Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza errepresalia bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

errepresalia
iz. Eraso edo irain bati erantzuteko egiten den mendekuzko eraso edo zigor modukoa. (Estatuek edo haien ordezkariek egindako eraso edo zigorrez mintzatuz erabiltzen da, batez ere). Langraizko espetxean sexu jazarpena salatu zuten bi emakume preso errepresaliak izaten ari direla salatu zuen atzo Salhaketa elkarteak.

Aztergaia: errepresalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errepresalia 45: Berria 20 (adib.: “Misilen aurkako ezkutuaren harira, «errepresaliak» iragarri ditu Errusiak”), EiTB 22 (adib.: “ez dut uste Bin Ladenen heriotzak Espainiari arrisku gehigarria ekarriko dionik, baina baliteke Espainiaren atzerriko interesen aurkako errepresaliak egotea”), Argia 3 (adib.: “Lehenbiziko urtean, eskola sauvage [basati] batera eramateagatik errepresalia gisa, haurrak hazteagatik zegokien allocation familiale diru-laguntzak ukatu zizkieten gurasoei, diru asko edozein familiarentzako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errepresalia 18: Berria 4 (adib.: “informazio gehiago zabalduko da, errepresalia arriskuen beldurretik askatuz joango diren neurrian, militar gero eta gehiagok hitz egingo dutelarik”), Edorta Jimenez 4 (adib.: “Xarrien delako horren historiaren atzean dagoena istorio hutsa bada, balizko jukutria horrengatiko errepresaliak neskak berak eta beste faxistatzarrak larrutik ordainduko dituzte; halaxe diotso Concha Valdesi Jesus Galindezek”), Juan Martin Elexpuru 2 (adib.: “Errepresalia eskubidea da nazioek erabili ohi duten beste lege bat”), Koro Navarro (“arrisku handia dago kateko errepresalia-neurriak izan daitezen, munduko ekonomiari ezin txarragoak gerta dakizkiokeenak”), Iñaki Mendiguren (“Hilm ospea merke eskura daiteke keinu dotore edo mot soinutsu baten bidez... egokiak batez ere milieu anarkiko batean, arabiar gizartea bezalakoetan, non indarkeriazko ekintza orok erruki gabe errepresalia sortarazten zuen...”), Joan Mari Irigoien (“Poloniako selekzioko jokalariek Alemaniaren kontra protagonizatu zuten balentria, nazien garaian, führerrarengandik galtzeko agindua jaso zutenean, errepresaliak izango zituztela-eta osterantzean”), Iñaki Iñurrieta (“Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea, errepresaliengatik ez bada”), Xabier Mendiguren (“Ez dira inondik ere huskeriak, baina bai gaitz erdi beste toki askotako errepresalia ankerren aldean”), Joxan Elsoegi (“Garbi zegoen, haren aburuz, nire jarrera errepresalia hutsen ondorioa zela”), Bernardo Atxaga (“Nafarroako batailoian buru egiten zuen Degrela kapitainak errepresaliak hartu zituen”), Joseba Sarrionandia (“Iparraldea polizia frantses eta espainolez beterik dagoela eta, tregua eten denetik batez ere, errefuxiatuek errepresaliak espero dituztela dio nire kontaktuak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es represalia / fr représaille: Elhuyar: errepresalia / Nolaerran: mendekiozko ordain; errepresalia* (MD) (pl.) / Zehazki: errepresalia / Labayru: (daño que se hace como venganza) mendeku, bengai, aiherkunde, bengantza, kurruka, asper (clás.); (medida que adopta un Estado) errepresalia, zigor, gaztigu / Adorez5000: errepresalia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.