Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza errabino bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

errabino
iz. Komunitate judu bateko buruzagi erlijiosoa; juduen legea erakusten duen doktorea. Errabino familia batean jaio zen Singer, Talmud eta Tora liburuak izan ziren bere heziketaren oinarriak. Poloniako herrixka bateko errabino baten semea zen. Errabino ikasketak egin.

Aztergaia: errabino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

rabbi 5, bokatiboan: Lç ("Eta hek erran ziezoten, Rabbi [erran nahi baita hanbat nola Majistrua] non egoten aiz?"), Ir YKBiz 3 (Jn 1,38: "Rabbi, esan nai da, Maisua, non bizi zera?" #mdash# eta OinOh: "Rabbihebreerazko itza da ta Maisua edo Nausia esan nai du"; "Natanaelek esan zuen: Rabbi, Maisua, zu zera Yainkoaren Semea, zu zera Israelgo erregea"), Mde Po ("Josu bar-Joseph, ebili naiz zure elizetan / ezkoen suan bihotz sor haur sutu nahiz / Nuen orduan, Rabbi, zure baithan sinhesten"); rabin 1, EZ Eliç ("Hauk bietara billzen tuk / berze manu guztiak, / rabinari ihardatsi / hala Iesus mesiak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errabino (eta bina errabin, rabino) 6: Lf 2 ("Errabinen ikasketak ez dira zabal hedatzen [...] Etxekoak asaldatu, adixkideak muthurtu, errabinak hasarre gorrian jarri..."), Jaunaren Deia 1973 ("Rabino eta Toronton filosofiako irakasle"), J.J. Uranga (""Gizona" apokaliptikarentzat birreroslearen titulu bilakatu zen; rabinoen literaturan berdin, "gizaseme zirudian" izakia mesiarekin identifikatzen da"), Erlijioak munduan 2 ("Jainkoak gizakiei igorritako mezua da haren irakaskuntzarik nagusiena, edo behintzat hori da errabinoek edo Elizak egin duten irakurketa [...] Talmud deritzonak errabino palestinarrek eta Babiloniakoek emaniko irakaspenak finkatzen ditu"); rabi 3, J. Gaztañaga (markatua: "Rabi dalako irakasle batek ala galdegin zien bere ikasleei [...] Ez, bada! #mdash#erantzun zion "rabi" arek"); raboni 1, KerZug ("Ark ezagututa "Raboni!" esan zion hebreoz, au da, Irakasle").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errabiniko : HiztEn, Euskalterm 1; errabinismo : HiztEn, Euskalterm 1; errabino : HiztEn, Euskalterm 2; errabinotza : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errabino : J. & X. Kintana Judu HerIL (adib., 116: "x jauna, Baionako sinagogako errabinoa"); rabi : JArregi NazJesus: "Jendeak "rabi" edo "maisu" esaten dio"; Or MB 800; rabino : EAB 6. or.: "judu-komunitatean aginpidea zuten rabinoak Palestinaren iparraldeko Jamnia hirian bildu ziren [...] beste 10 liburu daude, Palestinako rabinoek Jamniako bileran onartu gabeak"; 7. or.: "rabinoek testu-tradizio ezberdinen bateratzea egin zuten"; 1221. or.: "judu-rabinoek Jamnia hirian K.o. I. mendearen bukaeran finkatu zuten I.Z.eko liburuen kanon edo zerrenda ofizialean" // JArregi NazJesus: 16 ager. ("rabino-idazki"; "judu-rabino" 2); Vill Jesuk: 5 ager. (-o eta -u; 45: "Gizon ikasia, rabinoen #mdash#judu irakasleen#mdash# eskoletan ibillitakoa"; 141: "ba dakigu aldi artako rabinuek ba zituztela beren teknikak eta maiñak irakasgaiak aldaketa gabe gordetzeko eta besteei pasa arazitzeko"; 158: "Rabinoek esku-lana asko abonatzen baitzuten"; 204: "rabinuek (judu irakasleek, alegia), biraoz mintzo direnean, ez dute pasarte hori aipatzen"; 280: "baiña ez nolanai, tinko ezarritako esakera batzuekin baizik, rabinuek oi zuten bezala") // M. Iturbe NazarJesus 139: "Sammay rabinoaren ikasleak batez ere zelotismoaren taldeetan sartu zirela dirudi; bien bitartean, judutarren gerra ondorean rabinoen taldeko zuzendaritza erabat berenganatu zuten "billelitek" atzera egin zuten"; 250: "judutar maisuen edo rabinoen ikasleak"; 259: "Qumran-go esenioen artetik datorren rabino bat"; 260: "Lehmann-en ustetan, Jesus rabinoak Qumrandarren doktrina bere doktrina egin du eta eraberritu"; rabiniko : JArregi NazJesus: 12 ager. (esaera r., idazki r., judaismo r., komentario r., parabola r. 3, testu r., tradizio r. 3); rabbi : EAB (Jn 1,38): "Rabbi, non bizi zara? (Rabbik "Maisu" esan nahi du)"; TesBer (ib.): "Rabbi, non bizi zira? (Rabbik "Irakasle" erran nahi du)"; IrakDo (ib.): ""Rabbi #mdash#hau da, Maisu#mdash#, non bizi zara?""; Ker (ib.): "Rabbi #mdash#edo bardin dana, Irakasle #mdash#, nun bizi zara?" // Ik. Or MB 800: "Rabi, esan zioten, ots, Irakasle, non bizi zera?" // EAB IB 433. or. (Bibli hiztegia, s.u. ikasleak): "Juduen lege-maisuek #mdash#rabbi-ek#mdash# ikasleak biltzen zituzten inguruan"; Vill Jesuk (156: "Judutarren jakintsuak, "rabbi" edo irakaslerik famatuenak ere an ziran"; 157: "Israelgo maisuek #mdash#"rabbi" eta "sopherim"#mdash# beti ikasi eta landu oi zuten izkuntza au"; 267: "galdezka ari zitzaizkion: Rabbi, noiz etorri zera onera? #mdash# Jo 6, 25"; "Pedrok esaten dio Jesusi: "Rabbi, ara: igartu egin da zuk madarikatu zenuan pikuondoa" #mdash# Mk 11, 20ss") // HarBiziak 63: "Matiu, nor zaitut zu? / Judua. Biziki ontsa ezagutzen dut "rabbi" gure erakasleen erakaspena. Jesusek hautatu dituen hamabi Apostoluetarik bat naiz"; rabbuni : EAB (Jn 20,16): "Honek, hurbilduz, esan zion hebraieraz: #mdash#Rabbuni! (hau da, Maisu)"; TesBer (ib.): "hebrearrez erran zion: #mdash#Rabbuni! (erran nahi baita Irakasle jauna)"; Ker (ib.): ""Rabbuni", esan eutsan eberkeraz #mdash# edo bardin dana, "Irakasle"" // Ik. Or MB 433: ""Raboni," esan zion, ots, Irakasle"; rabboni : Ir YKBiz 521 (Jn 20,16): "Au itzuli zan ta esan zion hebreeraz: "Rabboni"! esan-nai da: "Maisua!""; Vill Jesuk (288: "Rabboni itza dator pasartean, beronen itzulpen da guzti"; 319: ""Rabboni" aramaitar itza, eta beronen griegozko itzulpena ere jartzen digu #mdash# Jo 20, 16").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errabiniko : ElhHizt; errabinismo : ElhHizt; errabino : ElhHizt; errabintza : PMuj DVC (rabinismo); errabin-zale : PMuj DVC (rabinista); rabbi : ElhHizt; rabi : Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errabino: nazioarteko hitza rabbi da (Al. Rabbi(ner)). Ene ustez euskaraz ere errabi edo rabbi beharko genuke, espainolera makurtu gabe.

