Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza engaiatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

engaiatu, engaia, engaiatzen
da/du ad. Ipar. Promesa edo hitzemate batez lotu. Ik. konprometitu. Zeren nehork engaiatzekoz, jakin behar du zertara engaiatzen den. Kattalin arrazakeriaren kontrako elkarte batean engaiatu zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jon ere lagun engaiatua zen.

Aztergaia: engaiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "engaiatu: konprometitu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

engaia, engaiatzen.

Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

konprometitu (Heg.)

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "s'engager [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ipar. beharko du, ala?".

 - [E210]: "Komeniko litzateke bi hauek (engaiamendu, engaiatu) Hegoaldean ere zabaltzea. Adibideak ematea bietan proposatuko nuke".

 - [E116]: "Bi sarrera hauen oharrak batera bildu ditut: engaiatu dela eta, MA-k egin dio oharra. Engainamendu sarrera dela eta, inork ere ez du zalantzan jarri sarrera hau, inork ere ez baitio oharrik egin kentzeko. Baina AU-k bi sarreren (engaiatu, engainamendu) inguruan egin du oharra eta horregatik elkartu ditut nik ere hemen. Ez dakit zer esan nahi duen MAk: engaiatu sarrerari Ipar. ezarri behar zaiola, ala lerroaren bukaerako Heg. markaren ordez Ipar. ipini behar dela? Bigarrenaz ari bada, benetako arazoa planteatu du hor MAk, iluna baita onenean ere lantaldearen azalpena: beste markak bezala, sarrerako hitzari eman ohi zaio euskalki-marka (eta ez sarrerakoaren sinonimotzat emandakoari, honi bere sarreran ezarri behar baitzaizkio dagozkion argibideak): hemengo Heg. hori, adibidez, konprometitu sinonimoari dagokio, eta ez engaiatu sarrerakoari; beraz, konprometitu sarreran aipatzekoa da, baina ez hemen, jendea nahasi nahi ez bada (MA nahasi bada, pentsa zer gerta dakiokeen beste hainbati). Laburtuz: markaren bat aipatzekotan, engaiatu aditzari lotu behar zaio Ipar. marka, eta kendu egin behar da bukaerako Heg. marka. AUk dioena ongi ulertu badut, ordea, Ipar. markarik gabe eta adibideak erantsiz eman nahi ditu engaiamendu eta engaiatu, "Hegoaldean ere zabaltzea" komeni dela seinalatzean (forma bat zabaltzeko, nik dakidala, Euskaltzaindiak ez baitu eremu-mugak ezabatzeaz beste biderik). Saio hori, gainera, lehenago ere egin zen (besteak beste, I. Berriatuaren eta Anaitasuna aldizkariaren eskutik), eta izan dituen ondorioak izan ditu: Hegoaldeko idazle batzuengana hedatu zen une batez (1970-1980 urteetan edo), baina gero Iparraldekoak dira darabilten gehienak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "engaiatu, engaia, engaiatzen. Ipar da/du ad. eta engaiamendu Ipar.".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.