Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza endemiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

endemiko
1 adj. med. Gaixotasunez mintzatuz, eskualde edo lurralde jakin batekoa dena eta bertan ia iraunkorki edo aldian behin agertzen dena. Gaitz endemikoa da oraindik kolera Zambiako leku askotan.
2 adj. ekol. Animaliez edo landareez mintzatuz, eskualde jakin batean soilik bizi dena edo hazten dena.

Aztergaia: endemiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

endemiko 7: M. Aramendi ("gaisotasun endemikoak"), I. Aldabe ("erregioi mediterraniarrak landare endemikoez eraturiko flora batetaz ezaugarritzen dira"), J. Arexolaleiba ("Odriozolaren ezkortasun endemikoa"), DNoticias 1995 2 ("Landareria arloan badira Pirinioan hogei bat espezie endemikoak, hots, bertan soilik eta ez beste inon aurki daitezkeenak [...] Animalietan, endemikoak ere badira, uhandre piriniarra kasu, soilik Pirinioan aurkitzen dena"), M. Garmendia ("Gosete endemikoaren haur zahartuek bai, baina guk ez genuen goserik pasatzen"), X. Kaltzakorta ("Gaur egun darabilgun euskara landu edo landutzakoa hitz, aditz eta adizki endemiko xamarrez zirtakatua edo zipriztindua dago"); endemismo 1, I. Azkarate Gipuzkoako flora ("adibide gisa, hortxe dugu haitzuloetako faunaren barnean ematen den endemismo-kopuru ikaragarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

endemiko : HiztEn (1 Med. lurralde jakin batekoa den eta bertan ia iraunkorki agertzen den gaixotasuna; 2 Ekol. hedadura txikiko eskualde batean soilik hazten edo bizi den animali edo landare-espeziea), LurE (endemiari dagokiona), Euskalterm 4 (cf. espezie endemiko; bozio endemiko; area endemiko); endemikotasun : HiztEn (endemikoa denaren nolakotasuna) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

endemiko : ElhHizt (Ekol./Med. endémico, a), HiruMila (endémico, a), EskolaHE ("endemiari dagokiona; Ekol. izaki motez mintzatuz, lurralde batean soilik bizi dena") // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal endémico, a / endémique formen ordainak: endemiko : HiruMila (Med.), ElhHizt (Ecol./Med.), Vox es-eu; herri-elde : HaizeG FB; leküko izuriteko , leküko planetako : Casve FE; maizko : Vox es-eu (fig.) // PMuj DCV: 1 relat. a la endemia: elde- ; 2 frecuente: maizeko, sarritako, sarrits; 3 local: lekuko, tokiko, bertako // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

1 Med. 2 Ekol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "endemismo: hitz hau biologian asko erabiltzen da, toki bakar batean aurkitzen den espeziea adierazteko. Endemiko onartzen bada, aldamenean beste horrek ere agertu beharko luke".

 - [E116]: "forma berria da, lantaldeak ikusi gabea, eta a) mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, baina b) XKren arabera "asko erabiltzen" den arren, behin bakarrik ikusi dut XX. mendeko eta gaurko prosaren corpus bietan (I. Azkarate: Gipuzkoako flora), c) endemiko onartzeak ez dakar beste ezer onartu beharra, eta are gutxiago endemismo onartu beharra, endemiko izenondoaren erabilera gehienak (guztiak ez bada) endemia-ri dagozkionean, eta ez endemismo-ri".

 - [E116]: "Proposamena: utzi hurrengo itzulirako".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "endemismo, zientzia hiztegian landu".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.