 - [E116]: forma berriei dagokie nazioartekoaren irizpidea, eta ez gure tradizioak neurri nahiz moduren batean beretu dituenei (Leizarragarekin hasita ageri da hemengoa!). Badu honek lantaldearen txostena: informazio zabala bildu dute hor, eta ezagutzea komeni zaigu, esan beharrekoak zuzen esateko. Begi argiagoek argiago ikusi artean, hona nik aurrera ditzakedanak: rabbi (eta rabi) erabili izan da, baina bokatiboan eta metahizkuntzan (hau da, izen bereziaren itxura osoa duela; adib., "Rabbi, non bizi zara? / Rabbik 'maisu' esan nahi du"); errabi formarik ez dut ikusi; errabin(a) erabili du P. Lafittek; errabino bi liburutan ageri da (Kintana aita-semeak eta Erlijioak munduan), eta rabino sei idazlanetan (J. Arregi, M. Iturbe, J.J. Uranga, L. Villasante, Jaunaren Deia eta Elizen arteko Biblia). Datu horien osagarri, gaurko prosaren corpusean irakurriak aipa ditzaket: rabbi 3 liburutan (J.M. Irigoien, X. Olarra, U. Urrutikoetxea; eta Berria-ko 2 artikulutan); rabi (Berria-ko artikulu batean); rabino 2 liburutan (J. Garzia, F. Juaristi; eta Berria-ko 3 artikulutan); errabino 6 liburutan (X. Aranburu, H. Cano, A. Lertxundi, I. Mendiguren, M. Mujika, K. Navarro; eta Berria-ko 4 artikulutan). Eztabaidari ekiteko, bi ohar: segurutzat daukat nik -ino amaiera (nire ustez, hori baitagokio mailegu egokituari, eta ez -in edo -ina; eta, batez ere, argia baita horren aldeko joera idazleen artean); r-/err- hasierak, berriz, zalantza handiagoak eragiten dizkie, nonbait, idazle horiei berei, eta neri ere bai (baina zerrenda honetan urrutira joan gabe ageri diren erradikal, erradiografia, errakitismo edo errekete bezalakoen ondoan, ez al dagokio erra- hasiera?). Zuek esan, baina esandakoaren arabera badirudi taldeak proposatzen duen errabino dela egokiena. Hori da nire proposamena ere.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok, utzi bere horretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.