Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza esperpento bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

esperpento
1 iz. liter. 1920 urtearen inguruan R. M. del Valle-Inclánek sortu zuen literatura-generoa, errealitate itxuraldatua eta pertsonaia bitxi eta irrigarriak erakusten dituena.
2 iz. liter. Genero horretako literatura-lana. Anastasio Esnaolak euskaratu du Valle-Inclánek idatzitako Luces de Bohemia esperpentoa.
3 iz. Biziki bitxia, nabarmena edo zentzugabea den egoera, pertsona edo gauza. Donostiako Klasikoa kaos bat izan zen, esperpento hutsa.

Aztergaia: esperpento

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): esperpento 33: Deia 2 (adib.: “krisiaren baitan barrea aurkitu, nahi bada esperpentora joz”), Berria 13 (adib.: “Bai, bai, esperpentoa, katxondeo padrea eta gura duzuena, baina gogoratu armarik gabe ere terroristak zirela ebatzi zutela lehendabizi”), EiTB 6 (adib.: “esperpentoaren generoa ongien islatzen duen obretako bat”), Jakin (“esperpentoa, tragikomedia...”), Argia 8 (adib.: “Herri txikietan, tentsioaz gain, esperpentoak bizi ahal izan dira”), DiarioVasco 3 (adib.: “bahiturik daude udaletxe barruan eta egoera hori laster bihurtzen da esperpento eta disparate hutsa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esperpento 12: Berria 8 (adib.: “Esperpentoan orduko errealitate sozial gogorra karikatura satiriko gordin bihurtzen da, gizaki baztertu mota guztiek protagonismo osoa hartuta”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “Aupa esperpentoa, biba kitsch-a!”), Jose Morales (“errealitatea esperpentoraino eramanez.”), Pablo Sastre (“Max, esperpentoaren sortzailea, arau klasikoak ispilu konkaboaren matematikarekin eraldatu nahi dituen poeta handiak laster esango digu betiko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es esperpento / fr: Elhuyar: itxura negargarri, itxura beldurgarriko, txingote; itxuragabekeria, zentzugabekeria, txingotekeria; (Lit.) esperpento / Nolaerran: - / Zehazki: (colq) irrigarrikeria, itxuragabekeria; (colq) (absurdo) zentzugabekeria, zentzugabetasun; (lit.) esperpento / Labayru: (persona o cosa ridícula o grotesca) [pertsona | gauza | ...] barregarri | negargarri, itxura txarreko [pertsona | gauza | ...], ganoragabeko [pertsona | gauza | ...], -modu; (lit.) esperpento / Adorez5000: (absurdo) itxuragabekeria, zentzugabekeria, txingotekeria; (Lit.) esperpento; itxura negargarriko, itxura beldurgarriko, txingote.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Liter.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.