Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza estra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

estra
1 adj. Ohikoa edo arrunta denetik kanpo dagoena; ohikoari gehitzen zaiona. Gastu estrak ordainduta izango dituzue. Leihatilarako lau enplegatu estra eta atezain bat.
2 iz. Filmetan edo kidekoetan eszena batzuk girotzeko azaltzen den pertsona, gehienetan hitzik egiten ez duena. Aida operan parte hartuko duten ehun estra hautatzeko proba egingo dute.

Aztergaia: estra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estra (eta ordu estra) 4: J. Sarrionandia 2 (adib.: "Ez egin ilusiorik, estra moduan gaude kontratatuta, izozkiak saltzen pasatuko gara pantailatik, ea noiz hiltzen gaituen gaiztoak, edo onak"), Bapatean/98 ("arrenkura ta protesta, / alperrik egin zituen / horreinbeste oihu estra!"), Egunk 1999 ("Ordu estrei buruz, Lan Harremanen Kontseiluan adostutakoa kontuan izango da"); extra (eta ordu extra, diru extra, extra[diegetiko]) 7: J. Sudupe ("Gaurregun, asteko lan iharduera 40 ordukoa da, bataz beste, baina horretaz kanpo, ordu extrak, lan beltza, lan ebentuala eta era honetako maltzurkeriak asmatu dituzte produkziobideen jabeek"), Aizu! 1987 ("Horrela, ale honetan poster bat dago "extra", eta atzekaldean, Korrikari buruzko artikuloak"), Egin 1988 ("Arraultzak: baserrikoak 165-175, granjakoak hirugarren kategorikoak 115-120; bigarrengoak 140; aurrenengoak 150; extra 160 eta super 175"), B. del Teso ("Bertan, hirurogei izar baino gehiagok "extra" modura egiten dute lan"), J.M. Zalakain ("defizita egiten denean hurrengo urteko harpidetza sariak aurreratuz, diru extraren batez baliatuz, harpidetzatik % 46a kobratuz..."), DNavarra 1998 ("Gu extra batzuk besterik ez gara, eta batzuetan ordaintzen diguten soldata eskasa dela-eta keju azaltzen bagara ere, pozik gaude emanaldietan parte hartzeagatik"), U. Apalategi ("Aspaldiko partez, eta behar bada inoiz egin izan ez duen bezala, Atxagak instantzia narratzaile orojakile extra- eta heterodiegetiko klasikoenaren aukera egiten du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estra : HiztEn, LurE, Euskalterm 4; ordu estra : Euskalterm 1 (eta aparteko ordu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estra : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Haize G BF, DRA, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal extra / extra; supplémentaire formen ordainak: HiztHand: 1 estra, gainerako, gehigarri; 2 goi kalitateko; 3 gainerako, estra; 4 gainerako gastu, gastu gehigarri; 5 gehigarri; hora extra aparteko ordu; paga extra aparteko paga, gehigarri // ElhHizt: 1 aparteko, estra; gehigarri; 2 estra; horas extra: aparteko orduak, paga extra: aparteko ordainsaria // HiruMila: 1 aparteko, plus, sari, opari; horas extras: aparteko orduak; 2 aparteko, berebiziko, egundoko, berezi, sekulako, upielako; 3 osagarri, gehigarri; 4 osagarri // Lur EF/FE: betegarri, osagarri // HaizeG FB: usaiaz kanpoko, izigarri / osagai, gaineratiko // Casve FE: txit, zin, izigarri; -kanpo / gaineratiko, gainetiko, haborokin, goitiko // PMuj DCV: 1 bikain, berebiziko, sekulako, guzizko, egundaiñoko; 2 eskupeko, atsegin-sari, obari, ñapa, esku-sari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. "Euskaltzainen oharrak" s.u. aparteko.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "estra († extra)"

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

oso hedatua da gaur etiketetako sailkapenetan eta (cf. ona / oso ona / bikaina / estra / super); areagoko zehaztasunetan sartu gabe, forma eskaintzea izan liteke egokiena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: ordu extrak [ik. "Kontsonante aurreko x dela eta" #mdash# ] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: a) ikusiko dugu grafiari buruzko araua aldatu behar dugun; b) ez du inork oharrik egin forma onartzekoa den ala ez, eta bere soilean utz dezakegu: "estra".

 - [E208]:  Estra, estraditatu, estradizio, estrajudizial, estralinguistiko, estralurtar: hitz hauen nazioartekotasunak grafia landua eskatzen du x-rekin, alegia. Begietarako min egiten dute.

 - Erabakia: (2009-02-27) OK.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.