Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza espontaneo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

espontaneo
1 adj. Fenomenoez mintzatuz, kanpoko ezeren eraginik gabe gertatzen dena; ekintzez mintzatuz, norberaren borondatez, inork edo ezerk behartu gabe egiten dena. Ik. berezko; bat-bateko. Erabat gauza espontaneoa izan zen, herriaren matxinada, buruzagirik gabe, herri askotara zabaldu zena. Neuronek noizean behin deskarga espontaneoak sortzen dituzte, sarrera-seinalerik batere gabe. Hazkuntza natural espontaneoa. Erreakzio espontaneoa.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, barne bulkadek eraginda aritzen dena, arrazoiak edo gizarte konbentzionalismoek agintzen dutena aintzat hartu gabe. Jende xehea zen, espontaneoa, esker onekoa.
3 adj. Pertsona espontaneoei dagokiena. Gogoko nuen haren hizkera, haren mugitzeko era, haren izaera espontaneoa.

Aztergaia: espontaneo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira espontaneo 13 (Zabal 1976: "Leninentzat, masen ideialogi espontaneo edo irizpide eta asmoak ez zuten balio haundirik"; E. Kortadi: "guri helarazi nahi diguna, ebokazio ireki, libre, pertsonal eta espontaneoa dugu"; P. Sastre: "hein handi batean espontaneoa"; UZEI: "Espontaneoagoa eta intuitiboagoa egiten da pintura"; F. Rodriguez: "nitasunak askatasun osoa zuela, erabat espontaneoa zela zioen"; A. Biteri 2: "aktibitate hauek bi eratakoak antolatuko ditugu: - Espontaneoak. - Estrukturatuak", "joku edo aktibitate espontaneoen bidez estrukturatzen dira"; M. Mendizabal 2: "Forma itxi espontaneoen konposaketa", "marrazki edo collage erabat espontaneo eta libre bat"; Hemen 1987 2: "lirikoa eta espontaneoa", "lirismoa oso freskoa eta espontaneoa da"; Jakingarriak 1991: "jolasa hezkuntzarako faktore espontaneo bat dela"; LMuj: "Orain olde bapatekoak, expontaneoak [sic], irudimenaren uretan murgildutako olde zoroek gogoeta logikoek baino indar handiagoa daukate"); espontaneoki 4 (M. Etxaide: "energiaren zati mesprezaezin bat (...) espontaneoki erabiltzen duten laguntzaile horiek gabe galdu egingo litzakete"; M. Mendizabal: "gauza berez eta espontaneoki atera dadila"; BEO 1990: "neurriak betetzea espontaneoki gerta dadin"; HezkSaila Txostena 1994: "ikastetxeetan espontaneoki jarraipena edukiko duelako ideia birplanteatu behar da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espontaneo : DFrec 5, AB38 2, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 9; espontaneoki : DFrec 4, AB38 2, AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espontaneo : HiruMila (1 Fis. espontáneo, nea; 2 ik. berezkoa; 3 ik. bapateko), ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal espontáneo / spontané formen ordainak: HiztHand: 1 berezko, espontaneo, bere kasako; 2 tolesgabe, lau; 3 [iz.] espontaneo // HiruMila: 1 berezko, berenezko; 2 berezko, landugabe // ElhHizt: 1 berezko, natural; 2 espontaneo, bere kasako; 3 espontaneo, berezko; 4 espontaneo // Lur EG/CE: berezko, bere kabuzko // Lur EF/FE: bere kabuzko, berezko // XarHizt: berezko, bere baitarikako // Casve FE: berainezko, berartariko, bereogüzko; bizi, jauzkor // HaizeG FB: bere baitarikako // T-L LBF: bere baitarikako // PMuj DCV: 1 berezko, nerezko, oldezko, baitazko, oldezjo, kautako, gogozko, kabuzko; 2 berezko, landu-gabe; 3 bizi, bizkor, jauzkor // Azkue Aurkibidea: bereztar, kautan; b) espontáneamente / spontanément formenak: HiztHand: berez, espontaneoki // HiruMila: 1 berez, berenez, oldez; 2 oldez, kabuz, kautan, baitarik, -z // ElhHizt: berez, naturaltasunez // Casve FE: berainez, berartarik, bermütaz, berreogüz, bereolez // HaizeG FB: bere baitarik, bere oldez // T-L LBF: bere baitarik, bere oldez // PMuj DCV: oldez, naita, nairik; bere oldez, berez, bere kautan, bere baitan, bere kabuz, bere-berez // Azkue Aurkibidea: berainik, berakotan (b), berekautan (b), berez (c), hirainik, nirainik // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoa da, nahiz eta, normalean, berezko, bere kasako, bat-bateko bezalakoak erabiltzen dira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau?

 - [E116]: beste azalpen baten ondotik (edo bigarren azalpen gisa) eskaintzen ditugu normalki lantaldearena bezalakoak, eta ez dakit egokia den honelako bat: "espontaneo izond. (arruntean berezko, bere kasako, bat-bateko bezalakoak erabiltzen dira)".

 - Erabakia: (2008-12-19) espontaneo izond. (arruntean berezko, bere kasako, bat-bateko bezalakoak erabiltzen dira).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.