Euskalterm 7 (Estat. 4, Hizk. 1, Meteorol. 1, Geol. 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estrato : EuskHizt (ik. geruza, estratu), EskolaHE (Geol.), estratu : EuskHizt (hodei apala, grisa, geruza bakarrekoa), ElhHizt (Meteorol.), HiruMila (Meteorol.), EskolaHE (Meteor.), Casve EF (strate) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

geruza erabiltzen da horren lekuan (eta Meteorologian stratus egokitu gabea)

Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ez dirudi 'geruza' adierakoa jaso behar denik; hodei-motaren adierazlea, berriz, stratus ere izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Geologiaz ari diren testuren batzuetan ageri da estratu, baina askoz maizago Geologiaz beste arloetan (ik. lantaldearen txostena: hor jaso duten X. Kintanaren testua, adibidez, ez da Geologiazkoa); eta alderantziz: geruza ageri da Geologiaz diharduen hainbat testutan. Oraingo hiztegietatik ere ez dut ondorio argirik atera: Elhuyarrenak, adibidez, jasotzen du estratu, baina ez Geol. arloan (geruza bakarrik ematen du horretarako), baizik estatistikan eta hizkuntzalaritzan. Unibertsitatean eta arlo horietan ari direnek lagun gaitzakete batekoak eta bestekoak hobeki ezagutzen, eta, hobeki ezagutu arte, lantaldearen oharrari kasu egingo nioke, eta ez nuke deus aipatuko oraingoz (izango dugu gero ere jasotzeko aukera, baita dagokion arloa ongi mugatzekoa ere). Proposamena: ez aipatu lerroa.

 - [E208]:  Estratu: geologia ezin utzizko hitz tekniko berezia da. Erdaraz ere ez da gauza bera capa eta estrato. Azken buruan hortxe dugu estrata mailegu zaharra, beronen plural neutroa besterik ez dena.

 - Erabakia: EBB (1996-09): kendu egin da.

 - Erabakia: (2009-02-27) estratu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.